Esperientzia polita 16 eta 18 urteko gazteek ukan dutena Gure Irratiko lehiaketa honi esker. Gazte anitz izan da deialdiari erantzun eta lanak aurkeztu dituena. Funtsa ordu erdiko emanaldi bat Euskal Herriko pertsonaia baten inguruan egitea zen, gaurkoa ala iragan denboretakoa izan zitekeen. Kazetan grabatzeaz batera, gidoia agertu ondoren, azkenean, sei izan dira irabazleak: lehen bostak «Beñat Etchepare» lizeokoak eta beste bat «Maurice Ravel»ekoa. Hautatu gaien artean denetarik zen, hala nola: Xalbador, Garat anaiak, Lazkao Txiki, Pierre Broussain, Jean Louis Maitia eta Kukumiku