Autza, han baduk gauza...

Abiapuntura iristeko, Baigorritik aterako gara Banka aldera, eta jakiteko zein den hartu behar dugun bidea, errepidearen eskuinean Aldude erreka zeharkatzen duten zubiak kontatuko ditugu. Errepidearen hirugarren bihurgune handia egin baino lehen, eskuineko bidea hartuko dugu, hirugarren zubia zeharkatzeko. Ezkerretara joko dugu eta zonbait baserri iragan ondoren (Domingelenea, Antongorrienea) Bihuntzegiko erreka zeharkatzen duen zubitxoa topatuko dugu. Amini bat aurrerago, hurrengo bihurgunea eman baino lehen, Othalepo izeneko tokian utziko dugu autoa eta ibiltzeari ekinen diogu.
Pista jarraituko dugu maldan gora, eta behin Hoharreko Kaskoa eta Koskoroi banatzen dituen lepo txikira abiaturik, eskuinera joko dugu, bidezidorretik basoan barna sartuz. Dena patarra, trepa sendoak topatuko ditugu bidean. Berriro pistara aterako gara, Kaikuenea baserri aldera abiatzeko. Erdi galdutako bidezidor batetik, zonalde garbira aterako gara, Koskoroi Ekialdeko isurialdera, hain zuzen. Igotzen jarraituko dugu, baina gailurrera igo gabe, eskuinetik zeharkatuko dugu tontorra eta, 612 kotako lepo mehea iragan ondoren, Apia lepora iritsiko gara. Azken pauso honetan, Autzako gailur garbala altxatuko zaigu mendebal aldera, Bihuntzegiko erreka menperatuz eta Elorriko Lepoa eskubian begiztatzen dugun bitartean.
Gatuliko lepotik berriro gorako bidea segituz, Apia lepora doan pistarekin topo eginen dugu. Hura eskuinaldera jarraituz, seinaleak ikusiko ditugu; batak Baigorri aldera igortzen gaitu eta besteak, hartuko dugunak, Antxola aldera.
Lepeder gainditzen duen pista zabal honek Antxola zeharkatuko du hego isurialdetik, eta zuzen eramango gaitu Iztauzko lepora. Bertako baratza xume bezain ederraren alboan kokatu ondoren, mugarrien lerroan jarraituko dugu. Orain Erratzuko Iñarbegi bailaratxo osoa menperatzen dugu, Baztan. Aurki iritsiko gara Autzaren oinetara.
Begien aurrean ikai itzela daukagu, baina gogoz igoko dugu gailurrean altxorren bat kausitzeko aizinean. Kondairak dioenez, Autza mendian bada inguruko herrien artean arras ezaguna den kobazuloa. Bertan urrezko altxorra omen dago, baina alboetan herensuge handia eta akerra zaindari. Orain arte inork ez omen du altxorra ukitzerik izan, herensugea saihesteko erabide aunitz erabili izan badira ere. Hargatik esaten da: «

Autza, han baduk gauza; baina neok ezin ar».
Erpin geodesikoa, harri pila bat, gurutzeak eta oroitgarriak ezezik, Autzako benetako altxorra tontor honek eskaintzen digun ikusmira izango da. Atsedenaldi luzean inguruaz gozatu ondoren, martxari ekingo diogu harzara, orain iztaian jaisteko Harrigorriko lepo meharreraino.
Harrigorriko Lepoan, lurrean abantzu ageri ez den baratz baten aztarna atzematen dugu. Futxo! Bospasei metroko diametroa duen baratza aurkitu dugu eta, guk dakigunez, katalogaturik ez dagoena gainera. IMko aldean hobekiago ageri dira harrespila osatzen duten harriak. Kokapena, neurriak eta oharrak hartu ondoren, Harrigorriko Haitzak zeharkatzen dituen bidetik jarraituko dugu jaisten, biziki uros aurkikuntzarengatik. Beno, Autzak beste altxor txiki handi bat eskaini digu.
Elorrietako lepoan, historiaurreko baratz multzoarekin topo eginen dugu, Elorrietako harrespilak, harri arre-txuriak oraindik harro upatzen dituztenak. Hemen konturatuko gara zenbat maite zuten gure arbasoek paisaje ireki hau.
Elorrietako lepotik Hego Ekialdera jaisten den artzain bidea harturik, Bihuntzegiko erreka jarraituko dugu gainetik. 1,4 kilometro aitzinatu ondoren, pista lagako dugu eta maldan behera sigi-saga doan bidea segituz, Ahuntzainenea izeneko baserrira iritsiko gara. Bide bitxi batetik Bihuntzegiko errekara jaitsiko gara, bera izanik Errobi ibaiari Alduden batzen zaion errekarik handiena. Hura zeharkatu eta Othalepora iritsiko gara.
Itzuleran Banka bisita dezakegu. Behiala herri honek Ithurbigorri edo Ithurrigorri izena zuen; geroxeago La Fonderie deitu zuten, han paratua zegoelako kobre eta oligistoaren galda zahar bat. Azkenik, 1873an, gaur egungo izena hartu zuen. Banka ezaguna da «akeita» hitza eman diolako euskarari. Gaur egun txarki erabiltzen bada ere, egia da Bankako emakumeek «akeita» hitza erabiltzen zutela, kafea hartzera ezkutuan zihoazenean. Orduan, emakumeentzat kafea debekatua zenez, «akeita» kontrazeinu antzekoa zen, benetako akeita infusio bat besterik ez baitzen

Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude