LAN MUNDUA UDAZKEN BERO BATEN AURREAN

  • lanastea erdiesteko, ezta patronalaren jarrera aldatzeko ere. Sindikatu guztiek probokaziotzat jo dute patronalaren jarrera eta udazkena beroa izango dela iragarri dute.

2021eko uztailaren 21ean
Funtsezko aldaketarik ez baldin badago –eta zantzu guztien arabera, ezinezkoa izango da–, ez litzateke harritzekoa izango hastear dagoen udazkenean, birmoldaketa eta birregituraketen azken hamarkadetako

udazken beroak
berriro errepikatzea. Azken hilabeteotan lan arloko hainbat arazo inkubatzen egon dira, langileen eta sindikatuen aldarrikapenei erantzun onargarri bat eman gabe. Oraingoz, mobilizazioen egutegirik ez da zehaztu. Hauek pixkanaka eta era mailakatuan etorriko dira, beti ere une jakin batean, eta patronalak bere horretan jarraitzen badu, beste greba orokor baterako deialdia egin daitekeela baztertu gabe.
Azken bolada honetako sindikatuen ardatz nagusia, langabeziaren aurkako borrokan, 35 orduko lanaldia izan da. Iragan maiatzaren 21ean Hegoaldean egindako greba orokor indartsuak ere ez du lortu patronalaren jarrera aldatzerik. Jarrera horren arabera, enpresetako lanaldia murrizteak enplegua suntsitzea besterik ez luke ekarriko. Gasteizko Administrazioak, berriz jarrera neutrala erakutsi du gizartean hain ondorio larriak izan ditzakeen gai honen aurrean.
Gainera, udazken bero hori suharrago egingo dute gizarte soldataren aldeko aldarrikapenak eta hainbat euskal enpresa garrantzitsuk izan ditzaken arazoek. Esaterako, hor jarraitzen dute irtenbide argirik gabe Babcok Wilcox (BW) eta Mecanica de la Peñak, berentzako kontzentrazio sektorialaren irtenbidea aipatzen delarik. Sestaoko La Naval enpresa garrantzitsuak ere Japonia eta Koreako enpresen lehiaren erasoa bizi du berriro, eta iristear dago beste enplegu-erregulazio espediente bat. Nahiz eta etekin ikaragarriak izan, erregulazioaren gaia aztertzen ari da baita ere Telefónica, zeinak langile asko dituen Hegoaldean.


35 ORDUEN HEDAPENA.

Sindikatuek Euskal Autonomi Erkidegoan ematen den langabezia maila hartzen dute abiapuntutzat: ia % 16ra iristen da, 152.000 pertsona bilduz. Aldi berean, enpresek geroz eta etekin handiagoak dituzte eta egonkortasunik gabeko enplegua indartzen ari dira. Egoera horretan, euskal sindikatuek, joera bateko zein bestekoek, bat egiten dute 35 orduko lanaldia sektore guztietara hedatzearen aldeko aldarrikapenean.
Ia bi urte daramatzate gai hori negoziatzen, baina ugazabak guztiz zurrun daude beren jarreran. Nahiz eta greba orokorrak erantzun oso ona izan, patronalak tinko jarraitzen du bere aukeran. Sindikatuek uztailaren 8an adierazi zuten Confebaskek gatazkaren bidea aukeratu duela «

elkarrizketari uko eginez
», eta uda ondoren udazken beroa etorriko zela iragarri zuten.
Sindikatuen adierazpenek ez zuten zalantza izpirik uzten negoziaketak hautsi ondoren gerta zitekeenaz. ELAko Jose Miguel Unanuek Confebask salatu zuen: «

Gizartetik zerga erraztasunak eta dirulaguntzak jaso ondoren, elkartasun jarrerarik erakutsi gabe, harrokeriaz jokatzen du, eztabaida irekitzeko duen beldurra ezkutatu nahian
». Sindikatu bereko German Kortabarriak gogorarazi zuen «

sindikatuen ahalmena ez dela greba orokorrarekin ahitu
» eta hurrengo urratsa «

gogorra eta luzea
» izango zela.
LABeko Jose Luis Rezabalek ukatu egin zuen sindikatuak «

inposizio bidearen alde
» zeudenik, nahiz eta garbi utzi zuen ez zeudela maiatzaren 21eko greba orokorrean bildutako ondarea alferrik galtzen uzteko prest. Rezabalen ustez, urrats berriaren helburua «

eztabaida Lan Harremanetarako Kontseiluan bideratzea da, bakoitzak bere ardura beregana dezan. Grebaren ondoren, negoziazio urratsari ekin zitzaion, baina hori ezinezkoa gertatu den unetik, zoritxarrez, gatazkaren bidea ageri da aurrean
».
UGTko Bermejoren ustez, «

Confebasken esku dago lan esparruko ernegazio eta gatazka giroa saihestea
» eta «

patronalak, bere gizartearekiko ikuspegi motz eta baldarraren ondorioz, hondamendira darama negoziaziorako euskal esparrua. Enplegua sortzeko asmoz bi urte bileretan eman ondoren, hainbeste itxaropen sortarazi ondoren, plantilak gaztetzea izan da beren arreta erakarri duen xede bakarra
».
CCOOek, berriz, «

gaur egungo langabezi maila handia errotik murrizteko ahaleginean guztiz funtsezkoa zen akordioa lortzeko aukerari uko eginez, patronalak erakutsitako jarrera gogor eta kontserbadorea
» kritikatu zuen. Azkenik, sindikatu honek lanaldiaren murrizketa eta horren ondorioz enplegua sortzeko plataforma bateratuak osatzea proposatu die gainerako sindikatuei

Confebask 35 orduko lanastearen aurka

Euskal Autonomia Erkidegoko patronalak, Confebaskek, hainbat hilabete sindikatuekin hitz egiten eman ondoren, bere horretan jarraitzen du eta, bere ustez, «

lanaldia orokorki murrizteak enplegua ez sortzeaz gain, suntsitu ere egiten du eta beste bide batzuk bilatu beharko lirateke
». Horixe da, funtsean, patronalak behin eta berriz adierazten duen jarrera, eta sindikatuek «

egosgogorra eta atzerakoia
» dela eta elkarrizketarako prest ez dagoela salatzen dute.
Confebaskek lanaldiaren murrizketari buruz duen jarrera ofiziala zein den ezagutzeko, bere «Confebask» aldizkariko azken editorialetako pasarte batzuk biltzea izango da biderik egokiena. Bitxia gertatzen da izenburua bera: «Enpleguaren alde». Lehenik eta behin patronalak Euskadin enplegua sortzen lagundu duela adierazten du, beren «

ardura eta ahalegin enpresarialaren
» emaitza izan dela, eta azken lau urteotan sortutako 126.400 lanpostu berriak gogorarazten dituzte, nahiz eta ez duten ezer esaten lanpostu horien behin-behinekotasunaz, Lan Harremanetarako Kontseiluarekin izenpetutako akordioaz eta abar.
Sindikatuekin elkarrizketetan emandako hilabeteak aipatu ondoren, honela dio editorialak: «

Hilabete hauetan zehar, sindikatuek lanaldia legez 35 ordura murriztea egiten zuten planteamenduaren aurrean, Confebaskek proposatu izan duena da, gogoeta sakonagoa egin beharra bai lan-denborari berari buruz, bai beraren egituraketa eta antolaketari buruz, garaiei egokituago leudekeen alternatibak bilatzeko asmoarekin. Pentsatzen genuen, eta orain ere horrelaxe pentsatzen dugu, lanaldia orokorki murrizteak enplegua ez sortu ez ezik, suntsitu ere egiten duela eta beste bide batzuk bilatu beharko liratekeela. Horretan egon gara harik eta, aldebakarreko erabakiz eta negoziazioak aurrera joan zitezen astirik eman gabe, sindikatuek lanuzte orokorrerako deialdia egin zuten arte
».
Aurrerago eta «

grebaren arrakasta edo porrotari
» buruzko iritziak albo batera utziz, honela dio enpresarien editorialak: «

benetan gertatzen dena da, legez ezarri nahi dela lanaldi-murrizketa bat enpresa edo sektore bakoitzaren inguruabar konkretuei begiratu barik, bide horretan egindako beste esperientzia batzuen porrota ezagutu nahi gabe eta, horrelako neurri batek eragingo lituzkeen ondorio kaltegarriak haztatu gabe, gure iritziz hori ez da formularik egokiena enplegua sortzeko
».
Euskal patronalaren ustez, «

enplegua ekonomi hazkundearekin, enpresa lehiakorrekin, jardueraren eta enpresari izan nahi izateko bokazio berriak sortzearen aldeko ingurunearekin sortzen da, kasu batzuetan baita, gure ekoizpen ehunaren lehiatzeko gaitasunari kalterik egin gabe, lanaldiaren arloko alternatibekin ere. Enpresen beharrak, ez dira berdinak eta gaur egun enplegu aukerak ere ez daude lehengo esparru berdinetan. Hala ere, ez dugu etsi behar eta sor daitekeena banatzearekin pozik geratu. Enplegu-politika ekinkorrak beti izaten dira, etsipenezko edozein politika pasibo eta, oraingoa bezala, haizearen kontra doana baino erakingorragoak eta benetako beharrizanei hurbilagoak
»

Gizarte bazterketaren aurkako ibilaldia

Aberastasunaren banaketa izango da udazken bero edo gorriaren osagaietako bat. Gizarte bazterketa, soldata soziala eta etxebizitza duin bat izateko eskubidea izango dira datozen hilabeteotako gai nagusiak, eta sindikatu, gizarte eta politika arloko hainbat esparru guztiz prest daude gaia kalera ateratzeko, mobilizazioekin, eta erakundeetara eramanez (legebiltzar, aldundi eta udaletxeetara). Sindikalgintza abertzaleak eta EH, EA eta IUk dagoeneko adierazia dute datorren udazkeneko ekinaldi tinkoan eskuhartzearen aldeko jarrera. Pentsa liteke Euskal Herrian bere presentzia duen sindikalgintza estatalistak ere gizartearen ekinaldi honen alde egingo duela.
Testuinguru horretan kokatu behar da Gizarte Bazterketaren Aurkako Batzar Nazionalak Nafarroan irailaren 11n burutuko duen bilkura, bertan Koordinakundea Nazionala eratzeko asmoz.
Bere egitekoa Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan bazterketaren aurkako mugimendua bultzatu duten gizarte, politika, sindikatu eta gizarte arloko mugimenduak artikulatzea izango da. Halaber, Gasteizko Legebiltzarrak Karta Soziala –Euskal Herriko biztanleen 82.000 sinaduraren babesarekin– eztabaidatuko duela espero da, irailaren amaieran hasi eta urrian zehar. Legebiltzarrean Karta Sozialari eginiko 112 zuzenketa daude burutuak. Une honetan hiru alderdi politiko daude herri ekimenaren aldeko jarrera agertzeko prest: EH, EA eta IU.
Karta Sozialaren arduradunak jabeturik daude hori egitate bihurtu ahal izateko «

gaur egungo jardunbide ekonomiko eta sozialaren norabidea aldatu beharra dagoela, eta gaur egungo indarren arteko hartuemanek ez dutela aldaketa hori bultzatzen, nahiz eta hainbat mugimendu horren alde egon
». Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaie gizartearen eta herriaren presioa. Beraz, Koordinakunde horrek gizartea abian jarri beharko du «

Legebiltzarrari presio egiteko eta politikoek Giza Eskubideen Kartaren alde egin dezaten bultzatzeko
». Horretarako, dagoeneko, gizarte bazterketaren aurkako ibilaldi bat eratzen ari dira, eta Hego Euskal Herriko zati handi bat zeharkatuko du.
Etxebizitzaren gaia edota pobreziaren femenizazioa ere aztertuko dituzte ekinaldi honen aldeko taldeek, baita Administrazio Publikoko lan banaketa eta lanaldiaren murrizketa ere. Dagoeneko eginak daude hainbat azterketa, eta horietan ageri denez, Administrazio Publikoan 32 orduko lanaldia ezartzeak 6.000 lanpostu gehiago eragingo lituzke, eta sektore pribatuan 35 ordura murriztuko balitz, beste 46.400 lanpostu sor litezke. Honela, gizarte bazterketaren aurkako herri ekimenaren arduradunen iritziz, «

langabezia ofiziala 80.000 pertsonetara jaitsiko litzateke, eta gizarte soldataren ezarpena, kasu horretan, 66.000 milioi pezetakoa (2.640 milioi libera) izango litzateke
». Kopuru horiek, berraztertu beharrekoak, EAEren BPGren % 1,2 edo zerga iruzurraren % 11 besterik ez lirateke


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude