"FUNTZIONARIO BAT GEHIAGO DA BERTSOLARIA"


2021eko uztailaren 21ean
G

ertu-gertuko herriak dira Goizueta eta Leitza. Lehenengoan 12 urtera arte bizi izan zinen. Orduz geroztik Leitzan zaude. Bata ala bestea?
Inongoa ez naizela esaten dut. Leitzarren ohorea goraipatzen badut, orduan leitzarra naiz; Goizuetara joanda «fanfarrondu al haiz?» esaten didate.

Ez diozu bestelako garrantzirik emango herri arteko zirika horiei.
Ez, ez. Baina hamabi urte arte bizitu naiz Goizuetan eta baserri giroan. Hori nire izakeran, literaturan, mundu afektiboan ageri da. Animaliak, naturaleza, arbolak, toponimia dela... lurrari lotutakoa hor gelditu da. Gure amak ere beti hala esaten zuen «haur jaio eta haur bihurtu».
Zahartzen garenean ere haur bihurtzen gara eta nik uste gure bizimodua haurtzaroaren inguruan ematen den ziklo bat dela.
Leitzan-eta, kontu biltzen asko ibilia naiz eta konturatzen nintzen aiton-amonek beren haurtzaroa, pasadizoak... memorian detaile guztiekin zituztela. Haurtzaroko memoriak bizi guztian irauten du eta bakoitzaren izakeran pisu handia du.

Goizueta eta Leitza, kale eta baserri giroari dagokionez, antzekoak dira?
Goizuetan kaleko eta baserriko munduaren arteko hainbesteko desberdintasunik ez dago. Leitzan berriz, kaleko bizimodua dago, papergintzaren industria dela-eta beharbada. Eta aldiz, baserritar peto-petoak hizkera aldetik adibidez jerga bat dauka lurrari lotua, aziendari lotua.

Zuk garrantzi handia ematen diozu herri literatura edo ahozko literaturari. Hortik abiatu behar da literatura produzitzeko?
Literatoa izan daiteke aita edo aitona literatur mundukoak izan dituelako. Nolabait esateko liburuetatik etorri zaio literatura unibertsal bat, paperetik edo letratik ikasi du literatura.
Nire kasua alderantzizkoa izan da: literatur erro batzuk izan ditut ahozko literaturatik. Gure etxean esate baterako, Goizuetan Amabirjinetan Karreto baserrian senideak hasten ziren kontatzen pasadizoak, haurtzaroko kontuak, istorio sentimentalak, umorezkoak... haurrak erne-erne egoten ginen. Kanturako, bertso eta ipuin zaharretarako usadioa ere izan da gure etxean. Nik inkonszienteki eman diot horri balore izugarri bat. Zaina hor dago, literatura alderdi hutsetik begiratuta. Eta iruditzen zait, ez nik bakarrik... edozein hizkuntzatan edozein literatok hizkuntza erabiltzen du tresna modura, ezta? Hizkuntza hori menperatzeko derrigorrez hizkuntza biziaren oinarriekin harreman estua behar du. Euskara hain da zaku handia. Zaku berean sartzen dira euskara bi urtetan ikasi, hirugarrenean literatur zaletu eta laugarrenean nobela bat ateratzen duena eta berez nik esan dudan euskal tradizio horretatik datorren bat. Azken hau literatur zalea izandu da zenbait urtetan. Bada, merkatuan agertzen dira horren nobela bat eta euskaldun berriaren nobela. Estimu berarekin edo marketing berarekin saltzen dira.

Zure ustez, bata bestea baino hobea da derrigorrez? Formari soilik begiratzen diozu? eta edukiari?
Neregatik ere askotan esan da. «Marasmus femeninus» atera zenean, uste dut Itxaro Bordak esaten zuela hizkuntza aldetik izan zezakeela balioren bat, baina gainerakoan ez zuela batere baliorik. Literaturaz hitz egiten dugunean hizkuntzaren edertasunaz derrigorrez hitz egin beharra dago. Liburu hau oso ona da eduki aldetik baina ez du hizkuntz edertasunik. Nik ezin dut imajinatu eduki zoragarri bat edertasunik gabe.

Lehentasuna eman nahi diozu, bestearen aldean.
Ez da lehentasuna. Hizkuntz eder batean eduki ederra behar du derrigorrez. Biak lotuta daude.

Hizkuntza zaintzen da zure parametroen arabera?
Zaindu? Maila batzuk daude hor. Nik badakit euskaldunberri batek tradizioz euskara ikasi duen horrek baino askoz ere ahalegin gehiago egin duela. Seguraski irudituko zaio hizkuntza zaindu duela izugarri. Nik hori estimatzen dut izugarri. Euskararen mundua hain da korapilatsua, gaur egun euskaldunberrien harrobi hori izugarri ugaldu da. Eta noski, euskaldunberri horien jergarako euskaldunberri izan zen literato horrek askoz ere errazago irakurriko du. Nobela bat ateratzen badut Goizuetan gertatzen denean kokatuta, haurtzaroan erabili ditudan lokalismoak-eta sartzen baditut, askoz ere zailagoa egingo zaio ulertzea.

Irakurle gutxi dago. Nola erakarri, ez bada irakurlearengan pentsatzen idazterakoan (hala diote idazle gehienek)?
Nik liburu bat idatzi dudanean sekula ez dut pentsatu irakurle jakin batean. Literatura plazer pertsonala izan da niretzat.
Irakurle gutxi dagoela? Oraintxe izan dut semetxoa eta ez zait burutik sartu semetxo hori ahal dudan bezala liburuaren mundura erakarraraztea. Ni baserrian sortu nintzen, inkonszienteki ahozko literaturaren altxor hori jaso dut. Mekanika munduan ikasketak egin nituen. Eta egun batean ez dakit zergatik nere hizkuntzarekin topo egin nuen eta hizkuntzak literatur zaletasun horretara eraman nau. Nik badakit irakurzaletasuna duenak baduela balio erantsi bat. Baina nola irakurzaletu pertsona bat? Askotan aipatzen da eskola, hor erakutsi behar omen da. Niri eskolan ez zitzaizkidan batere gustatzen literatura eta historia bezalako gaiak. Oraingo haurrak behartuta aritzen dira. Iruditzen zait literaturzaletzen eskolan hasiz gero, justu alderantzizko papera egingo genukeela. Inkonszienteki sartu behar da irakurzaletasuna.

Irakurzaletasun hori pizteko bidea ez al litzateke idazleak irakurlea gehiago kontuan hartzea, nahiz eta beti azpimarratu gogokoa egiten duela, irakurlea kontuan hartu gabe?
Bakoitzaren abilidadea, helburuak... sartzen dira hor. Egia da literato asko izango direla askoz ere pedagogoagoak, euskaldunberriak izan direlako eta literatura irakurtzeko zailtasuna izan dutelako. Literatura egingo du lehen bera izan zen irakurle hartaz oroituz. Eduki on bat euskara erraz batean jar daiteke irakurlearengan pentsatuz. Baina literaturak helburu bat behar du.
Hor bada planteamendua. Literatura txarragoa edo maila baxuagokoa egingo dugu merkatua zabaltzeko. Horrelako herri eta kultura txiki batean justu alderantziz egin behar da. Espainia mailan edo Frantzia mailan, edo inperio informatibo horretatik datorren mediokritate horretan aspertuta dagoen jende horri kalitate hobeagoko literatura eskaini behar zaio. Euli batek lehoia tentatu eta menperatzen badu ez du egiten indarrez, argia delako baizik. Txikiak handia menderatzen du buruz. Literaturan gauza bera egin beharko litzateke.
Ipuinak asko saltzen omen dira eta niri ere deitzen didate «

seme bat izan omen duk eta izango dituk haur ipuinak...
».

Poesia eta saiakera dituzu gustukoen.
Ez naiz narradorea, ez dut nere burua ikusten. Deskripzio bat egitea izugarri kostatzen zait. Poesia, filosofia, pentsamendua, arrazoia eta kritikaren mundua dira nire gustukoak. Pertsonaren bizimodua da bihotzetik bururakoa eta burutik bihotzerakoa. Etengabeko kontrastean bizi gara.

Saltzen diren jeneroak ez dira idazteko gustuko dituzun horiek.
Horixe diot nik. Ipuinak eta nobelak saltzen dira. Noizbait idazleren batek nobela ederren bat idazten du eta gero, beharbada kupidagatik-edo, poesia liburua argitaratuko diote.
Pentsamendu (sakona esatea gehiegi iruditzen zait) ederra oso gutxi egiten da euskaraz. Gizartea ez dago pentsatzera ohituta. Nik literatura mundu marjinal bat bezala hartzen dut. Literatura gehiengo batera iristen dela esatea, masa literatura dagoela esatea gezurra da. Badakit Atxagaren literatura gozatzera ez dela gizarte gehiengo bat iritsi. Iritsi da bere izena eta bere propaganda, baina Atxagaren literatura seguru ezetz. Propagandak literatura sarraraziko duela ordea ez dut dudarik egiten.

Irakurzaletasun falta da ala liburu askoren maila gehiegizkoa da? Ala irakurlearen maila baxua?
Lehen esan dut gustu modura edo plazer modura hartu behar dela literatura. Nik esango nuke amodio modura hartu behar dela kontua. Beti zerbait deskubritzen ari zara eta amodioaren zoragarritasuna hor dago. Literaturan berdin. Ni literaturzaletu nintzenean, aurreneko liburuetan lau hitzetatik bat hiztegia hartu eta begiratu behar nuen. Nahiz eta euskaldunzaharra izan eta elebakarra izan kasik. Ikasi egin nahi nuen. Liburua irakurtzen hasten denak zerbait berria ikasi nahi ez badu... Askok hartzen du liburua bizitza soluzionatzeko-edo. Triste badago alegre jartzeko edo triste jarri nahi badu triste jartzeko.

Jendea lau hitzetatik bat hiztegian begiratzeko ez dago prest.
Horregatik esaten nizun literatura mundua marjinala dela. Etxetik ateratzen ditut kontuak. Senideak ez dira kasik enteratu ere egiten nik zer egiten dudan. Literatur mundua nire familian gauza pertsonal bat da eta ez naiz sekula Nietzschek zer esaten duen esplikatzen hasiko. Niretzako bizi dut literatura. Familiatik atera eta lagun artean berdin. Hori orokortu daiteke gizarte osora.

Gertaerak kokatzerakoan, hurbilekoak edo kanpokoak erakartzen du gehiago irakurlea?
Atxagak esaten zuen norbait irakurtzen hasten denean sinesgarritasun bat behar duela. Urrutitasunak sinesgarritasun hori hurbildu egiten omen du. Hernaniar irakurleari Hernaniko kontuak azaltzerakoan zailagoa da berau engainatzea, bertakoa da-eta. Irakurlea engainatu egin behar da. Sinesgarritasuna bertatik bertara ematea zailagoa da, baina hurbilekoa dotore kontatuz gero, lortzen da.

Euskal idazleen konplexua zein da?
Normaltasuna aipatzen da euskararen munduan, literaturan. Euskaldunak anormalak garela abiatzen gara eta normaldu egin behar dugu. Horretan bertan dago kontraesana. Normaldu egin nahi badugu ikas dezagun ingelesa. Normaltasuna inperio horrek dakarren informazioari, heziketari segitzea bada, zer kristotarako balio du euskara bezalako hizkuntza bat hartu, (hain lokala eta hain hiztun gutxi dituen hizkuntza) eta hain lur txikian normaltzeak? Horregatik aipatu nahi dut kalitatearena. Gure apustua kalitatea da. Espainolez egin den guztia euskaraz egin behar da, kriterio beraz eta modu beraz gainera. Hor galbahea jartzen ez baduzu, akabo! gutxiago egingo badugu ere eta luzaroago joango bagara ere. Gure xarma edo ñabardura horretan sakondu behar dugu. Uste dut Andu Lertxundiri entzuten niola zabaldu beharrean sakondu egin behar dugula. Ni horrekin konforme nago.

Euskarazko liburuak gero eta gehiago itzultzen dira beste hizkuntzetara, baita atzerriko hizkuntzetakoak euskarara ere.
Hor ere galbahea behar da. Kriba hori egiteko gaitasuna behar da. Itzuli diren liburuak ote dira euskal literaturako obrarik ederrenak? Merkatuak funtzionatzen du. Atxagak argitaletxe askorekin badu erlazioa eta hitz egiten diplomatikoa bada... lortuko du bere liburuak itzultzea. Beste idazle bat oso ona da, baina marketinga egiteaz ez da arduratzen, ez da hain diplomatikoa... Galbahea pasatzea da kontua. Pentsa dezagun Eusko Jaurlaritzak erabakitzen duela euskal literaturako berrogei obrarik hoberenak zabaltzea munduko hamar hizkuntzarik handienetara. Lanik ederrenen aukeraketan hasten badira «

liburu hau pentsamolde aldetik oso zoragarria duk –
eman dezagun Gil Beraren pentsamenduaren inguruko liburu bati buruz ari direla–

baina euskara aldetik hain bihurria da...».
Lehengora goaz. Kriba egiterakoan kontuan hartutako kontzeptuak merkatua, erraztasuna, irakurlea badira... Zainetik hasten ez bagara, erosotasun batera joko da.

Bertsolaritza ikuskizun bihurtu da zure ustez? (Duela bost urte ARGIAko elkarrizketa batean esana).
Artista batek behar du errebeldia pixka bat. Ehunetik laurogei bertsolaritza ofizialtasuna eta bete-lana da. Ez dut esaten puntako bertsolariek bertso zoragarriak botako ez dituztenik. Ziur nago uztaila eta abuztuko festetan ibili diren bertsolariek ez dutela lortu komunikazio bat. Beste giro batean sortuko da komunikazio hori. Bertsolaria berez artista, errebeldea, bere gustuko bertsoak botatzen dituena oso gutxi ikusten dut. Ofizialtasunak harrapatuta dago bertsolaria. Bere lana egiten du, deitzen diote, joan eta bere papera betetzen du. Euskal giro mediokre honetako funtzionario bat gehiago da bertsolaria. Bertsolaria bakarrik ez da funtzionario, literatoa ere izan daiteke. 20 urteko bertsolariak errebeldia pixka bat izan behar du. Esate baterako, lehengo urtean Atarrabiara deitu bazuten eta deustarako balio izan ez bazuen, hurrengo urtean ezetz esaten jakin beharko luke. Kanpotik agintzen diotena egiten dute.
Beste apustu bat ere badago. Orain entzuten dut bertsolaritzak etorkizuna izango badu, bertsolariek filosofoaren maila horretaraino-edo igo behar dutela. Egaña batek sekulako ateraldiak egin dituela, Sarasuak ez dakit zer... Kasik barregarria iruditzen zait hori. Ez dut inolako zalantzarik, pentsalari bat lasai ederrean, paperaren aurrean bere lapitzarekin jartzen baldin bada edo paseatzen ari dela egingo dituela bere gogoetak. Niretzako horrela izango da beti pentsamendu eder bat. Bat-bateko bertsolaritza ezin da horretara iritsi. Tarteka aterako dira txispa batzuk.
Gero ahozkotasunaren kontua dago. Hizkuntza baten ahozkotasuna ezin da bertsolaritzari ematen zaion pisu edo indar horretara bildu. Hizkuntza baten ahozkotasuna eguneroko bizimoduan dago

FRIEDRICH NIETZSCHE
«Inork ezer esan gabe filosofiaz zaletu ninduen aurreneko perikitoa»

EDUARDO GIL BERA
«Aurreneko euskal pentsalari laikoa: zuhurra, argia eta zehatza»

PATXI ZABALETA
«Otordu batean hizketarako izan daitekeen adiskiderik atseginena»

BERNARDO ATXAGA
«Literatura eta merkatua uztartzen ongi saiatu eta ongi lortu duena»

TXOMIN AGIRRE
«`Kresala' eta `Garoa' gogorarazten dizkidan idazle kostunbrista bat»

FELIX IBARGUTXI
«Beti presaka ibiltzen zen kazetaria»

PABLO ANTOÑANA
«Vianako Errepublikako sekretario eta idazle bihurria»

JOSE MARIA JIMENO JURIO
«Nafar artxiboetako xagu langile euskaltzale bakarretakoa»

MATIAS MUJIKA
«Fernando Celine-ren itzulpen zoragarri bat egindakoa»

IÑAKI PERURENA
«Harrijasotzaile baino lehen antzezle izan zena»


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude