KOOPERATIBEN BIZIRAUPEN ETA HEDAPENAREN GILTZARRI


2021eko uztailaren 20an
Gaur 40 urte jaio zen Euskadiko Kutxa (EK), Leintz haraneko kooperatiba hasberrien beharrei erantzuteko asmoz. «

Kooperatiben biziraupen eta hedapenari mesede egingo liokeen ingurune propioa sortzea zen helburua, berez haien kontrakoa den ingurune kapitalistari kontrajarriz
». Hala dio behintzat EK-k bere garaian «Gure esperientzia kooperatiboa» izenburupean argitaratutako eskuorri batek, zeinak euskal erakunde honen jatorriaren gaineko hainbat daturen berri ere ematen duen.
40ko hamarkadan Leintz harana gerraren ondorioak pairatzen ari zen oraindik eta burdin industrian tradizio luzea izanda ere, faltan zituen garapen ekonomikorako aukerak alor askotan, hezkuntza alorrean batez ere. Egoera honetan zeudela iritsi zen 1941ean Arrasatera Jose Maria Arizmendiarreta, giza kontzientzia eta lan gaitasun handiko apaiz gaztea. Gutxik uste zuten orduan euskal mugimendu kooperatiboak izan duen hedapena izango zuenik. Eta are gutxiago EK bezalako erakunde batek jaio eta 40 urtera horrenbesteko arrakasta izatea, bere kaudimenari esker nazioarteko oniritzia ere jasoz. Garai hartan hain famatu bilakaturiko «libreta edo maleta» lelo hark aurreztearen garrantzia azpimarratzea zuen helburu, bai kooperatiben eta bai Euskal Herri osoaren garapenari begira.


ARRASATEKO LANBIDE ESKOLA.

Apaiz gazte honek egindako lehenengo gauza 1943an Lanbide Eskola sortzea izan zen. Demokratikoki kudeatua eta eskualdeko gazte guztiei zuzendua, bertako oinarrizko hezkuntza aukera bilakatu zen. Lanbide Eskola erabakigarria izan zen esperientzia kooperatiboaren jaiotza eta garapenean, gazteak bi arlotan heziz: arlo tekniko-profesionalean, eskualdeko industriaren beharrei erantzuteko, eta arlo sozialean, doktrina sozial eta kristauan oinarriturik.
Horrela, lan eskerga egin ondoren, Leintz haranean autokudeatutako lehen lan elkarteak sortu zituzten gazteak irten ziren Eskolatik, ikasketekin batera enpresa kapitalistetan lan egin eta gero. Eskola horretako bost gazte izan ziren, hain zuzen, 1956an gaur egungo talde kooperatiboaren lehen unitate ekoizlea sortu zutenak: ULGOR. Petrolio bidezko berogailu eta sukaldeak egiten zituen bere hastapenetan eta lehenengo harria apirilaren 14an jarri zen, Arrasateko San Andreseko lursailetan. ULGOR sortzeak demokratikoki kudeatutako enpresa moderno bat eraikitzea zuen helburu, honako hau azpimarratuz: «

Berau osatzen dugunon asmoa langileek bere duintasunari zor zaizkion eskubide guztiak izatea da, horretarako ekoizpen prozesuan ezinbestekoak diren gainontzeko elementuak estrukturalki eskubide horien menpean jarriz
» (ULGORen barne arautegian jasoa).
Horrexegatik hartu zuten, hain zuzen ere, Elkarte Kooperatibo izaera Espainiako legeriak eskaintzen dituen enpresa eredu guztien artean, sustatzaileen asmoei hobe egokitzen zitzaiena zelako.
ULGOR ez dugu kasu bakarra, ordea: kooperatiba berriak sortu ziren ingurune horretan 50eko hamarkadaren azken urteetan, hala nola: Funcor, Arrasate eta Cooperativa de Consumo San José delakoa, gaur egun Eroski dena. Guztiek ere antzeko arazoak zituztela ikusi zuten laster: nahi bezala garatzeko baliabide ekonomikorik eza; Gizarte Segurantzarik eza, bazkideek zeukaten norberaren konturako langile izaeragatik; koordinaketarik eta laguntza tekniko zein ekonomikorik eza, kooperatiben tamaina txikiagatik.
Bere arduradunen esanetan, azken batean «

ingurune propioa eratu beharra zeukaten definizioz aurka zuten ingurune kapitalista batean biziraun eta garatu ahal izateko
». Oinarrizko arazo hori ikusteak eta aipatutako beharren premia ulertzeak ekarri zuten gorago aipaturiko lau kooperatiben elkarketa 1959an, Caja Laboral Popular, Sociedad Cooperativa de Crédito sortuz. Garai berri baten hasiera ekarri zion honek Euskal Herriko mugimendu kooperatiboari, etengabeko elkartze prozesu bati ateak zabaldu baitzizkion. Horri esker Grupo Cooperativo Asociado eratu zen, gaur egungo Mondragón Corporación Cooperativa (MCC), alegia.
Euskadiko Kutxaren lehenengo bulegoa Arrasateko Ferrerias kalean zabaldu zen 1960an eta zertxobait beranduago Don Jose Maria Resusta kalera aldatu zuten, gaur egungo Iturrioz kalera, alegia. EKren lehenengo hedapen mugimendua 1962an gertatu zen, Aretxabaletako bulegoa zabaltzearekin batera. Urtebete beranduago, beste sukurtsal bat ireki zuten Oñatin. Talde kooperatiboa handituz zihoan heinean (36 ziren jada 1966an), Euskadiko Kutxa ere hazten zihoan eta 1966an Gernika, Eibar eta Legazpiraino hedatu zen. 24 bulego zituen ordurako.
1968an EK-ko Ezohiko Batzar Nagusiak Lagun Aroko estatutu berriak onartu zituen, kooperatibek eta bazkideek epe luzean zein laburrean jasan zitzaketen arazoei aurre egiteko asmoz.
1971rako 100.000 aurreztaile zituen EK-k. Gordetako aurrezkiak 1970ean baino % 50 gehiago ziren, banketxeen batez besteko hazkundea % 22koa eta Aurrezki Kutxena % 19koa izan ziren bitartean.
Bere 25. urtemugan, 1984an, 155 sukurtsal zituen EK-k (18 Araban, 55 Gipuzkoan, 28 Nafarroan, 51 Bizkaian eta 1 Madrilen). Baliabide propioak 11.987 milioi pezetakoak (480 milioi libera inguru) izan ziren, hartzekodun baliabideak 119.144 milioi pezetakoak eta banku inbertsioa 63.458 milioi pezetakoa. EK pixkanaka hedatuz joan da eta 1998ko azken datu ofizialak zein aurtengo lehen sei hilabetetako datuak nahiko dira bere hazkundea baieztatzeko. Gauzak horrela, orain arteko azken ekitaldia denak, 1998koak, zera dio: EK-k 256 bulego eta 1.445 langile ditu, 11.289 milioi pezeta dauzka baliabide propiotan, 697.279 milioi pezeta bezeroen gordailutan, 576.256 milioi pezeta mailegu inbertsiotan eta 18.509 milioi pezetako mozkinak zerga aurretik. Aurtengo lehen sei hilabeteetan berriz, 15.542 milioi pezetako etekinak izan ditu, 1998ko epe berean baino % 10,3 gehiago. Gordailu erakartzean izandako % 12,6ko igoerari zor zaio hazkunde hau

MCC-ko Finantza Taldearen ardatz

Euskadiko Kutxa Mondragon Corporación Cooperativako Finantza Taldearen ardatza dugu, Lagun Aro eta Aroleasingekin batera. Talde boteretsu honek bilioi bat pezetatik gorako (40.000 milioi liberatik gorako) salmentak espero ditu aurtengo ekitaldian, iaz baino % 15 gehiago. 90.000 milioi pezetako inbertsioak ere espero dira, iaz baino % 24 gehiago, plantila 46.000 langilera iritsiz. Etekinak, berriz, 75.000 milioi pezetakoak izatea espero da aurten.
MCCren salmentak 884.617 milioi pezetakoak izan ziren 1998an: 390.133 milioi Industria Sailari esker eta beste 494.484 milioi Banaketa Sailari esker. Inbertsioak 68.279 milioi pezetakoak izan ziren: 28.575 milioi Industria Sailean, 36.494 milioi Banaketa Sailean, 2.702 Finantza Sailean eta beste 508 Jarduera Korporatiboetan. Langileak 42.129 ziren 1998ko abenduaren 31a arte: 19.585 Industria Sailean, 20.182 Banaketa Sailean, 1.858 Finantza Sailean eta beste 504 Jarduera Korporatiboetan.
Pixkanaka, MCC gero eta nazioartekoago bilakatzen ari da, bere Industria Sailean bereziki. Aipatzekoa da orain lau urte bere fakturazioaren % 35 esportatzen bazuen, 1999rako % 50 izatea espero dela, fakturazioa 430.000 milioi pezetakoa izanik, hau da, aurreko urtean baino % 10 gehiago

Arizmendiarreta, euskal mugimendu kooperatiboaren arima

Duela ia 60 urte, 1941ean Arrasateko San Juan Bautista Parrokiara lagunkide gisa bidali zuten Jose Maria Arizmendiarreta apaiz markinarra Euskal Herriko gerra osteko mugimendu kooperatiboaren arima eta sustatzailea izan zen. Gurean eta atzerrian, hala da eta hala izango da beti aitortua. 1915eko apirilaren 22an Markinan jaioa, ordenatu aurretik gerra zibilean hartu zuen parte, «Gudari» eta «Eguna» egunkarien sorrera eta zuzendaritzari esker gure herria hondatu zuten gertaera odoltsu haien lekuko izan zelarik.
Elizaren doktrina sozialean aditua, pragmatismo eta lan gaitasun handiko gizona, don Jose Mariak –horrela deitzen baitzuten– gerra osteko euskal mugimendu kooperatiboaren etengabeko sustatzailearen rola bete zuen bere heriotza arte, 1976ko azaroaren 26an, kooperatzaile guztien erreferentzia puntu naturala bilakatuz. Izanda zuen jada 1968an bularreko angina zantzu bat, eta hori zela-eta, velosolex batekin ordezkatu zuten bere bizikleta famatua. 1974an bihotz ebaketa egin zioten baina bi urte geroago hil zen.
Ez litzateke bidezkoa izango don Jose Mariarekin batera euskal mugimendu kooperatiboan berebiziko garrantzia izan duten beste batzuk aipatuko ez bagenitu: ULGORen sortzaile izandako Luis Usatorre, Jesus Larrañaga, Alfonso Gorroñogoitia, Jose Maria Ormaetxea eta Jabier Ortubai, hain zuzen ere. Gizon horien esanetan, Arizmendiarreta apaiz gaztea izan zen prozesu osoaren giltzarri. Bere kooperatibismoaren inguruko pentsaeraren berri izan dezagun, hona hemen bere bizitzan zehar egindako zenbait gogoeta:
«

Kooperatiba multzoak kooperatiba edo enpresa bakarrak izan duen kontzeptu familiarra behar du izan; are gehiago, esan genezake kooperatiba berri hauek aldez aurretik zeuden zentroetan federatuta egon behar dutela, bere garapena babestu eta zuzenduko duen azpiegitura izan dezaten hasiera hasieratik
». (1968ko iraila)
«

Esperientzia kooperatibo honek argi eta garbi utzi du langileak etorkizun sozial handiko jarduerarako prest daudela. (...) Kooperatiban guztiok gara guztiaren erantzule
». (1969ko maiatza)
«

Lan Kooperatibek, enpresa gisa, behar bezalako baliabideak izan zitzaten erabaki zen Cooperativa de Crédito sustatzea. Sustapen lana ez da enpresa moderno baten lan garrantzitsuena, gaur egungo garapen azkarrak eskatzen duen ondorengo mantentze eta garapen lana baizik
». (1969ko maiatza)
«

Elkartasun irekia da, hedakorra, enpresa jarduera jakin horretan interesaturik dagoen komunitateko taldera mugatzen ez dena. Elkartasun horren izaera dinamiko eta hedakorra honako hauen bitartez gauzatzen da: aurrerakinak eskualdeko batez besteko soldatari egokitzea, kontsumo maila solidarioa bereganatzea eta aktibitatearen emaitza orokor zein garbiak aplikatzea, bazkideen izpiritu eta batasun sentimenduaren adierazgarri
». (1969ko azaroa)
«

Ezerk ez ditu gizaki eta herriak bereizten, bizi dituzten baldintzen aurrean harturiko jarrerek baino gehiago. Historia egin eta gertaeren norabidea euren kabuz aldatzeko apustua egiten dutenek alde handia aterako diete aldaketa horien ondorioen zain geratzen direnei
». (1973)
«

Gure herrian ulertu eta gauzatu dugun bezala, kooperatibismoak eginkizun zehatza du, ez beste indarren berdin-berdina baina bai elkarren osagarri eta Herriaren kausaren protagonista diren besteak bezain garrantzitsua
». (1973ko apirila)
«

Orainak, bikainena izanik ere, galkortasunaren aztarna dakar bere baitan etorkizunetik urruntzen den heinean. Ezin dugu ez gelditu ezta etorkizun horretan sartzeari uko egin ere, aldaketa eta lastertasuna jaun eta jabe ditugun garaiotan zentzugabeki jokatu nahi ez badugu behintzat
». (1974)
«

Enpresak ez du eraginkortasuna ekartzen dion bertuteetatik bat bera ere galtzerik; aitzitik, giza baloreak baliabide ekonomiko eta materialen aurretik jartzeak eraginkortasuna eta kalitatea areagotu beharko lituzke
»


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude