argia.eus
INPRIMATU
GARRAXI IRRATIAREN BIGARREN URTEMUGA
2021eko uztailaren 19a
GARRAXI IRRATIAREN BIGARREN URTEMUGA
Altsasu eta Sakana osoko gazteen ahotsa eta hatsa bilakatu da Garraxi, beti ere 101,9 FM-n. Irrati librea izanik, bi urteotan gorabeherak izan ditu programazioan, jendea joan-etorrian ibili baita. Hastapenean, emankizun anitz egiten ziren, hain handia zen irrika gauzak egiteko. Gaur egun berriz, hasierako «sukar» hori baretu egin da, programazio xumeago bati bide emanez. Iraun dutenak ordea, saio alternatiboak izateaz batera, duinak dira oso. Orobat, ohiko emisioa eteten denean Gasteizko Hala Bedi irratia entzuten ahal da. Gisa honetan, Araban pil-pilean dagoena Sakanara hedatzen da