ANTZERKIA HERRIKOI BIHURTUZ

  • Arte eszenikoetan pil-pilean dagoena dakarkigu astero saio honek. Ikus-entzunezko aldizkari baten gisan aurkeztua, erritmo bizian eta edonork interesez jarraitzeko moduan, astearte gauetan ematen dute euskaraz; gazteleraz, larunbat eguerdian «Desde el gallinero» izenpean.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez dira garai onak kultura saioentzat. «Hau komeria» bakanetakoa izateak indar gehiago ematen dio. Isilpean bezala hasi zen, zaratarik atera gabe. Urtebeteren buruan haatik, hor segitzen du. Nork demontre ikusiko du antzerkiari buruzko saio bat? Ba, gutxiengo batek, noski. Baina ez dago audientzia uniformerik, audientzia berez, gutxiengo handi batez osatua dagoelako. Aro berri honetan, badirudi horretaz konturatu direla ETBn, funtsezkoa dela, alegia, ordu txikitan izanik ere, «Hau komeria» bezalako saioak ematea. Hori izan beharko luke hemendik aitzin ETBk jarraitu beharreko irizpidea, hots, audientziaren morrontzatik aldendu eta programazio orokorra bezain anitza eskaini. Horri lotua, zerbitzu publikoaren kontzeptua gehiago finkatu behar da, kultur gaiak modu txukunean islatu ahal izateko. Hasteko, saio hau emateko aukeratu ordutegiak ez dira sobera txarrak.


MUNDU GUZTIARENTZAT.

«Hau komeria»ri beraz, kultur label hori eman geniezaioke. «Eskena» euskal ekoizleen elkarteak ekoiztua, Esther Velasco produkzioaz arduratzen da, Fran Lasuen zuzendaria dugu, Edorta Jimenezek gidoiak idazten ditu eta Irati Jimenez aldiz, erredaktorea da. Halaxe, ordu erdian antzerkiaren ikuspegi zabala ematen zaigu, jaialdien berri, antzezlan berriak, baita farandularen gibelean zer dagoen erakutsi ere.

«Arte eszenikoei buruzko astekaria da gurea, aktualitateari atxikia. Normalean, bi ikuskizunen berri ematen dugu, estreinatzear daudenak aipatzen dira, baita gune alternatiboetan egosten dena ere. Halaber, antzerkiaren inguruko lanbideak hartzen ditugu hizpide, zer den tramoiaria edo argiztapen arduraduna izatea, eta abar»
diosku Franek. Orobat, «aspaldian» izeneko sekzioan, azken 25 urteotan izandako antzezlan aipagarrienak oroitarazten dituzte, esaterako «Arrisku garesti hau», «Muerte accidental de un artista», eta abar. Iaz, bazen «casting» izeneko sail bat, non aktore ezezagunek beren burua aurkezten zuten.

«Iraun zuen hiru hilabetetan bere fruituak eman zituen. Gero desagertu egin zen, ez zegoelako nondik atera. Zer gertatzen da? Ba, bazterrak harrotu egin behar direla. Iruñeatik Baionara, antzerki eskoletara joaten ginen eta, izugarrizko lana eman arren, gustura geratu ginen»
. Publikorik gabe antzerkirik ez dagoela kontuan hartuta, sail berri bat egingo dute laster, non jendeak obra bati buruzko bere iritzia emango duen, aurreiritziak edo antzezlana ikusi ondotik. Beste sail bat abiarazteko nahikaria ere badute, Euskal Herriko antzerki herrikoiaren bilakaera jorratzeko asmoz, antzerki garaikidearen aitzindariak, hala nola: xaribariak, kabalkadak, prototeatroak, eta abar.
Estetika zaindua du saioak. Lasuenen esanetan,

«hasieratik garbi genuen ezin zela saio endogenoa izan, hau da, ez genuen antzerkiko jendeari bakarrik interesatuko zitzaion saiorik egin nahi. Gure helburu nagusia, edozeinek gustura ikusteko moduko saioa egitea baitzen. Gauza arin bat, itxuraz nahiz mamiz. Baten batek esan izan digu, bideokliparen irudia gehiegi erabiltzen dugula, denbora gutxian informazio piloa emateko. Baina gure ustez, ordu erdi eskas horretan ikus-entzunezko molde hori erabiltzea aukerarik egokiena da»
. Gisa horretan, ez dute programaren pisua aurkezlearen gain egoterik nahi, ardatz modura aritu dadila baizik. Hormaza bospasei aldiz azaltzen da. Gure irudiko, hainbatetan Asierren agerraldiak luzeegiak izaten dira, erritmoa motelduz. Fran bat dator horrekin:

«Hala da, baina hori arazo teknikoengatik gertatzen da, bideo euskarriak ezberdinak direlako edo irudi gutxi daudelako. Hori konpontzearren, zenbait talde ekimen bateratu bat prestatzen ari gara Euskal Herriko antzerkiaren dokumentazio zentru bat sortzeko. Materiala lortzeko komeriak izaten dira. Taldeak ez dira materiala gordetzeaz arduratu; sakabanatuta edo galduta egoten da maiz»
.
Programa egiteko zailtasun nagusia aktualitateari eutsi ahal izatea da, are gehiago euskara eta gaztelerazko saioak bost eguneko aldea edukita. Batera egiten dira, tratamendu ezberdina emanez baina.

«Bata asteartetan izanik eta bestea larunbatetan lana bikoiztu egiten zaigu, agenda ere aldatzen doalako»
argitzen digu Lasuenek. «

Hori dela eta, asteburuetan ere lan egiten dugu sarritan».
Bestetik, hizkuntzaren oztopoa hor dute. Nahiz eta aktore anitz euskaldundu diren, kanpotik datozen taldeen berri emateko gaztelera erabili behar da eta gero euskarara itzuli.


TALDEAK DESAGERTZEN.

Euskal Herrian zer nolako antzerki azpiegitura dagoen galdetuta, Franek aldaketa somatzen du,

«ikuspegi orokor batetik nahikoa garbi dago taldeen egiturak desagertzen ari direla, merkatuak eraginda. Gero eta gehiago ikusten da hango eta hemengo aktoreak produkzio jakin baterako biltzen direla. Lan metodoa aldatu egin da, hortaz. Lehen, antzerki independientea eta komertziala bereizi egiten ziren; orain aldiz, bien arteko muga gero eta lainotsuagoa da merkatuaren eraginez. Bestalde, duela urte batzuk pentsaezina zen hemengo talde batek kanpoko obra baten eskubideak erostea, ba, horra hor, Txaloren `Xagu tranpa' edo Tanttakaren `El florido pensil'. Ados teatroak ere `Manolito gafotas'en eskubideak erosi berri ditu. Egunerokotasun horretan, euskaraz idatziko duten autoreak falta zaizkigu. Azken urteotan hizkuntzaren tresna euskaraz erabiltzen duen antzerkia gainbeheran joan da nabarmen. Lehen, talde batzuk euskara hutsean aritzen ziren, eta beste batzuk gazteleraz. Subentzioak iristean, bi bertsio beharrezko ziren. Aktore elebidunak ez dira nonahi agertzen. Horren ondorioz, normalizazio prozesu artifizial bat sortu da, euskarazko bertsioa beti ateratzen delako galtzaile. Presioa egin behar ote den edo modu natural batean sortu, hor dago koska. Kontuak kontu, bistan da gaur egun euskaraz egiten den antzerkia atzera doala, gure publikoa ere oso txikia da, gainera»
. Hitz gordinak badira ere, errealitatearen zantzu garbia damaigute. Espero dezagun, «Hau komeria» bezalako saioak gehi antzerki eskoletatik aterako diren aktore belaunaldi berriek euskal antzerkiari hats berri bat ematea, denon artean egoera hits honi itzulipurdi bat eman diezaiogun. Euskal antzerki zentru ofiziala bagenu, sikiera!


Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude