HAUR ETA GAZTE LITERATURA MERKATUAREN LEGEPEAN

Bi mende joan dira, Bizenta Mogelek 1804an, bere «Ipuin onac» lanaren argitalpenarekin, euskal haur eta gazte literaturaren historiari hasiera eman zionetik. Ez ziren hastapen horiek oparoegiak izan ordea. 1980a bitarte, haurrentzako euskal liburuen zerrenda ez zen 400 titulutara iristen. Azken hogei urteotan, berriz, 3.000tik gora liburu argitaratu dira esparru honetan. 1994. urtean bakarrik urteko produkzioa 400 aleren inguruan ibili zen. Hori bai, ordutik hona, kopuruak behera egiteko joera hartu du: 1997an 245era jaitsi zen dagoeneko eta azken bi urtetan ez da beheranzko joera hori aldatu.
Igoeraren arrazoiak nahiko agerian daude. Alde batetik, Frankismoaren amaierak haur eta gazteentzako liburuen gabezia utzi zuen agerian –1940-1959ko tartean soilik 6 liburu kaleratu zirela ikustea besterik ez dago–. Bestetik, hezkuntzan, euskal ereduan matrikulatzen diren haur kopuruak gora egiten duen neurrian, euskarazko lanen irakurle potentzialen kopurua ere igo egiten da. Egia da, telebista bezalako elementuek irakurzaletasunean eragin negatiboa dutela. Hala ere, haur bakoitzak, ikasketek beharturik, literatur lan kopuru jakin bat irakurtzen –edo, bederen, erosten– du urtero. Aurelio Erdozain Aizkorri argitaletxeko arduradunaren esanetan, 7 urtetik gorako haurrei zuzenduriko produkzioaren % 80 bide horretatik sartzen da, hots, irakaslearen aukeraren arabera saltzen da.


ESKAERA GORA, ESKAINTZA GORA.

Merkatua zabaltzen joan den neurrian, eskaintza ere zabalduz joan da. Eta ez soilik euskal argitaletxeek euren produkzioa handitu dutelako, argitaletxe berriak ere sortu direlako baizik. Testu liburuekin gertatu bezala, sarritan, etxe berri hauek Espainiako argitaletxe indartsuen itzalean jaio dira, hazten ari zen merkatu baten etekinen usainean. Horrela sortu dira azken urteotan, Santillanaren seme den Zubia, Edeberen Giltza edota Mensajeroren Gero azpi-argitaletxea. Joxan Ormazabal Elkarlanean argitaletxeko kidearen esanetan «

konpetentzia edo borroka bat badago. Gu urte luzez aritu gara honetan eta orain argitaletxe indartsuak etorri dira gu baino baliabide handiagoekin
». Ez dezagun ahaztu, haur eta gazte literaturan baliabideak funtsezkoak direla, bertan garrantzi berezia baitute marrazkiek, paperaren kalitateak, koloreak... eta horrek produktua garestitu egiten du.
Baliabideez gain, produkzio propioa ugaltzeak idazleak ere ugaltzea eskatzen du. Haur eta gazteentzat idazten dutenen kopurua handitu denik ezin ukatu eta, hala ere, itzulpenetara jo da sarri. 1980-1994 urteetan 2.785 lan argitaratu ziren. Horietatik 1.931 itzulpenak izan ziren eta 248 besterik ez kaleratutako sor lan berriak –gainontzeko 606ak berrargitalpenak izan ziren–.


EDIZIO-MUTUAK.

Argitalpen garestiak kaleratu ahal izateko edizio-mutuak usu erabiltzen dira gurean. Demagun azal gogorreko eta koloretako irudiz beteriko liburua argitaratu nahi dugula. Aurelio Erdozainen esanetan 10.000 aleko tirada saldu beharko litzateke berau errentagarria izateko eta «

1.000 ale saltzea ere kosta egiten da
». Hortaz, zer egin? Bada, argitaletxe indartsuek tirada handiko edizio-mutuak, hots, testurik gabeko liburuak egiten dituzte, ondoren, testua hainbat hizkuntzatan sartu eta herrialde ezberdinetan banatzeko. Erdozainen hitzetan «

espainol eta portugesei esker merkaturatu ditzakegu horrelakoak euskaraz
».
Ibaizabal argitaletxeak haur eta gazteentzat 15 liburu inguru jarriko ditu kalean hasi berri den ikasturtean, Gaztaro, Matxinsalto eta Ekin sailetan banaturik. Haur txikienei zuzenduriko sail berri bat ere jarriko du abian 6 bat titulurekin, Tento izenez, eta Edelvives etxeari erosiko dio sail osoa. Arrazoia garbi bota du Eukene Herrera arduradunak: «

askoz merkeago delako
».
Aizkorri etxea duela bi urte sortu zen. Euskal haur eta gazte literaturak ez omen zuen kolorerik eta xede horrekin ekin zioten lanari. Barne produkzioaz gain –ez dezagun ahaztu Euskadi Saria jaso berri duen Juan Kruz Igerabideren «Jonas eta hozkailu beldurtia» Aizkorrik argitaratua dela–, Aizkorrik Disney etxearen edizio-mutuak erabiltzen ditu estatubatuar erraldoiaren lanak kalitate handiz argitaratzeko.
Elkarlaneanek esparru honetako 25 lan inguru argitaratuko ditu aurtengoan, sail ezberdinetan. Eta orain arte guztiak etxean bertan burututakoak izan dira. Duela gutxi, ordea, Argitaletxe Elkartuak sortu berri dute Katalunia, Aragoi, Galiziako... beste sei argitaletxerekin batera. Bakoitzak lan orijinala jarri eta sei hizkuntzatara itzultzen da, ondoren. Joxan Ormazabalek ekimena oso positibotzat jotzen du. «

Horrekin ez diegu argitaletxe handiei itzalik egiten, baina gu indartu egiten gara eta produktua merkeago egitea lortzen dugu
».


ITZULPENAK BAI ALA EZ?

Edizio-mutuetako lanak itzuli egiten dira, noski. Baina, argitaletxeen produkzio propioan ere itzulpenek pisu handia dute. Zenbakietara begiratu besterik ez dago. Elkarlaneanek argitara ematen dituen liburuetatik, beti ere haur eta gazte literaturaz ari garela, erdia baino gehiago itzulpenak dira. Jatorriz euskaraz idatzitakoa ugaltzen ari da proportzioan, baina, oraingoz ez dago euskal idazle nahikorik produkzioa gehiengoan euskarazkoa izateko, eta, batzuren arabera, ezta beharrik ere. Zergatik da hobea bertakoa?
Eukene Herrerak uste du, haur literaturan ulermenak garrantzi berezia duenez, hurbiltasuna ulermenaren mesedetan dela eta bertako idazleak hori eskaini dezakela. Erdozainentzat produkzio propioak bultzatzea, hemengo idazle berriei aukera ematea da, eta positiboa, neurri horretan.
Baina guztiak bat datoz kalitateak ere zer esanik baduela diotenean. Alegia, teorian bederen, ezin emango zaio bertako idazle bati lan kaxkarra argitaratzeko aukera, bazterrean atzerriko lan on bat utzita. Ormazabalen aburuz, oreka bat aurkitu beharko litzateke. Baina, orekaren terminoak ere ez daude garbi. Kalitatea aipatzen da, baina, merkatua ere hor dago. «

Jatorrizko euskarazko produkzioa gehiago saltzen da
». Erdozain eta Herreraren iritzia da. Erdozain urrunago doa: «

Euskal Herriko produkzioa kanpokoaren mailaren azpitik dago, eta kalitate hori baztertu egiten da gehiago saltzen denaren mesedetan. Ez dut esango kalitatea kontutan hartzen ez denik, baina errentagarritasuna bilatzen dugu. Argitaletxe guztiek dugu pekatu hori
».
Badirudi ordea, euskal haur eta gazte literaturaren merkatuak muga jo duela. Produkzioa behera doa eta horretan jardutea ez omen da lehengo pagotxa. Beharbada, horrek kantitateen gainetik kalitatearen irizpidea nagusitzea ekarriko du


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude