BARANDIARANEN HAZIA

Thierry ingeniariak, 1687an, Erronkari inguruko menhir baten aipamena egin zuenetik, arkeologiak, bere bilakaeran, aro desberdinak ezagutu ditu, Ignacio Barandiaranek paleolitikoari buruzko bere lanean agertu bezala.


HASTAPENAK.

Thierryren lehen aipamenaren ondoren, XVII, XVIII eta XIX. mendean hainbatek iragan urruneko aztarnekiko bere interesa agertu zuen. Joan den mendearen bukaeran, interes horrek norabide zientifikoagoa hartu zuen eta orduan burutu ziren lehen indusketa arkeologikoak.


FINKATZEA, 1916-1936.

1916. urtean euskal arkeologiarako funtsezkoa izango zen hirukotea bildu zen: Telesforo Aranzadi, Joxemiel Barandiaran eta Enrike Eguren. Urte horietan prospekzio lan ugari burutuko da, baita aurkikuntza handiak egin ere, guztia indusketetan metodologia berrienak erabiliz. Arrasateko Lezetxiki, Entziako trikuharriak, Aralarko kromlech multzoak... urte horietan aztertu ziren.
J.M. Apellanizek beranduago, 1974an, esan zuenez, «garai honetan lehen aldiz Arkeologia eta Etnografian espezializaturiko eta Unibertsitatean eta irakaskuntzan heziriko pertsonek jardungo dute aztarnategien indusketan...».
Hirukoteak orduan osaturiko memoriak ikustea besterik ez dago, haien lanaren xehetasuna antzemateko: landaretza, fauna eta klimaren azterketa sakona, argazki ugariak, azterketa konparatiboak...
Iparraldean ere izan zen aurkikuntza garrantzitsurik, hala nola, E. Passemardek Isturitzeko koba aurkitu izana. Garai honek, beraz, fruitu oparoa eskaini zuen harik eta Gerra Zibila piztu zen arte.


TRANTSIZIOA (1936-1953).

Gerrarekin Aita Barandiaranek ihes egin behar izan zuen eta, ondorioz, hain emaitza onak emandako hirukotea desegin zen. Modu honetan, ikerketa lanek nabarmen egin zuten behera Hegoaldean, erabateko etenik gertatu ez bazen ere. Ipar Euskal Herrian aurkikuntza eta indusketek aurrera egin zuten, P. Dop eta R. Rupérierren lanari esker batik bat. Ezin ahaztu, halaber, 1940an Nafarroan Principe de Viana erakundea sortu zela, besteak beste, lan arkeologikoak bultzatuko zituena, eta 1947an, berriz, Aranzadi Zientzia Elkartea.


JARRAIPENA (1953-1970).

Barandiaran itzulirik, haren inguruan lan talde garrantzitsuak sortuko edota sendotuko dira –aipaturiko Aranzadi kasu–, baita ikerketak babestuko dituzten erakundeak ere. Ataundarraren itzalean, besteak beste, J.M Apellaniz, I. Barandiaran, J. Altuna, A. Llanos eta J.M. Merino hasiko dira lanean, aurrerago euren protagonismoa hartuz. Euskal arkeologiak gora egingo du, horrela, urteotan. Garai honetako aurkikuntzarik garrantzitsuenetakoa etaparen azken urteetan egin zen Ekaingo arte bildumarekin.
Iparraldean, 50eko hamarkadatik aurrera G. Laplacen lana da aipagarri eta baita aurrerago berak sortutako Centre de Palethnologie Stratigraphique Eruri ere.


AZKEN HAMARKADAK (1970-1999).

Lanak ugaltzearekin batera lan taldeen espezializazioa (garai eta ezaugarri konkretuen araberakoa) iritsi da. Metodologia eta teknologia berriak abian jartzea eta gaiaren inguruko argitalpenen ugaritzea ere garai berriaren erakusle dira.
Oro har, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, iraganean Paleolitikoan oinarrituriko lanak nagusitu baziren, azken urteotan historiaurrea hurbilagoa ere aztertzeko beharra ikusi da. Nafarroan, erakunde foralen kudeaketapean, historiaurrearen azterketari ez zaio behar bezalako garrantziarik eman duela gutxi arte eta oraindik lan handia dago egiteke –bere lurralde zabalak ematen dituen aukerak ikusirik, bereziki–. Ipar Euskal Herrira joanda esan beharra dago indusketen munduak ez duela bertan jarraipen handirik izan eta gizabanakoen iniziatiba mugatuei loturik izan dela luzaroan; badirudi ordea J. Blotek eginiko ahaleginak azken urteotan emaitzak eman dituela


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude