argia.eus
INPRIMATU
ABOKATUAK ZIGORPEAN
2021eko uztailaren 19a
ABOKATUAK
ZIGORPEAN
Jon Etxabe abokatuak honela idatzi du «Euskonews & Media»n, «Euskaldunok, botere judiziala eta justizia» artikuluan:
«
Gure hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzea dela eta, azken bi urte hauetan epaitegi aurrean azaldu diren gatazkak baloratzerakoan, oso garrantzitsuak izan direla esan beharra sentitzen dut. (...)
Akusatuek badute interpretari bat izateko eskubidea beraiek epaituko dituen Auzitegiaren hizkuntza ondo menderatzen ez badute. Ez da txantxetako ausardia onartzea euskararen ezofizialtasuna eta hori gutxi balitz, euskaldunoi atzerritarrei eskaintzen dieten tratamendu bera ematen digute, geure etxean itzultzailea alboan ipiniaz. (...) Epaileek, nahiz eta jende azkarra bezala kontsideratuak izan orokorrean ez dute denborarik hizkuntzak berriak ikasteko eta noski, nahiago izan dute abokatuok zigortu beraiek duten betebeharrez pentsatu baino. Izan ere, nahiz eta gehienok Justizia Administrazioa «zerbitzu publiko» bat bezala kontsideratu ez dugu ahaztu behar Estatuko hirugarren boterea dela eta beste lege guztiak interpretatzen dituela. Eta argi utzi behar da inori ez zaiola gustatzen bere buruaren lepotik harria zintzilikatzea (...) Funtsean, arazoa ez da konponduko epaile, idazkari eta funtzionari guztiei hizkuntza ezagutza maila duin bat esijitzen ez zaien bitartean».