UNIBERTSITATEA IPARRALDEAN: BAITEZPADAKO ZUTABEA

  • dituztenak AAPUren (Aturri Aldeko eta Paueko Unibertsitatea) adarretan ari dira. Badaude ere Bordeleko Unibertsitatea III-aren adarrean -euskal ikasketak- burutzen ari direnak.

2021eko uztailaren 21ean
Iparraldeko goi mailako ikasketak Paueko Unibertsitatearen menpe daude gaur egun. Bertan, zazpi UFR/IFR (Formakuntza Ikerketa Unitate) daude; zazpi adar eta zazpi zuzendaritza alegia. Horietako bat Baionan dago. Berean, zuzenbidea, ekonomia eta gestioa, baita zientzia alorreko gai guztiak ematen dira.
Alta, Ipar Euskal Herriaren herri ezaugarriak kontuan harturik –berezko departamendua eta instituzio baten eskaera egiten den legez– unibertsitate propio bat eraikitzea aldarrikatu izan da azken urteotan. Ipar Euskal Herriak izaterik izanen badu etorkizunean bertako ekonomia azkartu beharko du. Horretarako, turismo eta laborantzaz gain, industria eta teknologiaren garapena ezinbestekoa izanen da etorkizunean; unibertsitatearen funtzioa berebizikoa izaki berauek garatuko badira. Iparraldeko garapen sozial, ekonomiko eta kulturala kudea ditzakeen instituzio propiorik ez dagoenez, berauek Antolaketa eta Garapen Eskemaren bidez lantzen ari dira gaur egun. Garapen Eskema Garapen Kontseiluaren esku dago.
Lurralde deitu eskemaren barnean zazpi atal daude, horietako bat Formakuntza delarik. Atal honen garapena Iparralderako unibertsitatearen hastapentzat jo daiteke; geroan Baionako unibertsitatea deituko litzatekeena. Euskal Herriko Antolaketa eta Garapen Eskemaren batzorde bideratzaileak unibertsitate baten beharrak zehazteko ikerketa sakona egitea agindu zuen orain lau urte, eta eskaera haren harian bi azterketa egin ziren: Quaternaire eta Pro-Developpement izenez ezagutuak. Azterketa horien ondorioz unibertsitate propio bat eraikitzeko nolabaiteko itxaropena zabaldu zen. Anartean, ordea, AAPU delakoak 1.999tik 2.006ra doan zazpi urteko plangintza berria zertu zuen, eta azterketa horien arieran Ipar Euskal Herrirako sortu zitekeen unibertsitatea garatzen hasteko posibilitatea bertan behera geratu zen.

Garapen Eskemako Formakuntza atalaren arduraduna den Jean-Baptiste Mortalenak honelaxe dio unibertsitate posibleari buruz: «

Hemengo auzapez gehienek, hiri handietakoak partikularzki, Garapen Eskema abiatu aitzin ez zuten ikusten Iparraldearentzako unibertsitate baten beharra. Azken lau urteotan ordea –Merkataritza Ganbara eta Lizeo zenbait tarteko– Pauek jartzen duen erresistentziaren aurkako urrats biziki garrantzitsuak eman izan ditugu
». Cantau Lizeoko irakasle honen aburuz AAPUk ez du begi onez ikusten Baionan unibertsitate propio bat irekitzea. Alabaina, orain urte batzuk pentsaezina zen, Baiona-Angelu-Miarritze (BAM) Aglomerazio Erkidegoko Alain Lamassoure presidentea edota Baionako Jean Grenet auzapeza bezalako politikoek Euskal Herriko unibertsitatearen alde egingo zutenik. Egun, berriz, biak ala biak, Akitaniako Eskualdearen menpe dagoen AAPUaren jokabidea gaitzetsi izan dute, eta Garapen Eskemaren bidez unibertsitatea sor dezakeen lobby edo talde eragile baten aldeko apustua egin dute publikoki. Jean Grenet honela mintzo izan zen joan den urtarrilean AAPUk Iparraldeko hautetsiek eginiko eskaerei emaniko arrapostuari buruz: «

Nahiz hitz politak entzun ditugun, unibertsitatearen hemengo adarrak garatzeko behar diren ahalak ez ditugu lortu. AAPUko proposamenak onartezinak dira beraz
».

Iparraldean unibertsitate proiektua sortu beharra aldarrikatzen duen talde bat dago: IEHIE (Ipar Euskal Herriko Ikasleen Elkartea). Elkarte hau herri ekimenaren adierazlea da eta bere kideek mesfidantzaz begiratzen diote Garapen Eskemaren bitartez lor daitekeenari. Elkarte honen ustez, Iparraldeko hiri handiko hautetsi hauek Garapen Eskemaren kudeatzaile nagusiak bihurtu dira, eta Iparraldeko unibertsitate propioa sortzeko posibilitatea eta kontrola bere esku daukate.
Joan den apirilean, Hautetsien Kontseiluak Iparraldeko unibertsitatearen garapena negoziatzeko aginpidea eman zion Alain Lamassoureri. IEHIEk ez zuen begi onez ikusi erabakia: «

Ipar Euskal Herriko goi mailako irakaskuntza Paueko unibertsitatearekiko are dependenteago izatea pasako da hemendik aitzina
» adierazi zuten ikasleok. Gisa berean –ikasle hauen ustez, beti ere– azken urteotan gizartetik jalgi den eskaerari nolabaiteko erantzuna eman behar izan diote hautetsiek, gizartearen eta beren arteko aldea gero eta handiago bihurtzen ari baitzen. Bestalde, Quaternaire edota Pro-Developpement bezalako ikerketek Iparraldean dauden beharrak azaleratu badituzte ere, AAPUk ez die beharroi behar bezalako erantzun bat ematen, aitzitik, Ipar Euskal Herritik Bordelekiko eramaten den borroka Paueko unibertsitateak baliatzen du, eta Baionako unibertsitatearen egitasmoa Paueren kontrolpean gelditzen da. IEHIEk Hegoaldeko Ikasle Abertzaleak taldearen ereduari segitzen dio. Euskal Herri osoan diharduen ikasle mugimendu honek –Iparraldea, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren erritmo propioen arabera– Euskal Herria osorako eredu propioko euskal unibertsiatea du helburu.

Garapen Eskema 1.996an abiatu zen. Konparazione baterako, Ingurumen atalerako –ur eta hondakinen tratamendurako zuzenduriko atala– 600 milioi libera (15.000 milioi pta.) inbertitu izan ziren. Unibertsitaterako, orduan, 50 milioi besterik ez ziren aurreikusiak izan. Lau urteren buruan ordea, diru kopuru hori lau bider biderkatu da, hau da, 200 milioi izatera pasa dira. Jean-Batipste Mortalenak honela azaldu digu: «

Hautetsiak eta BAMeko Aglomerazio Erkidegoko Alain Lamassoure buruan buru, Garapen Eskemaren arian egin izan diren azterketak ikusirik, unibertsitate propio baten eraiki beharraz ohartu dira. Izan ere, Ipar Euskal Herriaren berezko ezaugarri sozial eta ekonomikoak garatzeko, formakuntza ardatza eta motorea dela jabetu dira pisu handiko kargudunok. Hartara, Formakuntza atalari hastapenean eman ez zioten garrantzia eman diote orain, eta atal inportantenetariko bat bihurtu da haientzat. Beraz, Ingurumenaren ondoren Formakuntza lehentasun handiko atala bihurtu da Garapen Eskemaren barnean
». Atal honetaz arduradun nagusia den irakasle honen aburuz, Iparralderako unibertsitate bat eskatzea ontsa dago, baina errealistak izaki, gaur gaurkotz, Garapen Eskemaren bidetik baino ez dira berau erdiestera iritsiko: «

Gu Ipar Euskal Herria egiteko oinarriak finkatzen ari gara. Konparazione, Garapen Eskemaren arian unibertsitate posible baterako azpiegitura lantzen ari gara, baina unibertsitatea ikasleek berek eginen dute. Gure lana politikoen beldurra uxatzea da, eta datozen zazpi urteetan gure unibertsitate propioa erakitzeko bidea urratzea
». Bide urratze horren ondorioa jotzen da, esaterako, BAMeko unibertsitate campus gune berria, Mauntory izenekoa. Angeluko Juzan oihanean eraikia eta datorren ikasturte berrian zabalduko dena. Bi azterketen ondotik, Paueko unibertsitatepean garatzen den irakaskuntza ezberdinak bi gune nagusietan emango dira: Mauntory eraikin berrian eta Chateau-Neuf zaharrean. Mauntory Iparralderako unibertsitatearen hasburua kontsideratzen dute Garapen Eskeman konfiantza jarrita daukatenek. Eraikinak 40 milioi libera balio izan du; lur-eremua bestalde. Angelu herriak emaniko lurrak 50 hektarea ditu, eta oraindik beste 40 bat libre daude egoitza berriak eraikitzeko. Garapen Eskema lantzen ari direnek bertako lurretan ikusten dute Iparraldeko unibertsitate propioa: «

Estrategia kontua da. Batzuek dena nahi dute. Beste batzuek berriz, uste dugu, etapaz etapa egin behar dugula aitzina. Parisko agintari gorenak egiten dugunaren aiduru dira beti, guk zuhurtziaz jokatu eta pitxaka egin behar dugu aitzina. Haiekiko fierki ageri, eta guretzako egin
», dio Mortalena irakasleak.

Paueko unibertsitatearen funtzionamendua oso itxia da, eta ondorioz Iparraldean ari diren ikasle –orain irakasle– gehienak halaxe hezi izan dira. Bertako unibertsitatearen adarretan ari diren irakasleen agermoldea oso omen da itxia. Kultura kontua da beren jokamolde hau.
Datorren zazpi urteotarako diseinatu norabide berrietan barna, irakasle nahiz ikasleen mentalitatea aldatuko dela espero dute Garapen Eskema garatzen ari direnek. Esaterako, Donostia eta Baiona konurbazio proiektuaren bidez, bi aldeetako agintariak prest agertu izan dira mugazgaindiko irakaskuntzan elkarlanean aritzeko. Alabaina, azpiegiturak hutsak zirela ohartu dira; unibertsitate eremuan, kasu. Iparraldeko hautetsiak ohartu dira bertako unibertsitatearen adarretan ari diren ikasleentzako trukeko egiturarik ez dagoela. Garapen Eskemaren baitatik sortzen ari diren proiektu teknologiko eta industrialekin batera aritzeko, unibertsitariek enpresekin elkarlanean aritzeko oinarrizko egituren sortu beharraz jabetu dira, baita Hegoaldeko ikerketa taldeen ezagutza egitearen beharraz ohartu ere. Hartara, Ikerlan eta antzeko taldeekin hasi dira harremanetan. Hegoalden ari den bezala, Iparraldeko inbertsio pribatua azkartu nahi da unibertsitatetik. Fundazioak sortu eta euskarak arlo zientifiko eta teknologikoan behar duen tokia har dezan bidea urratu ere bai, Mortalenaren iritziz.

Hegoaldeko eta Paueko unibertsitateen arteko harremanak hutsaren hurrengoa izan dira orain gutxi arte. Ingeniari eskola da mugazgaindiko harremanetan aitzindaria. Izarbel teknogunean dagoen ESTIA ingeniari eskola eta Bilboko ingeniari eskola artean harreman praktikoak garatu dira azken urteotan jada. Bilboko unibertsitatean 300 ingeniari graduatzen dira urtean. Iparraldeko goi mailako irakaskuntzak berau erreferentetzat hartu izatea erabat naturala da. Bi aldeetako hainbat enpresa eta unibertsitateetako kontseiluak elkarlanean ari dira hortakotz.
Jean-Batispte Mortalenak honela aurreikusten du etorkizuna: «

Hegoalde eta Iparraldearen artean dagoen muga kultur arazoa da funtsean. Hango eta hemengo herritarren arteko loturak azkartzeko unibertsitateak izan behar du tresna nagusia. Harremanak unibertsitatean hasi eta lan esparruan garatu beharko lirateke gero. Funtsean, kulturaren oinarrian ekonomia baitago
».
Iritziak iritzi, batzuk Garapen Eskemaren bidez unibertsitate propio bat eraikiko dela konfiantza dute, eta horretarako zazpi urteko ibilbidea egonarriz urratu beharko dutela pentsatu ere. Bien bitartean, bestetzuk, Baionako unibertsitatea erakunde autonomo izatetik gero eta urrunago ikusten dute, Paueko unibertsitatea bere ekimen guztiez baliatzen baita

Demografia arazoari aitzi egiteko unibertsitate propioa behar da
Iparraldeko goi mailako irakaskuntza aro berri baten atarian dago. Datorren irailean zabalduko den 1.999-2.000 ikasturteak zazpi urteko plangintza berriak markatzen dituen norabideak segituko ditu Akitania Eskualdeko Kontseilu Nagusiaren hezkuntza sailaren zuzendaritzapean. Quaternaire ikerketa etxeak buruturiko txostenaren bidez honelako geroa antzeman daiteke. Azterketa hamabost urtera begira egina dago.


Demografia arazoak

Euskal Herria herrialde giltzarrietako bat da Europa berriaren eraikintzan. Hegoaldeko erkidego autonomoak –Nafarroa eta EAE– estatutu baten jabe diren bitartean, Iparraldean dagoen tresna bakarra Garapen Eskema da.
Ordea, «

Iparraldeak bizi duen kultur identitate eskasa eta hizkuntz arazoa ez da inoren eta ezeren aurka garatu beharra. Aitzitik, besteekin eta besteen alde garatu beharra dago
», dio aipatu ikerketa soziologikoak. Iparraldeko populazioa gora ari bada ere, zahartzen ari da. Azken berrogeita hamar urteetan populazioa % 31,1 puntu handitu bada ere –250.000 biztanle ditu uneon–, barnealdea despopulatzen ari da. Bertako bizilagun kopurua % 33,3 puntu apaldu den bitartean, kostapartean % 62,90a igo da. Jaiotze tasak Hegoaldekoaren antzekoak dira, berauek Europako apalenak izaki.
Bertako migrazioa oso azkarra da. Akitania barnean eta Paris aldera; baita kontrako norabidean ere bai. Iparraldera datozen etorkinak gazteak dira: % 72 45 urte azpikoak dira. Joankinen portzentaia are altuago izaki: % 83. Ikasketa adinean edo lehen lanpostua eskuratzeko garaian daude azken hauek; 20-25 eta 25-30 urte bitartean.


Bigarren sektorea xede

Demografiaren bilakaera halaxe delarik, ekonomiaren hirugarren sektorea –turismorako zerbitzuak bereziki– biziki sendotu izan bada ere, bigarren sektorea –industria– azkartzea irtenbidea bakarra du Iparraldeak, bere ekonomia propioa sortu eta giza migrazioaren lekualdatzea eten eginen badu. Zeregin horretan, bigarren sektorearen ezarpena unibertsitate mailan garatuko den proiektu serio batekin batera garatu beharko da. Ipar Euskal Herrian ari diren unibertsitate guneak UPPA-AAPUko (Aturri Aldeko eta Paueko Unibertsitatea) adarra izateari utzi eta unibertsitate propio izatera pasa beharko lukete, zenbaiten ustez. Paueko dependentziatik aske izaki, bertako lantegien eta behar ekonomikoen zerbitzura jarri beharko lukete.
Iparraldeko goi mailako irakaskuntzaren eskaintza honelako arlotara mugatzen da handi-handika: zuzenbidea-ekonomia-komertzioa, letrak eta teknologiak-zientziak. Azkenik, ikerketa saila oso ahula da Paueko unibertsitatearen menpe ari diren adarretan

BAM Aglomerazio Erkidegoa Baionako unibertsitatearen lekunea
Iparraldeko goi-mailako irakaskuntza berezko unibertsitate batean garatzeko bidean dago, hainbaten ustez. Iragan urtean Pro-developpement ikerketa etxeak azterketa bat burutu zuen, eta bere txostenean gaur egungo irakaskuntzako disziplina ezberdinak sailkatu zituen, baita irakaskuntzari buruzko diagnosia egin ere. Egoitzen egoera aztertu zuen eta egokienak zeintzu ziren aditzera eman bestalde.


Diagnosia

Baiona eta Angeluko campusak 25 urte ditu. Berean bateratzen diren ikasketak hainbat egoitza barreiatuetan burutzen dira. Goi mailako irakaskuntzaren ardura dutenentzako berealdikoa da birmoldaketa baten beharra. Iragan ikasturtean 3.341 ikasle aritu zen jakintza-arlo, arte eta zientzien disziplina ezberdinetan. Egundaino hainbat egoitzetan erakutsi izaten dena –Saint Crouts, Chateau-Neuf, Izarbel teknologigunea eta Cantau Lizeoa-, hiru egoitza nagusietan biltzeko egitasmoa agertu zuen txostenak: Saint Crouts, Chateau-Neuf eta Montaury egoitzak aurreikusi izan dira ikasgune nagusi gisara. Montaury eta Chateau-Neuf-ek bil lezakete irakasle kopuru gehiena, edo hori da bederen txostenak agertzen duen asmoa. Nolanahi ere, Izarbel teknologiguneko ESTIA ingeniari eskola egoitza berria izaki, goi mailako irakaskuntzaren erreferente eta zutabe berria, logikoena bertan jarraituko irudi duela.


Helburuak

Baiona eta Angeluko campusak Paueko unibertsitatearen bigarrena izatea xede dauka. Norabide horretan, lehenbizikoan, unibertsitateak bere inguru demografikoa ondo ezagutu beharra dauka eta populazio anitzaren araberako hezkuntz plangintza eskaini behar du, txostenaren arabera. Bertako ekonomia eta kulturaren araberan jokatu beharko du unibertsitateak, eta gizarte honekiko komunikazioa eta harremanak egokiro landu ere bai.
Nazioarteko eta gure mugazgaindiko beste unibertsitateekiko harremanak garatuz batera, BAM Aglomerazio Erkidegoak (Baiona-Angelu-Miarritze) berezko ingurumarian kokatu beharko du bere zeregina. Une honetan, bere ekimena barreiaturik dagoen aldetik, ondo baloratu eta koordinatu beharko ditu bertan dauden ekimen guztiak. Zentzu honetan, unibertsitate bilakatze bidean, baliatu beharko lituzke azken urteotan BAMen bertan hezkuntzarako garatu diren zerbitzugune berriak. Azken urteotan berrituak edo sortu berriak izanik, baliabide ugarien ikasguneak baitira. Konparazione baterako, Baionako mediateka eta Angeluko biblioteka, hala nola, urrutiko ikaskuntzarako akademiak, hizkuntz irakaskuntzarako ikastegiak, kirol praktiketarako tokiak, baita hedabide kultural, tekniko eta zientifikoetarako sorturiko gune berriak. Txosten honek, honen barreiatua dagoen Campus honetarako Ikaslearen Etxea erakitzea gomendatzen du azkenik


Azkenak
2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude