GALESEKO NESKA MALTZURRA NEREAREN BIZITZA NAHASTEN


2021eko uztailaren 19an
Goiza Donostiako kanpusean eman dute, zenbait sekuentzia filmatzen. Lehena, Magisteritza Fakultatean da. Nereak (Ingrid Rubio) txirringa hartu eta alde egin behar du, Eneko (Aitor Beltran) motorrean segika dihoakiolarik. Sinplea dirudien arren, kostatzen ari zaie, parean dagoen Enpresa-ikasketetako eraikinean langile talde bat mailuka ari baita adreilua txikitzen, soinu teknikariaren amorrurako. Danbatekoak bete-betean ari dira filmaren audioan sartzen. Halako batean, produkzio laguntzailea haiengana hurbildu eta garrasi batean hala zuzendu zaie:
-Barkatu, baina geratuko al zarete piska batean. Azken planoa egin behar dugu-eta.
-Goiz osoa daramazue azkena dela esaten. Guri ez digu inork esan lana utzi behar dugunik, gainera.
-Benetan, hau egin eta bagoaz.
Marmarka bada ere, lanari utzi diote beharginek. Agindu bezala, hamar minuturen buruan amaitu dute eszena.

«Ez pentsa hemen filmatzeko halako erraztasunik daukagunik»
, kexu agertzen zaigu Meltxor Villarrubia ekoizle exekutiboa.

«Egin kontu, 140.000 pezeta balio du kanpusaren barruan filmatzeak (Arkitekturako paraninfoan). Ez da normala EHU bezalako erakunde publiko batek halako dirutza eskatzea. Ez dira ondo portatzen ari. Platoan eginez gero aldiz, 60.000 kostatzen zaigu».

YING ETA YANG.

Nerea (Ingrid Rubio) ez da zoriontsu bizi. Errealitate itogarritik aldentzeko inguma eta lamien kondairetan aurkitu du babesa. Halaxe, ikasleen arteko truke baten ondorioz, bere herritik atera eta Gales aldera joango da antropologia ikasketekin jarraitu eta, bide batez, haize berrien laztana sentitzeko. Bertan, Roland (Ryland Teifi) ezagutuko du, bere etxera etorri den Lynwen (Trae Houlihan) izeneko neskaren mutilaguna, alegia. Baita biak maitemindu ere. Bien bitartean, Nereak jakin gabe, gauza bera gertatuko da Euskal Herrian; galestar neska Nerearen mutilarekin, Enekorekin (Aitor Beltran) ateratzen hasiko da. Azaleko harremana dute ordea, sexu gordinean oinarritua. Nerea eta Rolandena aldiz, benetako maitasuna da. Nerearen lagun minaren ezkontza dela eta, biak itzuliko dira Euskal Herrira. Orduan ikusiko du Lynwenen jokamolde makurra, mutilarekin ezezik, bere lekua ere hartu baitu lagun eta senideen artean, nahaste-borraste ederra piztuz.

«Biek elkarren beharra dute existitzeko, ying eta yang dira eta, elkartzean, tupust egingo dute, Nereak itsasora botatzen dituen harrien antzera. Nerea zalantzaren adierazle da. Lynwen berriz, justu kontrakoa
», azaltzen digu Nuria Ruiz Cabestany zuzendari donostiarrak.

«Bi mundu ezberdinetan bizi badira ere, bi pertsonaiek xalotasunari agur esaten diote. Gauza berriak ezagutzeko irrika hori dute. Beste herrialde batera joatean denok noizbehinka sentitu dugun barne hazkundea gertatzen da. Rolandek esaten dion bezala: `toki egokira etorri zara, aspergarria izango da, baina majikoa'. Bilaketa horretan ordea, ezin da mesfidantza eta eskarmentua beti txartzat hartu, eta barealdia eta erromantizismoa aldiz, zerbait desiragarritzat. Ez halabeharrez».
Gidoiaren amarrua ikuslea goiko ikuspegi batean kokatzea izango da, hau da, bi aldetan gertatzen ari denaren berri izan dezan. Dena den, nahiz pertsonaiek baino gehiago jakin, usteak erdia ustel, protagonisten jokabideek ikuslea ezustean harrapatuko baitute. Esaterako, noiz konturatuko ote da Nerea Lynwen ez dela dirudien bezain maitagarria? Horrekin bat, mundu liluragarri batean murgilduko gaitu filmak, maitagarri ipuinetako inguma, lamia, sirena eta basoko izakiekin.

«Apoak ere azalduko dira; egiazkoak eta mekanikoak, RHK enpresaren efektu bereziei esker. Aralarko basoaren zati bat margotuko dugu, Ibarrolak egin zuenaren tankerakoa»
aipatzen du Meltxorrek.


GALES ZUMAIAN.

Solo Spot ekoiztetxearen lehen film luzea da, 125 milioi pezetako aurrekontu xumea dutela. Zazpi aste dituzte filmaketa egiteko, Urnieta, Donostia, Itziar eta Zumaiako itsaslabarretan eta Aralarko magalean. Galesera ere joatekoak dira, sekuentzia gutxi egiteko asmotan baina. Horren kariaz, ekoizpen kostuak arintzearren, Galeseko zenbait kokagune Euskal Herrian egiten ari dira, hala nola: Galeseko kostaldea Itziarren eta liburutegia berriz, Donostiako Konstituzio enparantzan. Meltxorren esanetan

«gugatik izan balitz, euskara eta galesera gehiago sartuko genukeen. Tamalez, esaldien indargarri gisa baino ez da erabiliko. Sos gehiena Madrilgo Kultur ministeritzatik baitatorkigu; 40 milioi zehazki esanda»
.


INGRIDEN BEGIRADA.

Lan talde osoa, Euskal Herrikoa da, Ingrid Rubio bartzelonarra eta galestar aktoreak izan ezik. Nuria 33 urteko zuzendariak Newport Film School delakoan ikasi ondotik, Galeseko Unibertsitatean Zinema lizentziatura egin zuen. Bere orain arteko ibilbidean montatzaile gisa nabarmendu bada ere, laburrak ere zuzendu izan ditu, «Dandelion» (1993) edo harrera ona izan zuen «Miau» (1997) laburra kasu. Nuriak ez zuen zalantza izpirik ukan bere filmako protagonista hautatzeko,

«gidoia idazten ari nintzela, Ingrid Rubio irudikatzen nuen Nerearena egiten. Bere begirada izuti horrek ihi artean zelatan ari den maitagarria gogorarazten dit, harik eta beldurra galdu eta bere begirada gartsu bilakatzen den arte, bizipozez betea»
. Ingridek, ETAko komando kide batena egiten duen «El Viaje de Arian» filma amaitu berri, gogo biziz ekin dio Nerearen larruan sartzeari. Aitor Beltrani gagozkiola, Nuriaren apustua izan da, «En el camino» deritzon film laburrean bere dohaiak ikusi ondoren. Madrilen ikasi du William Leytonen antzezpen laborategian. Gainontzean, honako hauek ditugu bigarren aktoreak: Susana Soleto, Maribi Arrieta, Txema Blasco, Klara Badiola, Felix Arkarazo, Andoni Erburu, Patxi Santamaria, Nagore Orbeltzu, Maria Luzarraga eta Yolanda Mena. Argazkiaren ardura aldiz, Kalo Berridi ezagunak hartu du, filmari giro oniriko hori eman diezaion, non argia, itzala, pasioa, sorginkeria eta suspentsea tamainan tartekatuko diren


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude