"GOENKALEREN XARMA ISTORIOEN GERTUTASUNA DA"


2021eko uztailaren 20an
A

stronauta izan nahi zuen txikitatik; ez da harritzekoa, betaurreko handi horien atzean, argiño bat beti pizturik duen estralurtarra baitugu. Sormen mundura heldu aitzin, Bartzelonan urte luzez bizi izandakoa da, telekomunikazio ingeniaritza ikasten lehenik, Kataluniako Eraikuntzaren Teknologia Institutuan lanean gero. Barruko har artistikoa asetzeko Hospitalet-eko Radio Corcó eratu zuen. Euskal Herriratzean, antzerki eta telebistarako idazteari heldu zion, Geroa, Tarima eta Eolo antzerki konpainientzat enkarguzko obrak taxutuz. Goenkalez aparte, telebistarako bere egitasmoak ezagunak dira, hala nola: «Benta Berri», «Nire familia eta beste piztia batzuk», «Entre dos fuegos». Dagoeneko hasiak dira «El señorio de Larrea» ETB-2ko hurrengo telesaila grabatzen. Hori gutxi balitz, berak bideratu dituen bi proiektu, «Clara» eta «Pleno al 15» FORTAk hautatu ditu «TV movie» bihurtzeko
).

Zer egiten du telekomunikazio ingeniari batek antzerki eta telebista munduan murgildurik?
Betidanik interesgune zabalak izan ditut. Unibertsitatera joaterakoan ez nekien zer aukeratu, filosofia, zientziak edo arkitektura. Azkenean ingeniaritza hautatu nuen, astronauta izan nahi nuelako. Baina bista ona ez nuenez, amets hori alboratu eta ikerketa espaziala hartu nuen helburutzat. Sormenak beti erakarri izan nau, nola gauzatu zure irudimenean baino ez dagoen hori. Dela kohete bat edo ikus-entzunezko gidoi bat, niretzat muinean gauza bera dira. Sei urte teknologia eta ikerketa munduan murgilduta eman ondoren, urteen poderioz, neukana eta nahi nukeenaren arteko leizea gero eta handiagoa zen. Barruko harra esnatu eta Hospitaleteko irrati librea sortu genuen, Baix Llobregat osorako. Ekologismo, okupa eta gazte mugimenduak biltzen zituen. Oso ondo pasa banuen ere, denbora asko kentzen zidan emisora kudeatu eta emankizunak egiteak. Gero, Basauriko Tarima antzerki taldeak deitu eta, aitzakia horrekin, Teknologia Institutua utzi eta etxera bueltatu nintzen.

Kataluniako antzerkigintza ongi ezagutzen duzu; haien ondoan zertan gabiltza gu hankamotz?
Gure ondoan askoz garatuagoak daude, antzerkia egiten mendeak daramatzate eta hori nabaritu egiten da. Burgesia ilustratua izan dute, bere kulturaren maitale sutsuak. Errealitate soziologiko horretan haien izarrak dituzte, Flotats, Ana Lizaran... Nahiz eta film gutxi egin, entzute handiko aktoreak dira. Hemen berriz, arras zaila da antzerkian diharduen aktore bat izar bihurtzea. Mota guztietako produktuak dituzte, komertzialak, urratzaileak, esperimentatzaileak... Els Comediants edo Els Joglarsek urte piloa daramate, une oro ari dira gauzak birplanteatzen. Antzerki eskola nazionalaz gain, Teatre Neu bezalako areto alternatiboak dituzte. Hain baratz handi batean, aktoreak ez ezik, zuzendari eta eszenografoak ere aukeran daude. Euskal Herriko antzerki garaikideak aldiz, berrogei urte eskaseko eskarmentua baino ez du. Neurri handi batean jende autodidakta dugu. Ene ustez, formazio hutsune hori nabari da; eskerrak Basauri edo Getxoko zentroek gabezia hori orekatu duten. Bilboko Juan de Antxieta zentroa ere hor dugu, komertzialagoa zentzu onean. Baita Zornotza edo Elorrioko kultur aretoak ere, deus gutxirekin programazioan aurrerapen nabarmenak egin dituztenak, herri mailan oihartzuna lortuz. Erakundeen utzikeria ere oso kaltegarria izan da, sustengu falta hori. Orain, esan beharra dago hasiak direla gauzak taxuz egiten. Bestalde, askok kontrakoa dioen arren, ETBren etorrera oso lagungarria izan da; azken batean antzerki eta telebistarako aktoreak berberak dira. Telebista antzerkiaren aliatua da gurean, aktore gehienen ogibidea, bolada baterako lan egin eta trebatzeko. Halaber, antzerki eta ikus-entzunezkoentzat idazten duena idazle hobea da, eszenatik pertsonaien sakontasuna lantzen dakielako. Ikus-entzunezkoetatik berriz, zehaztasuna, abiadura, erritmoa, alderdi bisuala eta adierazpen ez-ahozkoa ematen ahal dio antzezlan bati.

