HIRI ZAHARRAREN LEKUKOAK

  • hiri garapenak ez ditu iraganaren arrasto guztiak ezabatu. XV. eta XVI. mendeko merkatal portu eta murru-hiriaren izaera gogora ekartzen duten elementuak zutik badira oraindik. Errenteriako monumentu nagusiak jaso ditugu ondorengo lerroetan.

2021eko uztailaren 19an
Villa nueva del Oiarso» izenez ezagutu izan zen Errenteriak XVI. mendetik aurrera ingurukoekin auzi eta gatazka ugari izan zituen. Merkatal portu eta murru-hiri honek hainbat eraso eta sute jasan behar izan zituen XV. eta XVI. mendeetan. Erdi Aroko herriak itxura berezia gorde du, bere zazpi kale eta toponimoekin. Parrokia eta Herriko Etxea dauden plaza inguruan aintzinako murru eta babes-dorre zaharren arrastoak ikus daitezke, Erdi Aroko distira haren lekuko. Joan den mendean hiribildu txiki hura lantegi gune azkarra bihurtu zen eta mende honetan ezagutu ditu Errenteriak benetako industri eta hiri garapena.


Udaletxea

1607an eraiki zen. Aurretik kontzejua parroki-elizan biltzen zen. Akten arabera, mende honen hasieran handitu zuten eraikuntza.


Andre Mariaren Jasokunde eliza

XVI. mendean eraiki zuten euskal gotikoa deitzen denaren ezaugarriekin. Hiru habearte eta zortzi zutabe lodi ditu. Portadan elementu errenazentistak ditu. Hiribilduaren defentsa itxitura zen. Egungo elizaren azpian, 1512an dokumentaturiko hilobiak daude. Lehengo eliza toki berean zegoen, baina neurri txkiagoa zuen.


Agustindarren komentua

Asteasuko Catalina, Barbara eta Mari Juana ahizpek sortu zuten 1543an. Udalarekin arazoak izan zituzten hasieratik eta 1588an komentua Madalenaren basilikara eramatea pentsatu zuten, baina ez zen burutu.


Madalena ermita

Johanes de Landak 1541ean eman zuen eraikitzeko baimena. Planta errektangularreko basilika txikia da, harearrizko harlanduz egina.


Torrekua edo Irinionea

Planta errektangularra eta harrizko hormak dituen eraikuntza. XV. mendekoa izan daiteke estiloaren arabera.


Morrontxo dorrea

XV. mendean hiriaren gainaldean eraikitakoa, Nafarroako Atea zatekeenaren osagarri gisa.


Etxe nabarmenak

1638ko sutearen ondoren eta Basanoagako gainean Errenteria berreraikitzeko proiektua gaizki atera ondoren, jendea herria berreraikitzen hasi zen. Garai horretakoak dira alde zaharreko etxe berezi nagusienak:


Iturriza oinetxea

Kapitaneneako kalean. Bere harmarrian gazteluak eta otsoak ageri dira. Berezkoa zuen teilatu-hegala galdu zuen eta modernoagoa du bere ordez. XVII. mendeko etxe barrokoa.


Kapitanenea oinetxea

Martin de Renteria y Uranzu izan zen jabea. XV. mende bukaera aldera sortu zen itsasgizona zen, "Errenteriako Matxinoa" bezala ezaguna. Bere garaipenik handiena Ibizako uretan izan zen "Barbarroja" bildurgarriaren aurka. Horregatik Carlos V. Enperadoreak general tituloa eta harmarria edukitzeko baimena eman zion. Estilo barrokoa du, hiru solairu, balkoiak irtenak eta simetrian banatuta.


Zubiaurre jauregi-etxea

Santa Klara edo Erdiko kalean. Frantziako atearen babeserako erabiltzen zen. 1638an su eman ondoren, estilo errenazentistan berreraiki zuten. Fatxada nagusiko balkoitxo berezia aipatu behar da. Mende honen bukaeran etxea erosi zuen Elizalde familiaren harmarria ikus daiteke uhandre eta gazteluekin. Egun Antia Etxea izenez ezagutzen da.


Parrokiako beirinariak

Eliza ilunegia zelako jarri zituzten Francisco M& Aiestaran abadeak, Julian Saez de Iturralde eta Isidoro Uribesalgo eskulturgileek


Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude