argia.eus
INPRIMATU
BERHIDRATAZIOA
Jabier Agirre 2021eko uztailaren 21a
Aurreko alean ikusi genuen beherako akutuak arazo larria direla herrialde ez oso garatuetan, baina beherakoek dakarten deshidratazioa ere kontuan hartzeko arazoa da. Espainian beherakoak dira katarroen eta gripeen ondotik gehien diagnostikatzen diren prozesuak.
«Tratamendua, gripearen kasuan bezalaxe, gorputza bere kasa senda dadin itxarotea da» esan zuen Maria del Carmen Medina adituak, «garrantzitsuena ez baita eginkaiak solido bihurtzea, beherakoa eragiten duten bakterioak edo birusak gainditu eta gorputzetik kanporatzea baizik». Ez da ahaztu behar ordea, arazorik serioena ez dela beherakoa bera, ondorioz agertzen den deshidratazioa baizik –honek hiltzen du eta ez germenak–. Horrexegatik terapiaren gakoa ber-hidratazioa da. «Eta modurik egokiena bide digestiboa da, ahotiko soluzioekin, gehitu zuen Medinak».
Ez dira batere gomendagarriak, ordea, ez antibiotikoak batetik (ahotik emanez gero erresistentziak erraztu ditzakete), ezta etxean prestatutako formulak ere (ura limoi-zukuarekin eta gatzekin nahastuz prestatzen dira, gorputzak galdutako gatzak berreskuratu asmoz): sarritan formula horiek ez daude batere orekatuak, eta azkenerako hesteari kalte egiten diote. Botiketan badira soluzio egokiak, oso prezio onean, behar bezala prestatuak, etxe guztietan egon behar luketenak