NEW YORK: LORIK EGITEN EZ DUEN HIRIA

  • baino gehiago egin ditu Manhattanen. Tenisean jokatu eta liburuak erosteaz gain,drogak eta familia hautsiek eragindako egoera larriak ezagutu ditu.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Munduan badira hiri kilikagarriak. Zein bere alderdi miragarri, hunkigarri eta lazgarriei lotua. Mosku, Bombay, Dakar, Calcuta, London... Hiri horietan bizi izan bazara, haseran batez ere, heldu berrian, misteriozko giroak atxemango zaitu eta buru-bihotzak lehenago ez sumatu sentimenduz eta oihuz beteko zaizkizu. Hala ere, hiri guztietan harrigarriena eta aberasgarriena New York da. Askoren ustea da hauxe. Nirea ere bai.
Urtero-urtero hantxe ematen dut uda, bi hilabete eta erdi. Orain hogeita hamaika urte joan nintzen lehendabiziko aldiz. Bronxen bost urte igaro nituen. Gainerako urteak Manhattanen. Hogei urte honetan Washington Heightsen bizi naiz, drogaz beteriko auzoan. Irakurrita nago auzo horretan gertatzen direla hilketarik gehienak mundu guztian, biztanleen batez bestekoa kontuan hartuta. Jendea New Jerseyko kasinoetatik, Washington zubia igaro eta gure auzora droga erostera etortzen da, merkeago dagoelako. Droga saltzaileek, berriz, beren eztabaidak eta konpon ezinak tiroz garbitzen dituzte. Lo gaudela kaleko tiroen hotsa entzuten dugu.
New Yorkera lanera joaten naiz. Larrialdietan dagoen jendeari aholkatu eta laguntzera. Eta bide batez Fordhan Universityn lanean jardun. Udako literatura ikastaroetan parte hartu eta hango liburutegi bikainean lan egin. Neure atsotitz liburuaren sarrera (teoria), ia osorik Fordhanen burutu nuen. Eta laster azalduko den euskal polizia eleberriaren hasiera ere bai. Guk Deustun polizia eleberriari buruzko libururik ez dugu. Fordhanen berriz, 200 baino gehiago. New Yorken liburu asko erosten dut. Ez dut uste munduan beste inon dagoenik liburuak merke erosteko horrelako aukerarik. Ni Alemanian, Ingalaterran, Frantzian... bizi izan naiz. Liburu erosteko paradisua New York duzu, baina. Liburu onak eta merkeak aurkitzen dira. New Yorken liburuak argitaratu eta bizpahiru urte igaroz gero, liburutegietara igortzen dituzte merke. Nik urteotan ehunka eta ehunka erosi izan ditut. Gero Deustura untziz bidaltzen ditut. Bi hilabete barru heltzen zaizkit. Hegazkinez bidaltzea garestiegi izango litzateke.
Filmak, antzerkiak eta

musicals
deitzen direnak ikusteko, ez dago New York bezalakorik. Ni Broadway kale entzutetsuaren ondoan bizi naiz. Eta tenisean jokatzen dut. Goialdeko Manhattanen bizi bazara eta teniszalea bazara, zoaz Riverbank Parkera. Tenistegi zoragarriak daude han eta dohainik. Ni udan ia egunero joaten naiz. Lagun onak egingo dituzu: juduak, irlandarrak, japoniarrak, poloniarrak, latinoak, beltzak, zuriak eta horiak. Tenistegira joan eta lagunen bat bakarrik dagoela ikusten baduzu, galde: «

Have you a partner?», «Ze, jokatzeko lagunik ba al duzu?
». Ezetz esaten badizu, tira, berarekin jokatu. Jokalarietan nire lagun kuttunak bi dira: Wolfgang, Manhattango Night Club batean saxofoia jotzen duen alemaniar gaztea eta Tessy, 23 urteko irlandar andereño polit, musu gorri bat. Iaz gertakaritxo bat jazo zitzaidan. Gizon ezezagun batekin jokatu ondoren, elkarren ezagutzak egin genituen. «

Judua naiz eta sendagilea
», esan zidan. «

Euskalduna naiz eta irakaslea»,
ihardetsi nion. «

Nongoa?
», berak. «

Bilbokoa
». Orduan berak, ahoa zabal-zabal eginez eta irri goxoz, esan zidan: «

Bilbao, Guggenheim!
». Egia esan, Guggenheim museoak entzutetsu egin du Bilbo. Lehenago zenik ere ez zekien jendeak. Haseran esan dudan bezala, nire lan nagusia New Yorken, jendearekin lan egitea da. Ni Incarnation parrokian aritzen naiz. Parroki horrek badu jendea hartzeko eta jendeari laguntzeko sail bat, «counselling center» bat. Sail horretan egiten dut nik lan.
Jende asko etortzen da. Asko eta asko ezkontza problemekin. Gure auzoko familietan % 65 hautsiak daude. Haurrak amarekin bizi dira. Istilu gorriak sortzen dira. Haurrek beren barrunbeetan pairatzen dituzte ezkontza apurtuen ondorioak. Maitasun eskasiaz gainera, diruaren falta, gehienetan aita izaten baita diru sortzailea. Beste sail handia paperik gabe dauden latinoena da. Ezkutuan, legearen isilean sartu dira. Guk paperak lortzen laguntzen diegu, batzutan gezurtxo batzuk esanez.


EMIGRANTE ILEGALEI PAPERAK EGITEN.

Green card
eskuratzeko, EEBBetan urte batzuk eman dituztela frogatu behar dute. Guk agiri bat egiten diegu, horrenbeste urtean ezagutzen ditugula esanez. Barkatuko ahal dizkigu Jaungoikoak, egoera larrian dauden horien alde esandako gezurrak. Jendea etsita dabilenean ere deitzen digute. Behin, adibidez, polizia etorri zitzaidan. Terraza batean neskatxa bat zegoela, bere burua kalera botako zuela esanez. Zatoz, ea zeuk burutan sartzen diozun jauzi ez egiteko. Han zegoen 26ren bat urteko neskatxa, terraza ertz-ertzean, koska baten gainean, zut-zutik. Ez zaizkit sekula ahaztuko negar baten esaten zituen hitz erdiragarriak: «

Nobody loves me, nobody loves me
». Behin eta berriz esaten zituen. Azkenean lortu genuen eskutik oratu eta salbatzea. Etxetik ihes egin duten gazteak ere etortzen zaizkigu. Atx, nolako hutsa egin nuen behin. Goizeko zortziak ziren. Idazkariak: «

Begira, 8 urteko neskatila bat zain dago, laguntza eske
». Lehenago ez zitzaidan holakorik gertatu. Zortzi urteko neskatila! Joan naiz. Bai, etxetik ihes egina zen. Amak ez zuen maite, haurraren aitak ihes egin ziolako. Amak alabatxoa gaizki hartzen zuen. Aitaren kulpak alabatxoak ordaindu!
Neskatila eta biok elkarrekin gosaldu genuen. Oso lagun egin ginen. Maitasun handi-handia hartu nion. Zer egin? Amarekin hitz egin nuen, ahal nuen modurik onenean. Haur gaixo errugabea ondo hartzeko. Haurra berriz ere etxera. Egunero deitu nion. Hamarren bat egun geroago, ordea, amak alde egin zuen auzotik alabatxoarekin. Sekula ez dut gehiago neskatilaren berririk izan. Huts egin nuen kasu honetan. Hobe haurra familia jator batera eraman izan banu. Nire erruaren handia! Zauri sakona dut bihotz zolan. Benetan, ezin dut neskatila hura ahaztu


Azkenak
2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Azken asteetan albiste izan da Gasteizko Errota auzoa, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak egiten baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
Mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Eguneraketa berriak daude