argia.eus
INPRIMATU
FETUAREN EBAKETA
  • lehenengo haurra. Hidrozefaliak 2.000 gaixotatik batean eragiten ditu kalteak.
Jabier Agirre 2007ko otsailaren 21
Medikuek erabaki latza hartu behar izan zuten Neal Borkowski haurra (argazkian) oraindik amaren sabelean zegoela: garunetik likidoa berehala kendu ezean, umeak jaiotzerakoan malformazio larriak eta minusbaliotasun psikiko gogorrak edukiko zituen.
Neal da bere amaren umetokian dagoela hidrozefalia izeneko gaitza konpondu nahian egindako operazio kirurgikoaren ondotik itxuraz bederen onik irtendako aurreneko umea, urte luzez umeei garunean egindako operazio horiek oso ondorio txarrak edukitzen baitzituzten. Vanderbilt Unibertsitateko Joseph Bruner eta Noel Tulipan doktoreek hartu zuten erabaki mingarri hura: Neal operatu beharra zegoen, bizirik irtetea nahi bazen. Gaitz horrek 2.000 kasutatik batean bakarrik eragiten ditu kalte konponezinak, baina amaren familian ondorio txarrak izan zituzten antzeko kasuak gertatuak ziren.
Bruner eta Tulipanek lehendik ere arantza bikoitza konpontzeko saiatutako teknika bera erabili zuten. Prozedura konplexua fetuaren garezurrean barrena hodi bat sartzearekin hasi zen, uraren koagulua ateratzeko, amaren likido amniotikoarekin nahasiz. Operazioaren bigarren fasea Neal jaio zenean jarri zen abian: une horretan hodia umearen sabelarekin lotu zuten, gorputzak prozesatu ondoren kanporatua izateko