ENPRESEN LAU MINDEGI EKONOMI SARE BERRIA EHUNDU ASMOZ

  • eremu berrietan garatzen ari da. Laborantza eta turismoaz beste, bigarren sektorearentzako oinarriak finkatuz doaz. Enpresen mindegi edo haztegi sare bat hedatu da hiru eskualdetan barrena.

2021eko uztailaren 21ean
Mindegiak enpresa proiektuak bideratzeko bitartekoak dira. Bertan diharduten teknikariek termino hauek darabiltzate: aditzea, trukatzea, aztertzea, eta iritzia ematea. Ipar Euskal Herrian lau mindegi berri funtzionatzen ari dira. Bere tamaina eta kokapenarengatik ESTIA da garrantzitsuena. ESTIA (Ecole Superieure Des Technologies Industrielles Avances) ingeniari eskola ere da. ILS zentroarekin (Innovation Logiciel Systemes) batera IDLS Campusa osatzen du. Baliabide teknologikoak garatzeko zentro hauek Izarbel teknogunean kokatuak daude; Bidart herrian.
Jean-Roch Guiresse zuzendariak emanak dira datuok: «

Izarbel teknogunean hiru eraikin daude. Nagusian, ingeniari eskola dago. Orain lau urte eraikia, 37 milioi libera kostatu zuen (925 milioi pezeta); ekipaia barne. Urtean 25 milioi liberako aurrekontua darabilgu. Duela hiru urte, enpresen mindegia zabaldu zen bestalde. 10 milioi libera kostatu zuen, eta 12 milioi liberako aurrekontua erabiltzen dugu urtero berean. ILS edo ikerketa zentroak –iaz eraikia; enpresen inkubagailua– 20 milioi libera kostatu zuen, eta 16 milioi liberako aurrekontua du urteko
».


ESTIA mindegia

ESTIA goi mailako proiektu teknologikoak bideratzeko sortu zen. Iparraldeko mindegiaren sareki izanik ere, Akitaniako Eskualdeko Bordele, Libourne, Agen eta Paueko beste mindegiekin sare propio bat osatzen du. Bere inguruan ari diren beste egiturek sendotzen dute bere lana. Proiektuak landu ondoren, enpresa-inkubagailu zentrora pasatzen dira. Inkubagailu honek baliabide teknologiko, informatiko eta ergonomikoak ditu. ESTIA deritzan ingeniari eskolari atxikia dago. Eskola honek LIPSI (Industria Zerbitzutarako Laborategia) ikerketa laborategi batekin kontatzen du, eta berau erabiltzen da enpresa berrien eraikuntzan. ESTIAn hamairu proiektu ari dira bideratzen une honetan. Multimediak eta informatika, itsasorako baliabide teknologikoak, hala nola, botika-industriarako proiektuak nabarmentzen dira. Patxi Elizalde azkaindarra da mindegiaren arduraduna eta ESTIAko zuzendariordea.


Bat eskualdeko

ODACE erakundeak damaio izena Mauleko mindegiari. 800 metro koadroko bulego eta tailerrak ditu. Pertsona batek darama bertako funtzionamenduaren ardura. Mauleko SIVOM (haranetako kudeaketa ekonomiaz arduratzen den sindika) da mindegi honen jabea. 1,2 milioi libera kostuko inbertsioa kostatu izan da). 150.000 liberako aurrekontua du. Bertan bi enpresa proiektu berriak ari dira garatzen. Indar deitua –informatika enpresa izateko xedez– eta KM Communication; grafismoaren bitartez komunikazio alorrean aritzeko asmoa duena. Mauleko mindegia datorren irailean inauguratuko da. Bere arduraduna Jean Jacques Manterola da; beste hiru lankiderekin kudeatzen du ODACE erakundea. Zuberoako ekonomiaren beharretara egokitzen diren enpresak lehentasuna dute mindegian.
Indar mindegia Donapaleu herrian kokatua dago. Baxenafarroan jalgitzen diren enpresa berrien asmoa bideratzeko sortua, 2 milioi libera kostatu du. 2.000 metro koadroko eraikin berrian, haragintza eta esnegintzan aritzea xede duten enpresa proiektuentzako bi laborategi berezi daude.
Bertako nekazal eskolarekin harremanetan ari da, eta eskuz esku dihardu elikagaien eraldaketan diharduten eskualdeko lantegiekin. Nekazal eta zerbitzuen eremuan teknologia berriak garatzea xede duten proiektuek leku dute berean. Uneon zazpi proiektu bideratzen ditu: informatika, komunikazioa, hizkuntzak, industria hidraulikoa, hala nola, bulego-tresneriaren ekoizpenerako enpresak. Pascal Puffay da mindegi-burua.
Aldatu izena du Hazparnen kokatua den mindegi edo haztegiak. Jean Bernard Couchot da bertako arduraduna. 400 metro koadrotan Donepaleukoaren aurrekontu eta kostu beretsua izan ditu. Hazparneko Lizeo teknikoarekin elkarlanean dihardu.
Elektronika eta automatismo alorrean ariko diren enpresa berriak sustatzea du xede nagusia. Enpresa berrien zuzendari gazteak lagunduz, aeronautikan, plastikoan, mekanikoan, hala nola ehungintzan proiektu berriak eratzea du helburu.
Hala izanik ere, nekazal eremuko ekoizpenen eraldaketarako beharrezkoa den teknologia eta mozkinak merkaturatzeko bokazio duten enpresak ari dira uneon mindegian.
Zortzi dira enpresa berriak izateko bidean, eta Lapurdi barnealdea dute gunea


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude