"EMAZTEKIEK PASTORAL BAT EMAITEA NAHI NUKE"


2021eko uztailaren 21ean
S

anta Grazin sortua. Gizon polifazetikoa eta ikasia, apeza, sendazale eta idazlea. Zuberoan biziki ezaguna. Nor zara, ordea. Oroitaraziko al zeniguke zure haurtzaroa?
Euskal Herriko zortzigarren probintzia ez da Ameriketan, bazik eta Santa Grazin. Santa Grazin bada bereizgo bat, badu zerbait berezirik, mintzaira bera hizkera molde berezia dela erran dute beti, deitzen dena Santa Graziko «arraproua». Mintzatzeko azentua edo ahairea berezia dugu, hizketa moldeak ere badu bere arraileria -txantxa- hainbatetan.

Laborari semea al zara?
Prefosta. "Püntt hiri" etxaldean sortua, hiru haurrideren artekoa nauzu. Ama Santa Grazikoa eta aita Biarnokoa izan nituen; Biarno auzokoa. Hortakotz, tipitik lau mintzaira mintzatzen genituen etxean: euskara, biarnesa, frantsesa –eskolan– eta espainola ere bai. Baziren Santa Grazin Espainiatik ainitz jende jinak lanerat oihanetan, haiekin harremanak genituen eta mintzatzen genuen ere espainolez.

Apezteko gogoa berriz, zein adinean heldu zitzaizun?
Apez bidea hartu nuen hamar urte nituelarik. Xan Constantin Atharratzeko mirikuak –Santa Grazikoak zituen arbasoak; Constantin idazle eta euskaltzalearen semea– jakin zuelarik kexatu zen biziki. Euskal Herria galtzen ari zela erraiten zuen hark. Hartakotz, Lourdes ondoko Betharram-erat joan nintzen, hemendik hurbil, eta hango kongregazioan ikasi nuen gaztetan. Han dago hilobiratua San Mixel Garikoitz Donaixti-Ibarrekoa.

Teologia ikasketak Belen-en burutu zenituen eta handik berriz Euskal Herrira itzuli zinen.
1948an apeztu nintzen Belenen. Belenera teologia ikasketak jarraikitzera joan nintzen. Estudioak egin nituen bost urtez, baita hango bizitza zer den ezagutu ere. Israelgo herria sortu zelarik han nintzen, bertatik ezagutu nituen hango gerla eta eztabaidak. Handik Betharram-erat itzuli nintzen –4 urtez– eta handik Limoges-era joan nintzen berriz – 12 urtez–. Donapaleurat jin nintzen gero, eta Etxekopar kolejioko zuzendaria izan nintzen. Klasikoak irakasten nituen.

Poliglota ere bazara.
Baiki. Tipitan ikasi nituen lau hizkuntzez gainerat, grekoa, latina, ingelesa eta arabiarra ere amini bat ikasi izan dut.

Iritsi zinenean, Ipar Euskal Herrian, euskaldun apez gazteak –Roger Idiart, Manex Pagola, Beñat Sarasola...– ari ziren eliza barnean tirabiraka. Nola gogoratzen duzu garai hura?
Nik ez nuen hori bizi, ez bainintzen Baionako apeztegian; ez nuen bizitu baina jakin izan nuen Sarasola anitz sofritu zuela –bere aholkularia izan nintzen Domintxinen–. Badakit gogor egin zietela guzieri; euskaltzaleendako gogorra zen apeztegia, eta batzuk utzi zuten.

Zuk berriz segitu duzu apez gisa. Gainera, sendazalea zara, gure mitologiazale eta baita ekialdeko kultur eta praktiken zale ere.
Ni euskal kulturan eraikia –hezia– izan naiz. Ene herria ikusten dut zer izan den antzinatik, ez dut nik antzinatik izan den herria ukatzen, horiek ene sinestean eta ene izatean sartzen dira. Hartzen dugu gure mitologia, eta uste dut hori ere dela bide bat giristinoendako. Beste herrialdetan badira beste erlijioak eta guztiek badute bere ona, jendeek ontsa jarraikitzen baldin badute prefosta. Erlijiotik, lehen-lehenetarik, elkarren errespetua jalgitzen da eta jinkoarenganako bihurtzea ondotik.

Sendabelarrak atontzen dituzu eta lasaitzeko –yoga– teknikak praktikatu eta erakutsi ere...
Budismoa eta Induismoa ezagutzen ditut. Yoga praktikatzen dut egunero, baina ene giristino edo kristau izaitearen barnean beti ere. Meditazioa erabiltzen dut ene erlijioan barnatzeko. Gorputza eta izpiritua bat dira enetako, ez dira bereizten ahal. Ezar dezagun, gorputza bazter uzten baldin baduzu, galtzen zara, ez zara inon. Izpiritua galtzen baldin baduzu, materialismoari bihurtzen zara, eta bizitzari ez diozu batere zentzurik hartzen. Gorputza eta izpiritua lotuak ikusten ditut, yoga hitzak dioen bezala. Yoga bien juntatzea da.

Gizon ikasia zara, eta aldi berean herrigintzan aritua. Euskara irakasle AEKn, konparazione. Nola ikusten duzu Zuberoa alde horretatik?
Lehenik, Zuberoan usu ikusi izan dut lotsa edo beldurra euskararen zabaltzeari buruz. Herriak tipituz joan izan dira, eta haur eta gazteek kanpora joan behar izan dute, beren ingurunetik mozturik. Orduan, lotura frantses eskolan egin dute. Alabaina, oraingo gazte berriak ikusten ditudalarik, esperantza hartzen dut berriz ere. Arazo hori garaitzen badugu, Zuberoako partida irabaziko dugula uste dut. Bigarrenik, ez dut Zuberoa bereiz ikusten lehen bezala, bertze eskualdeetatik eta Hegoaldetik bereziki bereiz. Zuberotar kultura lantzen dutenek nahi dute bertze euskaldunekin bat izaitea, Euskal Herria oro izaitea, ez Zuberoa soilik. Badira haatik, oraino ere Zuberoan, zahar zenbait, nostalgia badutenak Zuberoarendako, baina ez dute deusik egiten bere alde. Ordea, kulturan ari direnak atxikiak dira ber denboran euskara batuari. Zeren eta gure euskalkia maite badugu, geroari buruz euskara batua da ere gure esperantza. Zuberoa ere horren bidez biziko dela uste dut.

Pastoralen bidez historia ikertu duzu. Hegoaldeko gerra karlistek eragina izan zuten Iparraldean?
Eragin handia, Zumalakarregiren denboran bereziki; guttiago Santa Kruzen denboran. Zumalakarregi Nafarroan bizi izan zen eta jiten zen Zuberoalat, Maulen ardura –usu– ibili zen. Ene amak kondatua ikasi nuen karlisten denbora bizi izan zela Santa Grazin. Bertzalde, harreman tinkiak zituzten Erronkari eta Izabarekin. Geroago berriz, Santa Graziko anitz ez ziren 1914ko lehen Gerla Handirat joan, Izabarat joan eta han bizi izan ziren.

Zumalakarregi, Santa Kruz... Pastorala idaztean zein izan da zure xedea?
Betidanik nahi izan dut jendeak ezagut dezala gure historia. Pastoralak badu handitasun bat, bere bidez ikasten ahal dela gure historia. Bada hogeita hamar bat urte galde eginik dudala Euskal Herriaren historiari buruzko liburuxka bat, Iparraldeko jendeek ukan dezaten beren etxean, guk badugula historia bat erran dezaten; gida-liburu bat. Konparazione, Nafarroa erresuma izan dugula; ez baita ezagunik. Gisa horretara Euskal Herria bat dago –politikan gaindi ideia hori ez bada nagusia ere–, euskal herri bat dela ageri da nahi ala ez; Frantziak gure historia nahi duen bezala eman baitu.

Etxahun-Iruri baino lehenagoko eta ondoko garaia bereizten da pastoraletan. Egun euskaltzaleen eskuetara pasa omen da.
Etxahun-Irurik berrikuntza handia ekarri zuen, pastorala laburtu zuen eta Euskal Herriko gaiak ekarri zituen pastoraletarat; musikari handia eta pastoral berritzailea izan zen. Antzinako pastoral eta oraiko artean gizon giltzarria izan zen. Alta bada, egun ez gara errexki hortik jalgitzen. Ez da erraz Zuberoan pastoral bat emaitea, ez bada Euskal Herria aipatzen. Antzina, Karlomagno, Napoleon, Edipo edota Dabid erregei buruzko pastoralak jokatzen ziren. Egun, Euskal Herritik kanpoko gaiak ez dira erraz emaiten ahal. Eta pentsatzen dut, huts bat badela, eta behar dela gai unibertsalak ere erakutsi. Arrailerian erraiten dut, baina uste dut, Mao Tse-Tung edo Stalin-en inguruko historia ere eman behar dugula pastoraletan.

Pastoralaren berritzaile eta zabaltzailea kontsideratu behar zaitugu zu ere, beraz?
Hein batean. San Mixel Garikoitz idatzi nuelarik ez zen posible emaitea Zuberoan, eta horregatik batuaz idatzi nuen eta Baxenabarreko Donaixti-Ibarre herrian emana izan zen –frantsesez nik idatzitako Puyredon pastorala jokatua da ere Biarnoko Landa herriskan–. Ahalke bat bezala zuten, ez zutela kausituko –asmatu edo jendea laketu– beldur ziren, ez ote zuen arrakastarik izanen. Uste dut, hor ez dugula ontsa egiten.

Pastorala bizitzeko zuberotarra izan behar al da zure ustez?
Donaixti-Ibarreko jendeei galde egin beharko zenieke hori, haiek eman baizuten San Mixel Garikoitz pastorala, baita Landa herriko pastoral emaileei ere. Ene ustez, gauzak iragan ziren Zuberoan bezala. Ez zen diferentzia batere izan. Pastoralak indar bat badu bere horretan, hots, herriaren barnean sartzen dela, indar hori herriak berak ematen baitio, herri lotura bat sortzen da eta elkarrekin ezagutzen dute herritarrek. Haiek hori nabarmendu zuten, ez baizuten elkar hain ontsa ezagutzen. Horixe gertatzen da aldi guztietan Zuberoako pastoraletan.

Santa Grazi, Ibañeta, Pette eta Maitena Basabürü, Zumalakarregi, Santa Kruz, San Mixel Garikoitz... Zer da Pette Basabüru izeneko pastorala?
Pette Basabürü pastoralean Zuberoako oraiko bizitza erakutsi genuen. Pette Basabürü ez da inoiz bizi izan. Nik asmatua da, Zuberoako pertsonaia bat da, kreazio bat osorik. Zuberoako legendan usu agertzen da, baina pastoraletan ez. Zuberotar prototipoa nahi baduzu. Jokatua izan zelarik, euskalduna ez den ikusliar batek erran zidan pastoralean ikusitako gauza horiek ere haiek bizitzen zituztela, beraz hor duzu, nolazpait, nik xerkatzen dudan unibertsaltasuna.

Maitena Basabürü berriz ez da egundo jokatua izan.
Nik nahi nuke emaztekiek eman dezaten pastorala; emaztekiek berek ez dute aise ikusten, alta. Nik uste balio lukeela emaztekiek pastoral bat osoa emaitea. Maitena edota Judith sujeta balitz berdin. Emaztekiek merezi dute nik uste. Etxahun-Iruriren Ximena pastorala eman zelarik, ni nintzen pastorala emaztekiekin emateko zale. Emaztekiak bildu nituen Atharratzen, baina ez ziren ausartu. Emaztekiek Agota pastoralerako izugarriko lana egin dute. Jauntzi guztiak egin dituzte, berekin Errenteriako Erramun Garzia gidatzaile ukan dutelarik.

Aurten bi pastoral emanen dira. Agota Lakarrin eta Iparragirre Urdiñarben. Bestalde, Pier-Paul Berzaitz pastoralgileak Euskal Spiritu obra taularatu du. Zuberoa bizi duzu...
Pentsatzen dut ikusgarri horiek ere bere lekua badutela; erakusten dutela Zuberoan badela nahikaria bat, nahi dugula aitzina egin; gauza ederra da zerbait berri egin dezagun. Pier-Paul Berzaitz ganua eta jite handiko gizona da. Behar du jarraiki obra berritzaile horiekin aitzina. Kantore ona da, boz ederra du. Agertu beharko luke bakarlari gisa aboroago ene irudiko.

Nola definituko zenuke pastorala?
Ezar dezagun, pastorala osotasun bat dela. Pastoralak ematen du historia bat, eta hori da haria, eta horri behar zaio jarraiki. Horren inguruan sartu behar dira gaineratikoak. Hori da pastoralaren izaitea nik uste, ez da bertze antzerkiak bezala. Pastoralak badu bere eredua, eta horretan sartzen dira gero, musika, dantza eta kantuak. Horiek ez dira sobera izan behar, baina pastoralaren laguntzaileak.

Agota pastoralak berrikuntza bat ekarriko du naski?
Agota pastoralean sei sataneria sartzen dira. Sataneria antzinako pastorala idazteko molde bat da. Usaian bizpairu sataneria sartzen dira, eta nik nahi ukan dut gehiago sarrerazi. Hots, ene pastoraletan, satanak dira akzioaren jarraikiak usu, ez dantzengatik baina barnean sartzen direlakotz. Etxahun-Iruriren pastoraletan hatsarrean –hasieran– baizik ez ziren sataneriak agertzen; kanpoan gelditzen ziren usu. Amini bat agertzen ziren arrailerian aritzeko, neskatilekin sartzeko. Ene gustuko, pastoralaren barnean satanak arizaleak behar dira izan. Uste dut beharrezkoa den, eta berritzapen bat ekarri dudala.

Azkenik, nortzuk ziren Agotak? Buhameak edota kaskarotekin bazuten zer ikusia?
Ainitz gauza errana da, baina deus ziur ez dakigu. Gure herrietan bizi izan ziren, baina beti arrotz bezala ikusiak izan ziren. Gure herrian bizi izanagatik ez ziren herritar bezala hartuak izan. Nor ziren ez da batere argi ageri. Haatik, badakigu gure herrietan bizi izan zirela. Agotek ez zuten deus ikustekorik buhameak edo kaskarotekin. Agota gure mitologian sartzen dela pentsatzen dut. Mitologian sineste bereziak dira, mendez mende aldatzen direnak. Agotendako hala-hala izan da, gauza berdin ainitz baitira mitologian eta Argoten sinestean

SAN MIXEL GARIKOITZ
«Haren diszipuloa naiz»

ZUMALAKARREGI
«Gizon zuzena eta ona»

SANTA KRUZ
«Gizon gaitza»

ETXAHUN-BARKOXE
«Gizon gaitza ere. Agian guk uste baino hobeagoa zen»

JEAN-LOUIS DAVANT
«Pastoral idazle berria eta Euskaltzaindian gure Zuberoako urguilua»

TXOMIN PEILLEN
«Santa Graziko Ibarbürükoa baita, adiskide handiak gara. Euskal Herriko kulturan bai politikan gaindi mintzo gara usu»

JEAN-MIXEL BEDAXAGAR
«Bere enpresako lehen langilea, pastoralegile gartsua; kulturari arras atxikia. Beti lanean»

JEAN-PIERRA REKALT
«Mementuko errejent gaztea. Zumalakarregin bigarrena eta Xalbadorren lehena. Nik aholkatu nion Rogert Idiart-i»

NIKO ETXART
«Gizon barnekoia eta izpiritu zabalekoa»

ALLANDE SOKARROS
«Zubereraren aberastasuna ekarriz batuaz idazten duen kazetaria. Ez du pastoralarik idatzi nahi, nik pusatzen dut haatik»

Tantoa
Idazle, gramatikari, olerkari, irakasle, landareen bitartez sendatzaile, lasaialdi kurtso emaile, apaiz... jarduera horietatik bakoitzak bizilagun arrunt baten bizitza erraz beteko lukeelarik, Junes Casenave-Harigilek, ordea, denak eraman ditu edo, hobeki erranda, daramatza gaur egun ere. Ezagutzen dutanenetik begikotasun handia datxikiot Junesi, langile porrokatua, abertzale suharra, zerbitzu emaile eskuzabala eta beste kalitate askotakoa baita. Junesek beste dohain bat ere badauka, hain zuzen irekitasuna, baita erlijio kontuei buruz ere. Ni sinesgabea naiz eta ez dit behin ere oharrik egin honengatik. Umoreduna eta jolasegile dela erranen nuke azken batez, eta honen argigarri pasadizo bat kondatuko dut. Landako herriak (Biarno), Puyredon pastorala eman zuelarik (1997), argazkitan hartzeko baimena galdegin genion eta, txiste modura edota arrailerian, pastorala oholtzako deabruaren aitzinean hartuta izatea proposatu geniolarik, berak baietz erran zuen. Ez dakit apaiz askok onartuko zuten bromaz jokatzea erlijioari lotutako gai batekin; Junes bai ordea, Zuberoan, erran ohi dugun bezala, arrailerianta baita. Luzaz iraun beza gure artean, lan anitzez betetako bizibide luzean!


Azkenak
2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-10-17 | Hiruka .eus
Lan-esplotazioa eta sexu-erasoak egotzita atxilotutako pertsonen taberna margotu dute, Getxon

Hainbat emakume-langile esplotatu eta horiei sexualki eraso egin dieten jabeen taberna pinturaz margotu zuten ezezagunek domeka gauean Getxoko Areeta auzoan. Pinturaz gainera, aldarri bat ere margotu zuten ondoko horman: "Erasoen aurrean klase batasuna".


2024-10-17 | Cira Crespo
Herriaren ahotsa onartuko duzu

Gaur gauean, urriak 17, 88 urte faxistek Jose Ariztimuño, Aitzol, hil zutena. Fusilamendu pelotoiaren aurrean ez zuela isilik gelditu nahi irakurri berri dut. Soldaduei tiro egitea kosta egin omen zitzaien, behin eta berriz agindu behar izan omen zieten su egiteko. Hala... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dute magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


2024-10-16 | Leire Ibar
TikTokek bazekien neska nerabeak gizonezkoen aurrean diru truke biluzten zirela

TikTok enpresaren barne-dokumentuen filtrazio batek adierazi duenez, enpresa jakitun zen 15 urteko hainbat neska zuzenekoetan biluzten zirela gizonezko helduek bidalitako txanpon birtualen truke. Sare sozialeko hainbat dokumentutarako sarbidea ahalbidetu zuen akats bati esker... [+]


2024-10-16 | Julene Flamarique
Italiak lehen migratzaileak deportatu ditu Albaniara eta Von der Leyenek ekimena Europa osora zabaltzea proposatu du

Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


Abdallah: Israelen lagun amerikarrek kartzelan hilik nahiko luketen libanoarra

Berrogei urte eginen du urriaren 24an Georges Ibrahim Abdallah libanoarra atxilotu eta preso sartu zuela Frantziako Estatuak, eta horrenbestez Europako preso politiko zaharrena da. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea... [+]


Eguneraketa berriak daude