Lesakatik Igantzira; herri apainetan, baso oparoetan


2017ko azaroaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aste honetan Lesakatik Igantzira joango gara eta hemen San Juan Xar basoa ikusi ondoren Lesakarako itzulera Frain auzoan zehar egingo dugu, Larrun, Mendaur eta inguruak ikusiz.
Lesakako herri dotore honetan (gure abiapuntuan) etxeak jauregi dira eta kaleak erreka bide bihurtuz zubitxoz josiak daude. Ospetsua da, besteak beste, herriko jaietan, San Ferminetan, zubi hauen petril gainean egiten den dantza. Herriak patxada osoz ikustea merezi du, baina hori txango amaierarako uztea hobe izango da. Igantzirako errepidean ezkerrera, zutoin adierazgailuarekin ondo azalduta dagoen bideari ekingo diogu. Arginen errekan barna haltzadietako landarediaren hezetasunarekin, haltza eta hurritzez gain, goroldio eta iratzeak ugaldu egiten dira eta erreka zuloaren ederrak liluratuta utziko gaitu. Bi errekak bat egiten duten puntuan (1,5 km) ezkerreko errekan apur bat aurrerago maldan gora eginez sasiarkazi landatu berrien artean, baserri bidea topatu arte jarraituko dugu. Sasiarkazia Ameriketatik ekarritako zuhaitza izan arren, jada naturalizatua dago eta bera bakarrik ugaltzen da. Ondoren, baserri inguruan fruitu goxoa ematen duten madariondo eta mertxikondo artean errepide nagusira helduko gara. Hemen maldan gora egingo dugu hilerriaren alboan Errukiñeko amaren ermitara iritsi arte (2 km).
Igantzira jaitsieran, frontoia baino lehenxeago ezkerretara, baserri artean doan bidea jarraituko dugu. Ezkerreko bidezidorra hartuz, bi harresik inguratuta dagoela ikusiko dugu eta harri arteko zulotxoetan sugandil eta marraskilo ugari topa dezakegu. Halako batean, harrobira helduko gara eta errepide nagusira irtenez, Arantzara doan norabidean San Juan Xarreko sarrera dotorearekin topo egingo dugu (4 km).
San Juan iturriaren inguruan hainbat mito eta usadio dago: iturri honetako urak azaleko gaixotasunak sendatzen omen ditu eta iturri ingurua zapi zuriz betea dago. Baina lekuko altxorra San Juan Xar basoa da. Kare-harritan xarmak, karpe edo pago-lizar ere deitu izan diren zuhaitzak ageri dira, ohikoak bailiran. Ez da batere ohikoa ordea gure inguruan xarmak izatea eta horregatik Nafarroako Gobernuak basoa babestu nahi izan du Natur Erreserba izendatuz. Lur eskasia oihukatuz kare-harri gainean xarmak altxatzen dira eta gaztainondo zaharren enborren azalak zutik diraute kimu biziak emanez.
Iturrian azala ondo garbitu ondoren Igantzirako itzulera etorritako bidetik egingo dugu eta herria ikusiz San Migel arkanjeluaren eliza, pilotalekua eta beste hainbat txoko polit topatuko dugu. Aurrera jarraituz Errukiñeko amaren ermitan panel adierazgailua jarraitu eta Frain mendixka zeharkatuz Lesakara itzuliko gara.
Bidean, pagadi eta harizti kandudunak eta haritz amerikarrak igaroko ditugu garo-zelai artean. Errepideak mendia apurtzen duen guneetan txilarrak eta oteak agertzen zaizkigu. Oteen artean armiarmak eraiki du onil formako amarauna... intsektuen harrapakari patxadatsua zain dago. Saiak aldiz goitik hegalaldi luzeak eginez sarraskiren baten bila dabiltza. Honela, Frain mendixkara (8,5 km) igoko gara eta bertatik Larrun eta Mendaur mendiak ikus genitzake.
Frain jaitsiz malda gogortzen hasiko da. Lesakaren alderdi ez hain erromantikoa erakutsiz, Acenor enpresaren poligono erraldoiak herri erdia betetzen duela ikusiko dugu. Hilerri albotik (10 km) igaro ondoren Lesakako elizara helduko gara. Toursko San Martinen eliza XIV. mendekoa da. Elementu errenazentista eta barrokoak ditu eta rococo estiloko erretaula zoragarria ere bai. Organu erromantikoari begirada bat botatzea ere ez ahaztu. Ibilalditxoak gehiegi nekatu ezean, arte zaleek badute zer ikusirik Lesakan
Garoilean garoa mozteko garaia, urrilan hurritzek hurrak emango dituzte

Artzantza bezala nekazaritza eta abeltzantza ere klimaren menpekoak dira eta gure hizkuntza artzain, nekazari eta abeltzainez osatutako herrian garatu da. Euskarak bizimodu hauekin izan duen harreman estua, hilabeteak izendatzeko hitzetan ikus daiteke.
Hasteko aste honetako txangoan ikusi ditugun iratze edo garo guztiak irailean edo garoilean moztuko dira. Urrian aldiz, edo urrilan Argainen errekako hurritzek hurrak emango dituzte. Hilabete honi lastaila ere esan izan zaio, lastoaren hila. Azaroa edo azila zenbait zekaleren hazia ereiteko hila da. Garagarra zein garia izan ziren artoa Ameriketatik ekarri aurretik euskaldunen elikaduraren oinarri. Orain ordea, ez dute Bortzirietan garagar edo garirik ereingo. Zuberoan, azaroari gorotzila ere deitzen zaio eta lurra ongarritzeko hila da. Gipuzkoa eta Bizkaian martxoaren ordez epaila erabiltzen da eta inauste garaia adierazten du. Apirilean (jorraila) eta maiatzean, (ostoila) edo (orrila) zuhaitzek kimuetatik orriak emango dituzten hilean, San Juan Xarreko xarma edo karpak ere jantziko dira. Gipuzkoa eta Nafarroaren iparraldean ekaina garagarrila da eta Bizkaian bagila deritzaio, baben hila. Guztiok ezagutzen dugu uztaila baina, garila, garoaren hila ez da hain entzuna eta urtearekin amaitzeko agorrila dugu. Ez urtea amaitu zaigulako ura agortu zaigulako baizik, abuztuan bizi eta uzta emari den likido gardena urri izaten da. Ingurugiroarekin eta nekazaritzarekin erlazionatutako hilen zerrendatxoa gogorarazi dugu. Euskara ere, bizirik irautearen ondorioz, ingurugiro baldintzen menpe agertu zaigu


Azkenak
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


Down sindromea eragiten duen kromosoma gehigarria ezabatzea lortu dute laborategiko zeluletan

Down sindromea eragiten duen 21. kromosomaren kopia gehigarria ezabatzea lortu dute ikertzaile japoniar batzuek laborategiko giza zeluletan. Erabilera klinikotik urrun dagoen arren, sindrome hori tratatzeko aukera berri bat ireki du esperimentu honek. PNAS Nexus aldizkarian eman... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


8 urteko ume bati biluzik argazkiak egiteagatik ikertzen ari dira gizon bat Ortuellan

Gizonak ustez Ortuellako Jendea futbol taldean zuen posizioa baliatu zuen umeari argazkiak egiteko. Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta aurretik antzerako salaketak zituela jaso dute.


2025-03-03 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Karbonoa ez da neutroa

Agintari gutxik aitortzen dute publikoki, disimulurik eta konplexurik gabe, multinazional kutsatzaileen alde daudela. Nahiago izaten dute enpresa horien aurpegi berdea babestu, “planetaren alde” lan egiten ari direla harro azpimarratu, eta kutsadura eta marroiz... [+]


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


Istilu handiak Grezian, 57 lagun hil ziren tren istripuaren bigarren urteurrenean

Poliziaren eta manifestarien arteko talkek atxilotu eta zauritu ugari utzi dituzte ostiralean herrialdeko hiri nagusietan. Herritarrek gertatukoaren erantzuleak zigortzea eskatu diote gobernuari, ez baita oraindik istripuaren inguruko epaiketarik ireki. Greba orokorra deitu... [+]


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Elizako sexu abusuen biktimei kalte-ordaina emango die Iruñeko Artzapezpikutzak, “laster”

Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.


Nafarroako armarri historikoaren erabilera debekatu du Castejoneko alkateak

Karbankulu pomelatua "garai batean gure bizilagun Francisco Casanova hil zutenen ideiak babesten dituztenek erabilitako ikurra" dela, adierazi du  Noelia Guerra UPNko Castejoneko alkateak, eta sinbolo "ez ofizialak" udalaren espazioetan erabiltzea... [+]


Larhunen dabilen otsoaren presentziaren “ondorio larriak” salatu ditu ELB sindikatuak

Mendizale batek asteburuan ikusi du animalia Lapurdiko Azkaine herrian, eta otsoa dela baieztatu du Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. ELB lurraldean "harraparien presentziaren kontra" agertu da.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


Eguneraketa berriak daude