Zure irudiko zein da antzerkiaren betekizun soziala?
Antzerkia beti egon da krisian, ez baita gehiengo batentzako artea. Nire ustez antzerkiaren betekizuna hauspo lana egitea da, bai sormenerako, bai hausnarketarako; aldi berean bilatzaile eta gure kontzientziaren xaxatzaile izan daiteke. Baina gauzen atzetik joan beharrean, aurretik ere joan daiteke. Hain zuzen, ikus-entzunezkoen munduan merkatuak erabat mugatzen zaituen bitartean, antzerkiak gure kontzientzia akuilatzeko balio dezake, xeheki eta sakonki. Antzerkirako idaztean beraz, arnasa hartzen ahal dut. Ez dakidan horretaz idazten saiatzen naiz, erantzunak aurkitu ahal izateko. Helburua ez da bi milioi ikusle lortzea, bizirik iraungo duten testuak idaztea baizik. Enkarguz idazten dudanean, auto-sedukzioa da niretzat, kezkatzen nauen zerbait bihurtuz.

Berriki argitaratu den «Perros de la lluvia» zure antzezlanak zer du kontagai?
Bilaketa-bidaia bat da; bere emaztearengandik banandu den idazle bat trena hartu eta bere buruaren bila joango da. Irungoa izanik, muga oso present daukat nire baitan; nire bizia ere mugen artean mugitzen da. Barne eta kanpo bidaia, alde batetik trena higitzen doa, eta bestetik bera ere hala doa trenaren barruan. Sarraski zalea da idazlea, besteen bizipen eta miseriez elikatzen den gizakia. Horretan dabilela, pertsonaia batzuekin egingo du topo, besteak beste: erakunde armatuko kide ohia, bere pistola aldean duela bidaiatzen duena, naturaren legea desafiatuz bere semea galdu duen agure bat, Tigre Ibar boxeolari ospetsu ohia (Urtainen omenez), orain galbidean dagoena. Denek dute zerbait amankomunean, patuaren eraginez baztertuak geratu baitira, mundutik at eta iparra galduta. Boxeolaria da idazleari behar duen ikasbidea emango diona, bere aingeru jagolea bilakatuz. Izenburua metafora bat da, alegia, etxe burgesetan heziak izan diren zakurkumeak, halako batean, kalean galdu, euriak oinatzak ezabatu eta ezagutzen ez duten mundu arrotz horretan geratuko dira. Existentzialista baina baikorra. Dena den, gauzen amaiera zoriontsua aldarrikatzen dut, baina ez zentzu komertzialean; porrotaren ondoren beti dagoelako zerbait, nimiñoa izanda ere, biziari zentzua ematen diona, begirada, irribarre bat, gizakion leize ilunetan argitasun zirrikitu bat, gizakian sinesten jarraitzeko. Zalantzak zalantza, aski kontent geratu naiz irakurri dutenek ondo dagoela esan didatenean.

Goenkaleko sortzaile eta gidoi zuzendaria zaitugu. Zertan oinarritu zinen hain molde iraunkorrak dituen telesail bat taxutzeko?
Gure asmoa Ingalaterrako telebistan klasiko bihurtu diren «Coronation Street» edo «Eastenders» bezalako telesaila egitea zen, urteen poderioz biziberritzen eta goiari eusten joango zena. Oso erronka polita izan da hainbeste jenderengana iritsi den zerbait egitea, nahiz eta askok azpi-genero gisa hartu, Garcia Marquezek kasu, foiletoiak idatzi izan ditu. Gure kasuan, hiztun komunitatea hain txikia izanda, erronka are handiagoa zen: gure ikuspuntu, pentsamolde, errealitate soziologikoaren islada izango zen telesaila. Ekoizpen sistema konplexua du, gainera. Esaten ziguten `hemen ez daude hainbeste profesional halakorik egiteko, ez idazleak, ez aktoreak'. Beste erronka identifikazio efektua izan da. Saiatu nintzen telesailari ahal zen molde iraunkorrenak ematen, bost elementu kontuan hartuz: lehenengoa, egitura dramatikoa da, hots, pertsonaiak, sinesgarriak izan zitezela, tabernaria, etxekoandrea, galdua dabilen gaztetxoa... Bigarrena, istorioen gertutatsuna; puri-purian dauden gai eta egoerak ukitu, oinordetza kontuak, droga, zeloak, inbidiak, maitasuna eta abar. Hor dago bere xarma. Beste elementua denborarena da: ahal den gaurkoena izan dadila, sasoian sasoiko gertakizun eta ospakizunak hariaren barruan txirikordatuz. Zehaztasun hori ordea, galdu egin da. Izan ere, kirol emanaldia egonda Goenkale 23:00etatik aurrera ematen zenean, ikusi zuten audientzia dezente jaisten zela. Hurrengo gakoa lekuarena da. Arralde herri fiktizioa bada ere, mundu guztiak ezagutzen du, batzuentzat Ondarroa da, Getaria edo Orio besteentzat. Azkenik, hizkuntzaren tratamendua dago. Euskara aberatsa darabilte pertsonaiek, euskalkiak erabiliz, neologismoak sartuz, Goenkaleri esker euskaltegietan finkatu diren hitz mordoa dago. Ongi atera den apustua da. Arrakastak, hala ere, ezin itsu gaitzake, gerora martxan jarri diren beste telesail batzuk ez baitute harrera onik izan, «Nire familia»k edo «Entre dos fuegos»ek kasu. «Benta Berri»k kale egin zuenean, birdiseinatu egin nuen,

sitcom
delakoa ahaztu eta tankera komikoa har zezan, atal batetik bestera korapiloa estutzen joan zedin. 105 atalera iritsi zen. Beraz, ezin da beti asmatu.

ETB-2an oraindik ez da sortu Madrilgo telesailei itzalik egingo dion telesailik. Horren haritik, Pausokaren hurrengo egitasmoa «El señorio de Larrea» apustu ausarta da.
Ez dugu lortu, jakina. Baina ez da saiatu ez garelako izan. Esaterako, «Periodistas» delako telesail arrakastatsua egin baino lehen, «Los ojos de la ciudad» infodramaren atal pilotua egin genuen, telebistako kazetarien bizitza pertsonala osagai informatiboekin nahasiz. Tamalez, ez zen telesail bihurtu. Madril aldean «El super» melodrama gordina, «Compañeros» eta hain familia kutsua duen «Medico de familia»

dramedyak
dira jaun eta jabe. Ez dakit lortuko dugun, baina gure asmoa behintzat zerbait ezberdina eskaintzea izango da. «Dallas», «Dinasty» edo «Falcon Crest» telesailen iturri beretik edango du «El Señorio de Larrea»k, gure ikuspuntutik baina. Anbizioa, handinahia izango dira istorioaren funtsa. Hari narratiboa oso azkar joango da. Hasteko ordubeteko hiru atal egingo dira, horren ondotik ordu erdiko atalak egunero emango dira, guztiak lokalizazio naturaletan, Labastida, Haro eta Oion inguruan. Agertuko diren ardandegi eta barrualdeak ere bertakoak dira. Iñaki Elizalde zine zuzendariak hartuko du lehen atalen ardura. Aktoreak, besteak beste, Xabier Elorriaga, Isidoro Fernandez, Martxelo Rubio, Carlos Sobera, Leire Zuazua eta Euskadiko missak izango dira. Teleberriaren aurretik emango da.

Europan gero eta gehiago, estatubatuarren itzala gainetik kentzearren, telebistak berezko ekoizpenak ari dira bultzatzen; «El Conde de Montecristo» edo «Rex» bezalako ekoizpenek arrakasta handia lortu dute.
Gauzak aldatzen hasiak badira ere, oso urruti gaude oraindik. Babesa dago europar produktuak ekoiztu eta eskaintzeko, baina amerikarrek dute kirtena eskutik. Industria kontua da, oker ez banago ikus-entzunezko merkatua Estatu Batuetako barne produktu gordinaren bigarren irabazi iturria da, autogintzaren gainetik. Armarik gabeko gerra da. Beraz, monopolioa haustearren, «europudding» zokoratu beharra dago, afera honetan ez baitago ezer okerragorik leku guztietakoa zarela sinestaraztea baino. Herrialde bakoitzaren bereizgarriak pantailaratzea ordea, ez da nahikoa. Banaketa eta emanaldi sareak nahitaez indartzean egongo da koska. Bestela, alferrik izango da gehiago ekoiztea


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Azkenak
Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Ertzain batentzat sei urteko kartzela-zigorra eskatu dute atxilotu bati drogaren truke laguntza emateagatik

Gipuzkoako Fiskaltzak sei urteko espetxe-zigorra ezarri nahi dio Donostiako Herritarren Babeseko patruiletako buruari. Ertzainak kokainaren truke prozesu judizialean onurak eskaini zizkion droga trafikatzea egotzita atxilotutako gizon bati.


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Eguneraketa berriak daude