argia.eus
INPRIMATU
GURPILETIK AUTORAKO BIDEA
Izaskun Jauregi 2021eko uztailaren 19a
Gurpila K.a-ko IV. milaurrekoan asmatu zuten sumerioek. Ordurarte animaliak eta trineoak erabiltzen zituen gizonak garraiatzeko. Geroztik dena aldatu zen. Gurpilean oinarrituta dago bizikletaren asmakuntza. Lehenengoz Txinan topatu zuten arren, txirrindaren jaiotza 1885.ean finkatu ohi da, eta bere gurasoak H.Lawson eta J. Starley izan ziren. Txirrinduaren teknikek eta materialek hobekuntza nabariak jasan dituzte. Baina oinarrian, gizon-emakumeen giharreekin mugitzen diren lerrokatutako bi gurpileko tresna izaten darrai.
Espainian, Europan bezala, bizikleta aurreko mendearen bukaeran hasi zen erabiltzen. Baina 20ko hamarkada bukaera arte, aberatsen esku egon zen. 1895. urtean, Calatraveño gasteiztar sendagileak lehenengo ikerketa egin zuen belozipedoen abantaila eta gaitzei buruz. Bertan emakumeek txirrinda nola erabili behar zuten zehazten zuen: 15-20 km egin zitzaketen bakarrik, baina korserik gabe, jantzi zabalak erabiliz. Eta txirrindua erabiltzera ausartzen ziren emakumezkoek gizartearen aurkako jarrera jasaten zuten. «Diario de Alava»k formalitate handiagoa eskatzen zien, sukaldera bazkaria egitera bidaltzen zituelarik.
Mende honen 20ko hamarkadan garai bateko Euskal Herriko arma lantegiak bizikletak egiten hasi ziren, lehenengoz Espainian. Multzo honetakoak ziren ORBEA eta GAC. 50eko hamarkadan Gasteizko Udalak Estatuko lehen bizikleta bidea egin zuen, Gamarrako industri gunea eta Gasteiz lotzen zituen 2 kilometrotako bidea. Bizikleta diruzaleen garraioa izatetik langileen garraioa izatera pasa zen. 70eko hamarkadan ordea, bizibaldintzen hobekuntzak kotxea ezinbesteko bihurtu zuen. Ondorioz, hirien planifikazioak kotxea hartu zuen oinarri.
«

Kaleak egoteko lekua izateari utzi zion, ahalik eta kotxe gehien pasatzeko tokia bihurturik
», dio E. Bergua Kalapieko kideak. Egun txirrinda hippy, txiro eta jende arraroarekin lotzen da. Txirrindua lehen urratsa da gero motorra izateko eta ondoren kotxea erosteko.«

Baina heldua izateko kotxeduna izan behar da
»