Duela bi urte hasi zen bere herriko berriemale modura 25 urteko berriztarra. Bere estiloa nonbait entzuleen gustukoa izan eta ur sakonagoetan sartu zen: astegunetan aurkezten duen irrati-formula eta «Sutondotik plazara» nekazaritzari buruzko saioa larunbatetan.
«Azken honetan, elkarrizketak-eta lantzean gehiago ikasten duzu. Bestea mekanikoagoa da, musika berria aukeratu eta aurkeztu».
Bitarteko beroa iruditzen zaio irratia,
«baina badu bere alde latza: trabatu gabe luzaro berba egitea, hori lortzen dudanean festa bat emango dut». Geroari begira, Jaionek badu amets bat, noizbait bete dadin nahiko lukeena:
«literatura eta bidaiak nahastuko lituzkeen irratsaio bat egin. Ea denbora hartu eta zerbait prestatzen dudan»