Guarrinza, Aragoiko megalitoen harana

Aragoiko Puente la Reinako saihesbidea hartuta, Xabierregai, Embun, Echo eta Zireza herriak gibelean utziko ditugu eta Infernuko mendizintzurren albotik iragan ondoren, Ozako oihanean sartuko gara.
Errepidea oihanetik atera eta Aragon Subordan erreka zeharkatzen duen zubitxoa iraganen dugu. Amini bat aurrerago, pista elaka bilakaturik, bigarren zubia pasa ondoren, kartel informatibo batzuen alboan utz dezakegu ibilgailua.
Guarrinzan gaude eta txoko liluragarri hau deskubritzeko bi ibilbide proposatzen dizkizuegu. Lehenak, erromatar galtzadatik Biarnoko mugaraino eramango gaitu, geroxeago Ibon de Atxerito bisitatuz eta Atxeritoko arroilatik itzuliz.
Bigarren ibilbideak, suabeagoa, Aragon Subordan erreka iganik, El Salto urjauziraino eta Aguas Tuertas ezagutzera eramango gaitu. Bi ibilbideotan, sarreran aipatutako megalito ugari kausitzeko parada izanen dugu.


Erromatar galtzadatik Atxeritoraino.

Erromatar garaitik aztarna bakanak iritsi bazaizkigu ere, badakigu Echo bailaran zehar, Summo Pyreneo iganik, Caesaraugustatik Beneamum-era zihoan erromatar galtzada igaro zela.
Galtzadaren garapena honako hauxe zen: Caesaraugustatik, Zuera, Gallego ibaia, San Juan de la Peña, Santa Cilia de Jaca, Xabierregai, Echo eta Zirezatik iragan (bertan, Summo Pyreneo etxaldea kokatua zegoen nonbait) Puerto Palo igotzeko hondarrean, Biarno aldera. Ongien iraun duen zatia azkeneko etapari dagokiona da, Zirezatik Puerto Palora doana hain zuzen ere.
Gure ibilbide honen hastapenean erromatar galtzada jarraituko dugu. Oixtian aipatutako puntutik, pattarra gogorrari ekingo diogu Añarongo mailo aldera. Berehala igarriko dugu gure oinen azpian galtzararen isla... paraje isolatu hauetatik igarotzerakoan, zer sentituko zuten garai hartako kanpotar haiek? Mendi hauen handitasunari beha liluratuko al ziren, guri orain gertatzen zaigun bezala?
Puerto Palora iritsi baino lehen, zonbait megalito ikusiko dugu bidearen alboan. Megalito hauek historiaurrean eta erromatar garaian bide berberak erabili zirela adierazten digute. Behin Puerto Palon gaudela Lescun aldera jaisten diren bailaratxoak begiztatuko ditugu, Biarno. Aurrerago, Paueko lautada, erromatarren Akitanian kokaturik.
Guk muga bitxi hura jarraituko dugu une batez Iparmendebalderako norabidean, baina berehala desbideratuko gara Hegomendebaldera, Laristeko magaletik iragan ondoren, Larrailleko lepora iristeko asmoz.
Larrailleko lepotik Ibon de Atxerito osoa menperatuko dugu, gibelean Atxerito bera, Sobarcal, Petrechema eta Mallo Gorreta agertzen direlarik. Ondoren lakura jaitsiko gara, iztaian eta malkarretik. Ibon de Atxerito lakuak atsedenaldirako gonbite bikaina eskaintzen digu.
Ibilbideko zatirik gogorrena dagoeneko egin badugu ere, oraindik ez da amaitu aste honetako txangoa eta beraz, Atxerito aldera joko dugu, mendi eskerga honen magalean trikuharri baten tumulu itzela aurkitzeko.
Atxeritoko trikuharria, 1.840 metrotan eraikia, inguru hauetako megalitorik ikusgarriena da. Hemendik hurbil diren Ferrerias eta Petrafichako trikuharriak ere biziki ederrak dira, baina Atxeritokoa, bere 20 metrotako diametroko tumuluarekin eta hain ongi kontserbatutako ganbararekin, mendi hauen harribitxia kontsidera daiteke, Neolitiko garaitik jasotako opari paregabea.
Atxeritoko arroilatik, gure aurrean Atxer-eko gaztelua begibistan dugula, erreka jarraituko dugu, hasierako puntura iritsiz.


Aragon Subordan errekatik goiti Aguas Tuertaseraino.

Echotik etorri garen pistatik jarraituz, aurreko ibilaldiaren hastapenean aipatutako zubiak ezkerrean utziko ditugu. Kilometro eskas bat aurrera joz txabola baten ondoan utz dezakegu ibilgailua, Aragon Subordan errekaren paretik eramango gaituen ibilaldia hasteko prest. Hasieran atzera joko dugu, errekaren bestaldera pasatzen lagunduko gaituen zubitxoa topatu arte. Behin errekaren eskuinaldea zeharkatzen duen artzain-bidea lortuta, Minako kanpamenduraino jarraituko dugu (Echo bailara osoa armadaren kanpamenduz josita dago, gehienak ondatuak eta eraitsiak).
Aurrerantzean, bidezidorra jarraituko dugu. Hark eramango gaitu Aragon Subordaneko eskuinaldean diren megalitoetara, paseo eder bat osatuz. Lehendabiziko taldea Grupo A del Arroyo gisa izendatuta dago eta trikuharri batek gehi lau harrespilek osatzen dute. Handik kilometro batera ikusten den inguruko terrenotik nabarmentzen den muino morreniko batean, ibilalditxoaren bigarrren sorpresa kokatzen da, Las Fitas deituriko megalito taldea. Ikusmira ederra eskaintzen duen toki majiko honetan hamarren bat harrespil mardulek ederki upatzen dituzte haien harri zaharrak lurraren gainetik.
Megalito hauekin txundituta oraindik, aurrera segituko dugu gure bidea. Haraindian ere beste oroitgarrien albotik igaroko gara, batez ere Mallo Blanco aldera. Haitza Iparraldetik zeharkatu ondoren, Chitanos-en zubiraino hurranduko gara. Errekaren ezkerraldera igaro eta gero, hurbildik begiztatuko dugu El Saltoko urjauzia. Amiñi bat gorago, Saltoko tumulu ederra daukagu zain, pistatik metro eskasetara. Bertatik, bailara osoa menperatzen da, ikusmira zinez ederra eskainiz. Zuzen igoko gara Achar de Aguas Tuertaseko lepora. Haitzen artetik igarota, errekak marraztutako meandroek esango digute Aguas Tuertas bailarara iritsi garela. Bertan, trikuharri eder batek ganbarako estalkia mantentzen du oraindik. Pista hartuta, itzulera egingo dugu arazorik gabe ibilgailua utzi dugun lekuraino

Azkenak
Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


Elon Muskek bilatzen ditu Trumpen botoak AEBetako estatu giltzarrietan

Munduko gizon aberatsenetakoa den Elon Muskek bultzatzen du America Pac ekimen politikorako batzordea, The Guardian-ek jakinarazi duen arabera. Bere zeregina da AEBetako hainbat estatu giltzarritan Donald Trump-entzat botoak biltzea.


700 hildakotik gora Libanon eta Israelen lurreko erasoa gero eta gertuago

Israelek jarraitzen du Libanoko hegoaldeari eta Beiruteko hainbat auzori airez eraso egiten eta, nazioarteko eragileen deiak gero eta handiagoak badira ere, oraingoz ez da su-etenerako aukerarik ikusten.


2024-09-27 | Gedar
Palestinako Agintaritzak erresistentziaren kontra betetzen duen lana salatu dute berriz milizianoek

Palestinako Agintaritzaren segurtasun-indarrek rol aktiboa dute erresistentziako kideen kontra: jazarpena, lapurretak, boikotak eta abar aipatu dituzte, beste behin ere.


Anglosaxoi hitza arrazista da?

Nottinghameko Unibertsitateak Anglosaxoiei eta Vikingoei buruzko Ikasketak masterrari izena aldatu dio: Ingalaterrako Goi Erdi Aroko Ikasketak. Cambridgeko Unibertsitateko Anglo-Saxon England Journal aldizkariari ere izen aldatu zioten lehenago: Early Medieval England Journal... [+]


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1970eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


2024-09-27 | Ahotsa.info
Urtarrilaren 11n izanen da presoen etxeratzeko ohiko hitzordu nazionala Bilbon

Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Eguneraketa berriak daude