Duela bospasei urte hasi zen irratian 27 urteko azpeitiarra, bajak eta udako ordezkapenak egiten. Aurretik informatiboetan egondakoa bada ere, azken bost urteotan musika emankizuna egiten du Onintzak. Aspaldi entzun gabe genituen doinuak entzungai jartzen dizkigu gure oroimenean iltzatuta geratu zaizkigun 60, 70 eta 80ko hamarkadetako kanta gogoangarri haiek.
«Hasieran mikroak ematen dizun errespetua ahaztuta, nire kasuan benetan gustukoa dudan lana da, musika asko maite baitut eta irratigintza ere bai. Beraz, biak batera egiteko aukera izatea mundiala da. Hala ere, magazinak ere gustatzen zaizkit». Normalean mintzatzean keinu piloa egiten baditu, mikro aurrean zer esanik ez.
«Hala ere, lagungarria dela iruditzen zait, bestela irakurtzen ari zarela dirudi»