HIRUGARREN HIZKUNTZA IKASTETXE ZEIN AKADEMIETAN


2021eko uztailaren 19an
Euskal Herriko irakaskuntzan atzerriko hizkuntzek duten lekua zein den jakin nahi izan dugu. Ikasleek zein hizkuntza ikasten, zein urtetan hasten diren eta nolako maila lortzen duten galdetu dugu. Ikastola eta hizkuntz akademia ezberdinekin jarri gara harremanetan. Lesakako Tantirumairu Ikastola eta Alegiko San Juan Herri Ikastetxeetako arduradunekin hitz egin dugu. Hizkuntz akademien alorrean berriz Donostiako Inlingua eta Lacunza akademiekin.


Tantirumairu Ikastola

Lesakako Tantirumairu Ikastolak 75 ikasle inguru ditu eta bertan Lehen Hezkuntza irakasten da. Ikastola honetan bigarren eta hirugarren hizkuntzak ikasten 8 urterekin hasten dira haurrak, hala ere 6 urterekin hurbilketa bat egiten da eta hizkuntza horretan joku eta abesti batzuk irakasten dizkiete haurrei. Hala ere badira hirugarren hizkuntza 4 urterekin irakasten hasten diren ikastolak, honi eleaniztasun goiztiarra deitu izan zaio. Hizkuntzak gero eta gazteago ikasi orduan eta aiseago ikasteko ahalmena omen du ikasleak. Hau jakinik, Tantirumairu ikastolak horrelako programa batean sartzeko eskaera egin du Hezkuntza Departamentuan. Irailean jasoko dute eskaeraren erantzuna.
Ikastola honetako irakasleen iritziz hizkuntzak txikitatik ikastea abantaila baino ez da. Hizkuntzak berarekin dakar kultura eta hau ezagutzeak pertsonak ikuspegi zabalagoa izatera bultzatzen du.
Haurrek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete batera elkarren arteko interferentziarik gabe. Honela adierazi du Miguel Siguan adituak EHUk Donostian antolaturiko udako ikastaroetan.


San Juan Herri Ikastetxea

D eredukoa den Alegiko San Juan Herri ikastetxea da hartu dugun beste adibidetako bat. Eskolaurrean ama hizkuntza gaztelera duten haurrei laguntza ematen diete euskararekin. Gaztelera ikasten, berriz, Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan hasten dira. Ingelesa ikasten ere maila horretan hasi izan dira orain arte baina ikasturte honetatik aurrera haurrak 4 urterekin hasiko dira ingelesa ikasten.


Inlingua akademia

Donostiako hizkuntz akademia honetan ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzat gaztelera erakusten dira. Dudarik gabe ingelesak biltzen ditu ikasle gehien (% 60), ondoren frantsesa (% 28), alemana (% 8) eta gaztelera (% 4) daudelarik. 18 urtez beherakoen artean, berriz, ikasleen erdiak ingelesa ikasten du eta laurdenak frantsesa, gainerako hizkuntzak ikaslerik gabe gelditzen dira.
Irakaskuntza metodoari dagokionez Inlingua akademiak bere metodoa du, beraiek «logico-estructural-global» deitzen dutena. Metodo hau ikastalde txikietan gauzatzen da eta ama hizkuntza ezberdinak dituzten ikasleak bilduko dituen metodoa denez, eskoletan, irakasten den hizkuntza da erabiltzen den bakarra. Hizkuntza orok lau ikasketa alor biltzen ditu bere baitan, ulermena, mintzamena, irakurmena eta idazmena. Akademia honek lehenengo biak azpimarratzen ditu; honetarako, ikasten ari diren hizkuntza jatorrizkoa den herrialderen batean denboraldi bat igarotzen dute.
Erabiltzen duten materil didaktikoa, besterik erabiltzen badute ere, gehiena beraiek sortutakoa da.
Inlingua akademiako zuzendari Stephen M. Cryan-en ustez atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan ikastetxeen akatsak bi dira nagusiki. Batetik, ikastetxeetako ikastaldeak oso handiak dira eta horrela ezinezkoa da hizkuntzaren aipatu lau alorrak behar bezala sakontzea. Eta bestetik, curriculum edo programa bat bete behar dute, eta horrek ez du kontuan hartzen ikasleen gaitasun eta ikasketa erritmoa.
Adituek diotenez pertsona batek, ama hizkuntzaz gain, hizkuntza bat edo gehiago ezagutzen baditu erraztasun handiagoa duela hizkuntza berri bat ikasteko.
Hizkuntza bat ikasteko arrazoiak ugariak dira egun, arrazoi sozialak, kulturalak eta ekonomikoak. Akademia honetako zuzendariaren iritziz ekonomikoki hain garatua dagoen gurea bezalako herri batean lan mundurako hizkuntzak jakitea beharrezkoa da, baina ez da hau arrazoi bakarra.


Lacunza akademia

Donostian 50 urteko historia duen akademia honetan ingelesa da erakusten den hizkuntza bakarra.
Urte garaiaren arabera ikasle kopuruak gora beherak izaten ditu, ikasturtean zehar, urritik ekainera alegia, 3.000 bat ikasle izaten dituzte. Udan berriz 600 uztailean eta 500 abuztuan.
Junkal Etxezarreta Lacunza akademiako arduradunaren ustez, Europako Batasunean sartzeak eragina izan du hizkuntzen ikasketan, ingelesean batez ere, hau baita hizkuntza internazional nagusia.
Ikastegi honetan 6 urterekin hasten dira haurrak ingelesa ikasten. Adin honetan gurasoak dira hizkuntza ikasten hastea erabakitzen dutenak. Aurrerago ordea, ikasleak dira hizkuntzen beharraz ohartu eta akademiara bere kabuz joaten direnak. Batzuk, ikasketen arabera, lanerako ikusten dute hizkuntzaren beharra, beste batzuk aldiz, bidaiatzeko erabiltzen dute. Hizkuntzak ikastera akademiatara joatea ohitura bihurtu da, ikastetxeetan ikasitakoa ez da nahikoa. Honetarako arrazoiak ezberdinak dira, badira ikastetxeetan erakusten zaiena baina gehiago ikasi bahi dutelako joaten direnak, baina baita eskolako azterketak gainditu ez dituztelako doazenak. Lacunza akademia Gipuzkoan Cambridge-eko azterketak egiteko baimendutako akademia bakarra da, eta azterketa hauek egin nahi dituztenak ere erakartzen ditu bere eskoletara.
Junkal Etxezarretaren ustez elebidunei argi eta garbi ikusten omen zaie hirugarren hizkuntza bat ikasteko erraztasuna. «

Euskara hizkuntza konplikatua eta ingelesa nahiko egitura sinplekoa izanik, ateak ireki ditzake»

Azkenak
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Eguneraketa berriak daude