argia.eus
INPRIMATU
KOMUNIKABIDEAK EUSKARAZ
2021eko uztailaren 19a
KOMUNIKABIDEAK EUSKARAZ
Antton Aranburu kazetariak «Euskarak komunikabideetan» izenburupean honela idatzi zuen «Euskaldunon Egunkaria»ra idatziriko iritzi artikulu batean:
«
Soil-soilik gogoeta orokor batek aurreikusi beharreko asmo nagusia aipatuz, bistan da elkarlan iraunkor eta oparoagoan jarri behar direla gaurko euskarazko komunikabide publiko eta pribatuak (...) zabalgune handiko plangintza baten aurrean gaude (...) ezin liteke gure ahaleginak bakoitzak geure txokotik egiten dugun eguneroko lan eta ikuspegira mugatu; denok ditugu gure interesak baina geure apustua bakarra da (...) Hedabideei dagokienez, euskararen gaur egungo balio sinboliko eta testimoniala gaindituko bada, behar beharrezkoa dugu ohiko jatorrismoan oinarritutako hizkuntza folklorizatuan geratu ordez, informazio arlorik nagusienetan berriemate eta mezugintzaren profesio-ikuspegirik goranahikoenaren eraginpean beti ere.
Gaurko euskal kazetaritzaren erronketako bat horixe baita: erdarazkoaren itzulpen izateari utzi eta hainbat mezu eta edukiren zero mailako lautasuna gainditzea; hots, pertsonetan inbertituz eta programa eta egitura berriak eraikiz, euskal kazetaritza profesionalago bat bere diseinu, bitarteko eta eguneroko lanketan».