argia.eus
INPRIMATU
NOIZ ARTEKO AKORDIOA?
2021eko uztailaren 21a
NOIZ ARTEKO AKORDIOA?
Espero zena gauzatu da azkenean,
PSN-UPN akordioa. Nafarroako Gobernua UPNren esku eta, trukean, karguren
batzuk PSNrentzat. 2003ra arteko
akordioa, beraz, gauzatuta dago.
Beste kontu bat da sozialistek akordioa
lau urtez iraunaraziko duten ala ez.
Bitxia izango da Espainiako hauteskunde
orokorren (datorren martxoan
normalean) kanpainan, PSNk UPNri zer
leporatzen dion ikustea. Testuinguru
honetan, Juan Jose Lizarbe PSNko
buruzagiak oposizioa egingo dutela
esateak barregura eragiten du. BNG
efektuaren itzala hedatu da Nafarroan
eta PSNk badaki tentu handiz jokatu
beharko duela. Nekez iritsi daiteke
2003ra UPNren eskutik. Abiatu bai,
baina nork dio legealdiaren erdialdera
–Espainiako orokorren emaitzak
ikusi ondoren– PSNk ezin dezakeenik
beste gehiengo baten aldeko apustua egin. Ikusteko dago.

Alderdien ordezkariak Miramar Jauregian.

Gernika, 1937ko bonbaketaren ondoren.