argia.eus
INPRIMATU
«Entzuleegaz dugun tratua aparta da»
2021eko uztailaren 19a
Bizkaitarren iratzargailua dugu bere saioa. Duela bederatzi urte hasi zen emisoran eta geroztik mota guztietako saioetan aritu da. Egun, goizeko zazpiak laurden gutxietatik bederatziak arte, albisteak, kirolak eta prentsaurrekoen berri ematen du 33 urteko bilbotar petoak, ama gernikarra badu ere. Ondoren, «Jirabiran» magazineko lehen ordua egiten du, kultur arloko gaiak, elkarrizketak eta hondartzen egoera jorratuz. Koldoren ustez

«politena herriz herri sortzen diren harremanak dira, entzuleegaz daukazun hurbiltasun hori. Zailena berriz, askotan komeriak izaten ditugula norbait euskalduna aurkitzea gai zehatz bati heldu diezaion, baina tira zelan edo halan konpontzen gara»
. Mikro aurrean ez da imintzioka hasten,

«Ez dut keinu larregirik egiten, kanpoan ere ez»