argia.eus
INPRIMATU
«Bat-batekotasuna eduki behar duzu»
2021eko uztailaren 19a
Gaztetatik kolaboratzen aritu ondoren, orain bi orduko magazin hau aurkezten du Mikel Peruarenarekin batera.

«Zer dagoen pil-pilean kontuan hartuta ere, askatasun osoa dugu nahi ditugun gaiak lantzeko, gure interesen arabera»
azaltzen digu 21 urteko Eismenek. Oztopo nagusia mikroari beldurra galtzea iruditzen zaio,

«baina tira, denbora kontua da, norbere burua mikro aurrean jarri eta ekinaren ekinez lortzen da. Gauzak naturaltasunez botatzeko ere, bat-batekotasuna eduki behar duzu, orduan nahikoa natural ateratzen da; bestela, zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta behartuago»
. Aurrera begira,

«ikasten hasi banaiz ere, Molotoffen jarraitu nahi nuke. Oraingo eskemari eutsi baina solasaldiak indartuz eta kolaboratzaileei inplikazio handiagoa eskatuz»