UEUko lehendakari Mikel Aizpuru
eta Iparraldeko koordinatzaile
Maitane Carmentek aurten Miarritzen
eta Iruñean izango diren ikastaroen berri
eman dute. Miarritzen uztailaren 5etik 9ra bitarte izango dira ikastaroak eta
Iruñean berriz, 19tik 30era bitarte.
Indartuta dator UEU oraingoan, Nafarroako Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Donostiako udalarekin hitzarmenak
lortu baititu.
Aktualitateak hala eskatuta soziologia saileko ikastaroan munduan zehar izan diren bake prozesu ezberdinak aztertuko dira.
Udako Euskal Unibertsitatean, ikasteaz gain antzerkiaz, musikaz eta beste zenbait ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute Miarritze eta Iruñeara hurbiltzen direnek.
Kontseiluko batzarra atzeratu da.
"Artea Ikasbide"ko lanak Guggemheinera.