argia.eus
INPRIMATU
«ERTZAINAK» K.O
2021eko uztailaren 19a
«ERTZAINAK» K.O
Harridura sortu du «Ertzainak» telesaioa eten izanak. Audientzia ona ari baitzen lortzen, «share» delakoaren %20, 180.000 ikusle, alegia. Aurrekontu falta argudiatu dute Tentazioa ekoiztetxea eta ETBk; atal bakoitza, bost egunetan grabatu beharrean, zazpi ari zirela erabiltzen. Orain, sponsor bat aurkitu behar dute gainerako sei atalak grabatzeko

EUSKARA HUTSEZKO TELEBISTA DONOSTIAN
Hiriko euskaltzaleon aspaldiko aldarrikapena. Oraindik zurrumurrua baino ez bada ere, badirudi zerbait ari dela egosten. Odon Elorza ustezko alkate berriak esan du prest legokeela euskara hutsezko telebistari buruz hitz egiteko. Benetako premia dago, Teledonostik duen arima eta jario hiper-erdalduna jasangaitza baita

ANDONI ORTUZARREN TXOSTENA
Eredu berria ezarri nahi du EITBko zuzendari orokor berriak, nagusiki, ETB 1en indartzea lekarkeena; denetatik eskaini bai, baina kalitateari muzin egin gabe. Euskarazko katea ume eta adinduen telebista bakarrik izan ez dadin. Halaber, finatziazio eredu berria aurreikusi du, inbertsioak eta ikus-entzuteko sektorea bultzatzeko asmoz