EKAITZ ARTEKO EGUNAK PRENTSA KRONIKETAN


2021eko uztailaren 19an
Ezer esatekorik ez dagoenean ere, eguraldiari beti egiten diogu aipamen. Egunkariek betidanik jaso izan dituzte klimari buruzko aipamenak. Horrela, gure artean beti euri kontuak aipatu izan ditu prentsak, baita arrantzarekin zerikusia duten kontuak ere, eguraldiaren arabera itsasoko etekina aldakorra izaten baita. Nahiz eta Euskal Herrian beti euria presente izan, falta izan denean egunkarietan beraietan, ondasun miragarri hori eskatuz makina bat erregu agertu izan dira. Horren adibide garbi bat 1864. urteko maiatzaren 26an «Euscalduna» egunkarian agertutako bertso hau dugu, hemen euskaratua jasotzen duguna:

Eguraldiak lainoturik darrai,
eta euria ez da inondik ageri,
eta Jainkoaren zelai horietan
hautsa lokietaraino iristen da
Corpus bakean igaro dezagun
lohiak gogaitu gabe,
eta ekaina aldera
etor dadila etorri behar duena!
Harriak eta tximistak ere, nahiz eta euriaren maiztasunez ez agertu, kalte ugari eragin izan dituzte gure artean, egunkariek garbi erakusten duten bezala. «La Libertad» agerkariak 1889ko otsailaren 4an izandako tximistaren ondorioz Zarautz herriko kanpaia erori zela adierazten digu, horren ondorioz lau behi hilda utziz.
Haizearen bortizkeriak eragindako kalteen aipamenik ere aurkitzen da egunkarietan. Hona hemen Donostian 1889ko otsailean gertatua, «La Libertad» egunkariko kazetari baten deskribapenaren arabera:
«

...Avenidan hurakan indartsuak emakume batzuk lurrera bota zituen. Bretxako azoka plazan haizeak Pozo kalearen parean dagoen leiho handi bateko pertsiana eta beiratea hautsi zituen...
»
Bestalde, lurrikarak gure artean arrotz direla uste badugu ere, gure arbasoek nabaritu izan zituzten noizbait. 1915. urteko urtarrilaren 6an esaterako «Euzkadi» egunkariak honako aipamen hau jasotzen zuen:
«

Donostia. Lurrikara. Goizeko hiruak eta laurdenetan lurrikara txiki bat nabaritu da. Gertakaria Gipuzkoako hainbat herritan ere sumatu da, horien artean Arrasaten, Oñatin eta Bergaran
».


ELURRAK MARKESINA BOTA ZUENEKOA.

Elurteek oraindik gaur egun bizi erritmoa aldatzen dute; neurri handi batean horregatik, aparteko gertaera bat direlako, egunkariek tarte handia eskaini izan diete betidanik. Horri eskerrak Euskal Herrian izandako elur jasa handienen berri zehatza izan dezakegu, urtez urte edo hamarkadaz hamarkada. 1881. urtean esaterako bai Donostian, zein Bilbon elurra lurzoruan itsatsirik geratu zen, ohikoa ez den itxura bat emanez bi hiriburuei. 1887ko Gabonak ere oso hotzak izan ziren, baina negua hasi besterik ez zen egin, 1888ko urtarrilean elurteak eta tenperatura baxuak izan baitziren Euskal Herri osoan, baita urte bereko otsailean ere.
Dirudienez, aipatu urtean hotzak hartu zituen euskaldunak, uda bera ere eskasa izan baitzen; uztailean Nafarroako mendi batzuetan elurra agertu izana da horren adierazgarri. Hona hemen «La Libertad» egunkaritik jasotako testu zati bat:
«

...herenegun (hilak 26) Nafarroako Leiza mendatean elurra egin zuen, zenbait baserritarrek adierazi dutenez
». («La Libertad», 1889ko uztailaren 28a).
1903. urteko neguan ere elurte garrantzitsuak izan zirela adierazten digute egunkariek. Bizkaiko zenbait herritan, Sodupe eta Zallan esaterako, elurraren altuera metro erdi bat baino gehiago izatera iritsi zen, telegrafo eta argi indarraren kableak suntsituz. Ondorioz, garraio publikoak ere bertan behera utzi behar izan zituzten.
Aipagarria den beste elurte bat 1913. urteko abendua eta 1914. urteko urtarrilaren artekoa dugu. Nahiz eta elurra 1913ko abenduaren 20 eta 21ean agertu Gasteizen, benetako ekaitza abenduaren 28an hasi zen. Bi egun beranduago Donostiaraino iritsi zen elurtea eta udalak arrantzaleen artean 450 errazio banatzeko agindua eman zuen. Hiru urte ziren Gipuzkoako hiriburuan elurrik egiten ez zuela. Nafarroan berriz, urteko azken egunean elurraren altuera metro erdikoa zen jadanik. Urtarrilaren 2an Gazteizen Abastoz plazako markesina bat erori zen elurraren ondorioz. Hain handia izan zen elurtea, ezen Gasteiz Ipar Poloarekin eta Siberiarekin parekatzen baitzuten kazetariek.
Orohar, Gerra Zibila eta guda ondorengo urteak tristeak bezain hotzak izan ziren, baina bereziki 1945. urteko urtarrileko adierazpenetan aurkitu daitezke aipamenik harrigarrienak:
«

Salazar eta Burguete herrietan behin ere ezagutu ez den bezalako elurra erori da. Azken leku horretan elurra bi metro eta hirurogei zentimetrotako altuera izatera iritsi da, etxebizitzetako lehenengo solairuraino iritsiz. Arrazoi horregatik biztanle askok beraien etxeetara leiho edo balkoietatik sartu beharra daukate
» («La Gaceta del Norte», 1945eko urtarrilaren 26a).


100 ZUHAITZ ERROTIK ATERATA HAIZEAREN ERRUZ.

Elurteak Euskal Herrian aparteko gertaera izan badira, ez da gutxiago gertatu uholde eta ekaitzekin. Gainera, ondorioak sarritan tamalgarriak izan dira benetan.
Donostia esaterako, uholdeen eszenatokia izan da sarri askotan. Horrela, 1931. urteko azaroan euri jasa handia ikusteko eta bizitzeko aukera izan zuten donostiarrek. Baina hitzek baino, garai hartako argazkiek testigantza fidelagoa uzten digute.
1933. urteko ekainaren 16an ere eurite batek Donostia osoa estalirik utzi zuen, eta zenbait pertsona hil egin zen. Baina gertaera haren ondorioak inguruko hainbat herritan ere nabaritu ziren. Esaterako, Herreran, Zarautzen, Hondarribian, Andoainen edo Errenterian. Azken hori gainera, uholde kopuru gehien dituen Gipuzkoako herri da. 1933. urtean adibidez, bi eurite jasan behar izan zituen, bata ekainean eta bestea urrian.
Beste hainbat alditan ere bizi izan dituzte gipuzkoarrek uholdeak, 50eko hamarkadan esaterako, eta zehazki 1953. urtean.
Baina euriak eta haizeak bat egin izan dutenean ondorioak ez dira gutxiago izan. Ildo horretatik 1931. urteko azaroaren 11ko «La Gaceta del Norte» egunkariak olatuek itsasoaren bortizkeriari so zegoen emakume bat nola eraman zuten azaltzen digu. 1964. urtean berriz, Donostiako Kontxa pasealekua suntsiturik utzi zuen ekaitz batek, lurrikara bat gertatu izan balitz bezala.
Haizeak edo galernak sortutako ondorioen berri ere ematen digute egunkariek. Horrela, badakigu 1912. urtean Bermeoko 143 marinel hil zirela galerna bortitz baten eraginez.
«El Pueblo Vasco» agerkarian esaten denaren arabera, 1919ko otsailaren 12an Gasteiz osoan 100 zuhaitz errotik atera zituen haizeak. 1941ean berriz, 330en bat izan ziren hiriburu berean puskatutako zuhaitzak

Eguraldi iragarleak

Gure artean gaur egun Pello Zabala apaiza dugu eguraldi iragarlerik jarraituena. Pasa den mendean eta bukatzear dagoen mende honen hasieran ordea, bazen eguraldiaren iragarpena egiten zuen hainbat lagun, eta egunkariek beraien berri ematen ziguten. XIX. mende amaieran esaterako Castillo jauna oso famatua zen. Berak epe luzerako aurreikuspenak egiten zituen, eta zonalde zabal baterako gainera:

«... Castillo jaunak, Zaragozako astronomo famatuak iragarri du hilabete honetan euria eta haizea ohikoak izango direla Zaragoza, Madrilen, Bartzelonan, Zamoran, Sevillan...
» («El Noticiero Bilbaino», 1875eko otsailaren 10a).
Baina Castillo jaunaz gain, baziren astronomo izeneko beste hainbat gizon: Yagüe, Lapiedra, Herrera, Alvarez edo Noherlessom jauna esaterako.
Hala ere, mende honen hasieran Orkolaga apaiza edo «Zarauzko parrokoa» izan zen eguraldi iragarlerik famatuena, nahiz eta Arrinda jaunak edo «Durangoko apaiza»k ere ospe handia izan. Orkolaga izan zen Igeldoko behategia eraiki zuena. Gainera, behategi hori izango da, Madrilekoarekin batera, 20ko hamarkadatik aurrera eguraldiari buruzko informaziorik gehiena emango duena. Garai hartako beste eguraldi iragarle ospetsu bat Bernardino Ochoa izan zen.
Hala ere, egunkariek «jakintsu» horien ezagupenak alde batera utzi eta herriaren jakituria behin baino gehiagotan azpimarratu izan dute. Horren adibide bat honako hau dugu:
«

Bart gauean kurrilo multzo handiak pasa ziren. Eguraldi hotzak gainera datozkigun seinalea da hori
» («La libertad», 1891ko maiatzaren 5a).
Iragarpenak iragarpen, betiko esaerak eta kontu zaharrak edozein estatistika edo behaketen aurretik doaz oraindik ere

Metro karratuko 193 litro eta 200 gramoko harriak

Orkolaga pasealekuan, gaur egun oraindik martxan darrai Juan Miguel Orkolaga Zarauzko parrokoak sortutako Igeldoko behategiak. Nahiz eta egun Espainiako Ingurugiro ministerioaren ardurapean egon, aipaturiko behategia hasera batean Gipuzkoako Foru Aldundiarena zen. 1901. urtean parrokoak eguraldi kontuekin zerikusia zuten auzienganako interesak bultzaturik, behin behineko eraikin bat sortu zuen Mendizorrotz mendiaren inguruetan. Garai hartan nahiz eta jendearen artean eguraldiarenganako interes nabarmena egon, inork ez zuen egiten jarraikortasun bat zuen datu bilketa zehatz eta sistematikorik. Edonola ere, mende hasieran jada tokian tokiko iragarpenak egiten zituen Orcolagak, nahiz eta titulu ofizialik ez izan. 1905. urtean behategia gaur egun dagoen kokagunetik kilometro batera lekualdatu zen, eta 1914. era arte bertan egon zen. Momentu horretan, Orcolagaren heriotzarekin batera, behategia gaur egun ezagutzen dugun tokian kokatu zen. Zarauzko parrokoak egin zituen lanen artean aipagarria da Espainiako erregeari egin zion galerna iragarpena. Horren trukean erregeak Igeldoko behategira leku desberdinetatik telegrama meteorologikoak bidaliz laguntza eskaini zion.
Baina nahiz eta Igeldoko behategiaren aitzindaria Orcolaga jauna izan, bere ondoren datu meteorologikoen bilketan aritutako beste zenbait izen aipagarri ere aurkitu daiteke. 1912. urtean parrokoaren osasun egoera eskasa zenez, bere anaia Pedro Orcolagak ordezkatu zuen. 1928. urte inguruan berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak Igeldoko eraikuntzaren buru meteorologo profesional bat jartzea erabaki zuen, Doporto jauna hain zuzen, zeinak 1936. urtean errejimen politikoarekin zituen desatostasunak zirela-eta Espainiatik alde egin behar izan zuen. Doporto jaunak behatzaile postua oposaketa bidez irabazi zuen. Azterketa horretako froga batean honako eskaera hau egiten zitzaien oposaketa egileei: hamar egunetan zehar goizeko hamaikak baino lehen postetxera hurrengo eguneko eguraldiaren iragarpena bidali behar zuten. Dirudienez, Doporto jauna izan zen iragarpenik zehatzenak egin zituena.
Ordutik hona ordea, behaketak egiteko teknologia asko aldatu da. Gaur egun lan egiteko oso modu sistematikoa jarraitzen da: hiru ordutik behin behaketa sinoptikoak egiten dira eta sei ordutik behin behaketa klimatologikoak. Lehenengoen helburua iragarpenak egin ahal izatea da, mundu osoan berdinak diren ordu batzuetan jasotako datuak erabiliz. Datuok Madrilera eta handik Parisera bidaltzen dira. Horrela munduko behategien artean informazioaren joan-etorria etengabea da. Sei orduro egiten den behaketarekin berriz, Donostiako klima ezagutu nahi da.
Normalean egunero jasotzen diren datuak ez dute aldaketa nabarmenik isladatzen, baina noizean behin ohiko neurrietatik aldentzen direnak jasotzen dira, uholde eta antzerakoak gertatzen direnean. Euskal Herriko meteorologi zentruko Jose Ignacio Usabiaga eta Oinarrizko Sistemen Saileko buru Benito Vargasek adibidez, 1997ko ekainaren 1ean izandako uholdeak gogoratzen dituzte, bi ordutan metro karratu bakoitzeko 193 litro jaso zirenekoa; baita urte batzuk lehenako Beasain eta Ordizian erori zen harria ere: zortzi zentrimetrotako diametroa eta 200 gramotako pisua zuten harriak zirela, gogoratzen du Vargasek


Azkenak
Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Une baten eternitatea

Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Eguneraketa berriak daude