INDARRAK LAGUN ZAITZALA

  • egindakoa telebista ikusten ari direla entzefalograma laua izan nahi ez dutenentzat. Linaresen trebezia ere lagungarri da hontan; borobila, publikoaren partehartze eskasagatik ez balitz.

2021eko uztailaren 19an
Udako lehiaketa gisa jaio zen iaz. Hain audientzia ona izan zuen, non udazkenera arte mantendu zuten, harik eta audientzia zertxobait jaitsi eta urtarrilean emititzeari utzi zioten arte.

«Urte hasieran ETBko plato guztiak hartuta zeudenez, esan ziguten ondo legokeela lehiaketa `izoztea' udako programazioan berriro sartzeko; eta hala izan da»
azaltzen digu Iñaki Pangua zuzendariak. Harrera ona jasoz gero, negura arte mantenduko da. Eta esan dezagun audientzia lagun dutela, batez beste «share» delakoaren %20 lortzen ari baita saioa.
1997ko Eguberritan, «La noche de...» saioa egiten ari zirela, zinemari buruzko lehiaketaren ideia bururatu zitzaien. Iñakik hala azaltzen digu:

«Nik dakidala behintzat, ez da inoiz halakorik egin ETBn. Duela hamar bat urte `El gran Wyoming'ek TVE-2an aurkezten zuen lehiaketa izan zen, hiru hilabete baino ez zuen iraun, ordea. Beraz, saio dibertigarri eta hezigarria egin zitekeela pentsatu genuen, sari mamitsuak eskainiz, noski».
Halaxe, aro berri honetan, saio bakoitzak hiru zati nagusi ditu. Lehenengoan, hiru lehiakideak nor baino nor aritzen dira, puntu gutxien lortzen duena kanporatua izaten delarik. Bi horien artean irabazten duenak, hurrengo saiorako txartela eskuratzen du. Gisa horretan, «El gran salto» azken atalean hamar filmaren artean gutxienez zortzi igarri beharko ditu bidaia bat irabazteko; Eurodisney, London, Venezia eta azkenik, Los Angelesera, lau saio jarraian irabaziz gero.


BEROTASUNA FALTAN.

Saioa ikusita, bada zerbait nola edo hala findu beharko luketena. Hain zuzen, orain arte eman diren saioetan bederen, iduri du ez direla publikoaren presentzia behar bezala baliatzen ari, faltan somatzen den berotasun hori eman diezaion.

«Ados nago zurekin. Orain, `pacto de silencio' delako sailean publiko artean dauden hiru laguni aukera ematen zaie, baldin eta lehiakideek asmatzen ez badute. Baina ez da aski. Ahaleginak egin behar ditugu publikoa gehiago inplikatu dadin, bestela lehiaketa hankamotz geratzen zaigu. Are gehiago ETBn dauden saioen artean gure publikoa fidelena izanik».
Gehienera hiru saio graba daitezke segidan. Txapeldunak hortaz, hiru ordu aise eman ditzake, horrek dakarren nekearekin eta beste lehiakideen mesedetan.

«Inor ez zaigu oraindik kexatu, baina gerta daiteke neke hori somatzea»
onartzen du Iñakik. Dena den, badago beste irakurketa bat egiterik: behin martxa hartuta, irabazleak lehiaketari tamaina hartzen dio; batetik, begi zolitasuna du eta bestetik, hasi berriak baino lasaiago dago.


JAKINTSURIK EZ.

Eskuhartu nahi dutenek eskutitz bat igortzen dute, haien zinemaren inguruko gustuak-eta adieraziz. Gero, hautatuak izan direnei telefonoz deitu eta galdera sorta bat egiten zaie zinema moderno eta zaharraren inguruan, alegia, «Casablanca» edo «Ben Hur»ri buruz, edota «zein da Kubrick-ek zuzendu duen azken filma?» bezalako galderak eginez. Bidenabar jende irekia den ikusten da; helburua ez baita robot itxura duten jakintsu aspergarriak lortzea, zinemaz jakiteaz gain, pantailan jator agertuko den jendea aukeratzea baizik.

«Felix adar joka hasten zaienean, joko horretan sartzen jakingo duena, alegia»
gehitzen du Iñaki Panguak. Azkenik, hautagaiak hotel batean elkartu eta beraiekin mintzatuz egiten da azken aukeraketa. Halaber, lehiakideen jatorria orekatzen saiatzen dira, hau da, ez daitezela hiruak Bilbokoak izan, ahal dela Hegoaldeko lau lurraldeetako ordezkariak baino. Gizonezko eta emakumezkoei gagozkiola, ezin da orekarik gorde; izan ere, idazten dutenen lau lagunetik bat baino ez da emakumea. Panguaren aburuz,

«gizonen ondoan, idazten duten emakumeek ezagutza maila handiagoa dute; horren ondorioz, %40 hautatua izaten da»
.


ASTERO 20-30 AKATS.

Agertzen diren hamaika filmaren irudiak lortzeko, ez dute aparteko arazorik.

«ETBko artxibotik ateratzen ditugu irudi gehienak, badakigu zer dagoen eta zer ez. Baten bat faltaz gero, banatzaile bati eskatzen diogu»,
agertzen digu Javier Vizcaino gidoilariak. Filmoteka akatsei dagokienez, nahi adina dituzte aukeran.

«Artxibo handia edukitzeaz gain, zortea dugu, «La noche de....»ko ikusleek gutun mordoa bidaltzen dizkigutelako filmen akatsen berri emanez. Batez beste 20-30 jasotzen ditugu astero. Bestalde, gertatu izan zaigu lehiaketa grabatzen ari garela, sekuentzia baten barruan dagoen akatsaz aparte, lehiakide batek beste bat ikustea eta, ondorioz, bere erantzuna ontzat ematea».
Vizcainoren irudiko, galderen kontua ez da hain samurra izaten.

«Hainbeste galdera taxutu ondoren, 4.000 inguru, iruditzen zaizu errepikatzen ari zarela. Horien artean mota guztietakoak tartekatu behar dira gainera, klasikoak, gaur egungo zinemari buruzkoak eta txutxumutxuen ingurukoak. Zailtasuna ere oso kontuan hartu behar da. Jendeak kalean botatzen dit: `ze erraza lehengo egunean galdetu zenuena, zure lagunak ziren, ezta?'»
. Bestalde, lehiakideen artean, badira saioa egiten dutenek baino gehiago dakiten lehiakideak. Nolanahi ere, arraroa da «lurrorotako» bat aurkitzea, hots, garai ezberdinetako zineman jantzia dagoen inor.

«Gazte dexente daude, zinema garaikideaz asko jakin arren, klasikoez deus ez dakitenak, eta alderantziz»
. Lehiakideen nerbioak ere aipagarriak dira. Vizcainok dioenez,

«lehengo egunean neska lehiakide bat urduritu eta zeharo blokeatu zen. Santiago Seguraren izena ez zitzaion ateratzen. Izenburu bat ingelesez esanez gero ere, ontzat ematen da. Felix eskuzabala da horretan, baita denboraz kanpo erantzunez gero ere»

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude