HELDUEN UDALEKUAK EUSKARAN TREBATZEKO

  • erabiltzen hasteko pauso zail hori emateko baliabide apartak. Ikaslea egunaren 24 ordutan euskal giroan murgildurik egoteko eskaintza oparoa dugu aurten.

2021eko uztailaren 19an
Euskara ikastea gauza astuntzat jotzen duenak irakur beza AEK-k antolatutako barnetegien kanpainak dioena: «Uda ere garai aproposa da euskara ikasten jarraitzeko, aproposena agian inoiz baino denbora libre gehiago dugulako. Eta eguzkiak, beroak eta eguraldi onak sor dezaketen nagitasunaren aurrean eskaintza atsegin, freskagarri eta erakargarria prestatu du AEK-k, beti ere euskara ikastea eta udaz gozatzea bateragarriak izan daitezen. Berriro ere, euskara ikastea izango da uda honetarako planik hoberena».
Orain dela 20 urte AEK-k martxan jarri zuen egitasmo mota hau emankorra gertatu da hainbat eta hainbat euskaldunberrirentzat, euskara ikasteko erarik azkarrena eta eraginkorrena baita. Hala, formularen arrakasta ikusita, 1999an barnetegi eskaintza oparoa dugu udari begira. AEK-k berak, kasu, 700 ikasletik gora izan zituen iaz antolatutako barnetegietan, eta aurten milara inguratzea dute xede.
Formula sinplea da: 2, 3 edo 4 astez 30-40 ikasleko taldeak etxe batean biltzen dira euskara ikasi asmoz. Goizez eskolak ematen dira, baina horrez gain denetarako astia dago barnetegietan: txangoak, kultur ekintzak, parranda, tailerrak (antzerkia, dantza, ipuinak, eskulanak)... Helburu nagusia ahozko adierazpena edo mintzamena lantzea da.
Euskaltegiek kontu handiz aukeratzen dituzte barnetegietarako herriak: ingurune euskaldunetan kokatuak, bizitza sozial garrantzitsua daukaten herriak aukeratzen dira, eta aldez aurretik herrikoekin harreman sareak bilatzen dira ikasleak benetan herrikoekin mintza daitezen. 30 etxe inguru egokitu dira aurten Euskal Herriko gune euskaldunenetan.
AEK-k udaberrian ospatu den Korrikaren irudia erabili du orduan azaldutako konpromisoa barnetegietara eraman asmoz. «

Segi. Euskara ikasi
» lelopean 16 barnetegi antolatu ditu uda honetarako beste horrenbeste herritan: Bizkaian Aulesti, Forua, Ondarroa eta Gatikan; Gipuzkoan Aduna, Aia, Amezketa, Azpeitia, Lizartza, Oiartzun, Zaldibia eta Zerainen; Nafarroan Arantza eta Goizuetan, baita Nafarroa Beherean (Urepelen) eta Zuberoan ere.
IKAk Doneztebe, Etxalar, Leitza, Lesaka eta Uztaritz herriak aukeratu ditu barnetegiak antolatzeko. Zenbait euskaltegi txikiagok euren herrietan bertan antolatzen ditu barnetegiak, hala nola Zornotzako Aurten Bai barnetegiak zein Lazkaoko Maizpide euskaltegiak. Bilboko euskaltegiek, jakina, inguru euskaldunagoetara jotzen dute mintza praktika egonaldiak antolatzeko. Bilbo Zaharra euskaltegiak Muxikan hartua du etxea, Ulibarri euskaltegiak Arantzazun, eta Uztarrik Artean. Gabriel Aresti euskaltegiak, berriz, ekainaren 14tik irailaren 11ra bitartean erabiliko du Sakanako Bakaikun duen etxea, uda osoan zehar hainbat txanda antolatuz.
Ikasle bakoitzaren euskara mailak bere neurriko barnetegia dauka, eta kasu gehienetan maila ertaina edo altua duten ikasleei zuzenduta badaude, hasi berrientzako barnetegi bereziak ere antolatzen dira, esate baterako Maizpidek, Aurten Baik, Uztarrik eta AEK-k Iparraldean antolatutakoak.
Adinaren araberako banaketarik ez da egiten normalean taldeak osatzerakoan, eta hala, adin guztietako jendea batzen da elkarbizitza aberastuz. Egonaldien prezioari dagokionez, ezberdintasunak dauden arren, barnetegi batean bi, hiru edo lau aste igarotzeak 40.000 eta 65.000 pezeta bitarteko prezioa du.


ESKAINTZA BEREZIAK.

AEK-k barnetegi

klasikoez
gain zenbait eskaintza berezi prestatu du uda partea euskara maila hobetzeko aprobetxatu nahi dutenentzat. Hiru izango dira barnetegi berezi hauek: Mintzapraktika, Mendebaldeko euskara eta Familientzako barnetegia.
Mintzapraktika goi urratsetako ikasleei zuzenduriko tailerra da. Ahozko euskaran trebatzeko aitzakiarekin bideoa eta musika jorratzen dira antolatutako ekintzatan: gidoi eraikuntza, erreportajeak, bideoklipak, kantak... egiten dira.
Euskaltegian ikasitako euskara batuaren eta inguruko euskalkien arteko zubiak eraiki nahian antolatu du AEK-k Mendebaldeko euskara izeneko egitasmoa Bizkaiko Aulesti herrian. Hamaikatxo urte euskaraz ikasten jardun edota jada euskalduntze prozesua amaitua dutenei zuzendua dago abuztuaren 1etik 15era bitartean egingo den barnetegi hau. Ikasleak jatorrizko hiztunekin harremanetan jartzea ahalbideratuz, klasean ikusitakoa frogatu eta erabiltzea du xede.
Familientzako barnetegien helburua, berriz, guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzea da. Izan ere, asko dira seme-alabak euskal ereduetan matrikulaturik dituzten arren, euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten gurasoak. Egun osoan euskaraz bizitzeko aukera izateaz gain, kezka bera duten gurasoak ezagutu eta elkar laguntzeko parada dute. Azpeitia, Goizueta eta Amezketan antolatu ditu AEK-k gurasoen barnetegiok. Udaleku baten antzera, haurrak begirale batekin daude gurasoak goizeko klaseetan dauden artean, eta arratsaldeetan familian


Azkenak
Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-21 | Behe Banda
Barra warroak |
Eutsi, banarama eta

Ez galdetu zergatik, baina sarritan pentsatu izan dut kalte egiten diguna onartzeko erraztasun handia dugula. Erraztasuna, edo agian, beharra. Azken batean, dikotomia nabarmena planteatzen duen auzia da beharrarena: bere kausaren aurka egin dezakezu, ala hezur eta guzti irentsi... [+]


Txaro Marquínez, Zaintza Araba-ko kidea
“Alarma soziala sortzea leporatu digute; ez, alarma egon badago, ez dugu guk sortu”

Arabako zahar egoitzen egoera lehen planora pasa da berriz ere azken asteetan. Zaintza Araba elkarteak Gasteizko Arabarren eta Laudioko San Roque erresidentzietako egoiliarrei ematen zaien tratua salatu dute, hainbat senideren testigantzak jaso ondoren. Langileen lan-baldintza... [+]


Euskal Herriko tomate agroekologikoek %38,6 CO2 gutxiago isurtzen dute Almeriako tomateek baino

EHNE Bizkaiak bultzatutako azterketaren emaitzek baieztatu dute eredu agroekologikoan ekoiztuak diren tomateek berotegi efektuko gasen isurketan, eta batez ere energia kontsumoan, inpaktu txikiagoa dutela eredu agroindustrialean ekoiztuak diren tomateekin alderatuta. Honetan,... [+]


Une baten eternitatea

Atal honetan behin baino gehiagotan aipatu izan dugu izaki txikien munduan (gurean bezalaxe) itxurak okerrera eramaten gaituela, sarritan. Eta gaur dakarkigun laguna horren adibide garbia da, animalia gutxi izango baita Lurrean itxura ahulagoa edo kalteberagoa duenik. Horrez... [+]


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Eguneraketa berriak daude