ZUBEROAREN EKONOMIA BIHURGUNE GARAIAN


2021eko uztailaren 21ean
Zuberoako industrialgintza Maulen ausarki ezarri zen mende honen hastapenean, eta 1960. urtera bitartean beraldiko hazkunde azkarra ezagutu zuen. Espartina eta oinetakoen mozkinetan 2.000 enplegu sortu ziren Maule hiriburuan. 1975. urtean krisialdia iritsi zen –ekialdeko merkatuak hartu zion aitzina–, eta gaur egun 300 lanpostu besterik ez dira geratzen espartingintza arloan.
Azken hogei urteetan krisiari aitzi egiteko burubelarri dihardute Maule eta, oro har, Zuberoako ekonomia eragileek. Egun 1.000 pertsonak dihardu zuberotar industrian. Lanpostuok nekazal elikagaiaren eradaltzean, baita kautxoa eta teknologiaren ekoizpen berrien arian sortu dira. Zuberoan 14.000 biztanle dira eta horietatik 4.000 Maulen bizi.


Baionari atxikia

1.990a urtemuga izan zen Zuberoako ekonomiaren kudeakuntzan. Paueko Merkataritza Ganbararen menpe izatetik Baionako Merkatal Ganbarara pasa ziren bertako enpresak. Baionako CCI-MIGk (Merkataritza eta Industria Ganbara), GIS-ZIEk (Zuberoako Industria Elkargoa) eta ADES-ZEGEk (Zuberoako Ekonomiaren Garapenerako Elkartea) ODACE-GEEEB sortu zuten 1.995ean. Erakunde hau arduratzen da bertako ekonomiaren sustapenaz. Jean Jacques Manterola talde eragile honen burua izaki: «

Mauleko industria biziki dibertsifikatua da egun. Hautetsi eta enpresarien arteko harremanak sendotzea eta animazio ekonomiko kolektiboa sustatzea dira gure zereginak. Enpresa sortzaileek beren proiektuak ekartzen dituzte gurera eta guk berauek bideratzen laguntzen ditugu
». ODACE izeneko mindegia (Pépinière d'entreprises edo vivero de empresas) zabaldu da berriki Maulen; lantegien sorrerako ekimen sortu berria –eta aurreko atalean eskania–.


Lizeoarekin elkarlanean

Lehen sektorean ari diren laborariez gain, eragile ekonomiko berriak bilatzen ditu ODACE-GEEEBk. Industria, artesautza, komertzioa eta zerbitzu alorretan eragile ekonomiko berriak sortzeko asmoz, bertako SIC-ZHS (Zuberoako Herriarteko Sindikatua), eta Maule eta Atharratzeko SIVOM (Bertako haranetako kudeaketa ekonomikoaz arduratzen den sindikatua) deitu sindikatuekin eskuz esku dihardu. Bertako enpresen mindegi edo haztegiaren arieran Lizeo teknikoarekin elkarlanean proiektuak garatzea du xede: «

Lizeo teknikotik jalgitzen diren teknikari berriak –BTS-GTA (Goi mailako Teknikari Agiria) titulua eskuratu ondoren– eskualdeko proiektu berrietan bildu daitezen ahalegintzen gara. Zuberotik landa joan ordez, bertan jarri daitezen
».
Arrazoiak arrazoi, Maule hiria abandonatua izan da azken hogei urteotan. Egun, Baiona eta Paue artean, hiruki moduko bat osatzeko bidean, hirugarren hirigune industriala bihurtzea xerkatzen dute zuberotarrek. Horretarako –finantz ekimen pribatuak ahulak oraingoz–, diru laguntza publikoei esker birmoldatzen ari da zuberotar ekonomia indargea. Departamenduaren ekarpen ekonomikoa sinbolikoa da funtsean. Bertako Kontseilu Nagusia kudeaketaz arduratzen den bitartean, Europa, Estatu eta Akitaniako Eskualdeko diru publikoekin sustatzen dira bertako lantegiak.


Etorki, Idiart, Emac...

Une honetan 35 enpresa ari dira funtzionatzen Zuberoan; 5 eta 20 arteko langilek osatuak gehienak. Groupement des industries de Soule edota Zuberoako Industria Elkargoan biltzen dira. Badira 100en bat langilez osaturiko hiru enpresa edonola ere: Etorki –gazta ekoizlea-, bere ekoizpenaren % 40 frantses nahiz europar merkatuan saltzen du. Idiart zerrategia, frantses merkatuaz beste, espainolean hala nola afrikarrean ere lekua irabazia du.
EMAC lantegia, kautxo eta plastikoan espezializatua, automobil sektorerako ari da. Maule inguruan diharduten enpresok, aspaldi sortuak batzuk edota berriki besteak, antzinako ospea berreskuratzeko lanean dihardute gogor


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude