Leporaino beteko da Kubo handia urriaren 2an. Hain zuzen, Goenkaleren 1.000 atalaren kariaz egingo den jai erraldoirako gonbidapen guztiak agortu baitira. Besteak beste, euskal musikako hainbat ordezkari izango da zuzenean jotzen, «La Oreja de Van Gogh» pop taldea barne. Bidenabar, esan dezagun 1.000. atala hilaren 28an emitituko dela
SAIO BEREZIA KILOMETROAK DIRELA ETAIkastolen Federazioa eta ETBren arteko akordioa berritu eginen da hilaren 30ean. Gisa horretan, urriaren 3an Errenterian izanen diren «Kilometroak»en gaineko saio zabala eskainiko da, jaialdiaren oihartzuna handitu nahiz. Bestalde, urriaren 6an hasita eta astean behin, «Ikusgela» saioak ikasturte berriari ekinen dio
WES CRAVENEN «GARRASIA» ZINE ORONTxalotzekoa da azkenaldian ETBk duen jokabidea tiradizoko filmak euskaraz estreinatzeko. Pitinka-pitinka, jendea ohituz doa eta dagoeneko, askori ez zaio arrotz egiten. Denbora kontua da zalantzarik gabe. Urriaren 3an, gaueko 10etan, arrakasta itzela erdietsi zuen filma emanen dute, «Sream», gau ilunean dei lizunak eta ikarak barra-barra