DONEJAKUE BIDEAREN NAFAR ARRASTOARI SEGIKA

  • izan ohi da. Aurtengo egutegiak ere horrela mugatu du besta eguna eta honen aitzakian milaka eta milaka erromesek Donejakueko bidea hartuko du. Guk nafar arrastoari jarraitu diogu.

2021eko uztailaren 15ean
Historiak dio Santiago apostoluaren eta bere ikasleen hilobia Konpostelan aurkitu zutenean hasi zirela Santiagorako erromesaldiak, 813 urtean. Orduan, musulmanen aurkako gurutzada gori-gorian zegoela, erresuma kristatuetako gizon eta emakumezkoak elizgizonaren hobia bisitatzen hasi omen ziren fede lurrinetan, Europako Bidea deritzona zabaltzen, gurutze seinaleak han hemenka zutituz; Donejakue bidea mugatuz azken batean.
Pirinio bazterrean izaki Nafarroa, Europatik ernatzen ziren bideek herrialde honetan bat egiten zuten, Ostabat herrixkan sarturik Donibane-Garazitik Luzaiden barrena mendikatea zeharkatuz. Huesca aldetik ere barneratzen zen bertze erromes bidea, Somport parean, eta Zangoza inguruan hartzen zuen gero nafar norantza. Luzaidekoak eta Somporteakoak bide bera osatzen zuten gero Garesen, Bianarantz abiatzeko. Horrela, ez da harritzekoa bide bazterrean utzitako arrastoen handitasuna; galtzadaren zainetan, eliza, tenplu edota ermitak dira, hala nola, aspaldiko fraideen ostatu aterpeak. 800 kilometro inguruko tartea dago Orreaga eta Galiziako Santiago artean. Nafarroakoak berez 140 kilometro inguru hartzen ditu, baina hauen arrastoan ibiltzearren oporretarako aitzakia izan bada.


Luzaidetik sartzen dena, garrantzitsuena

Luzaidetik Gareserako norantza bakarra hartu aitzinetik, Donejakue bideak Nafarrorako bi sarrera dituela erran dugu arestian eta Luzaidetik sartzen dena izanen da apika bietan garrantzitsuena, erromes gehien inguratzen dituelakoz. Mugaz bertzalde, Izpura eta Donibane Garaziko herriak bere horretan hartzen ditu. Izan ere, herri honen parte zaharrerako sartzea Santiago Atetik egiten du, apostuluaren ohorez. Luzaidetik Pirinio mendikatera egiten du jauzi gero, Ibañetako gainean barrena. Bertan monumentu ttipi batek gogora ekartzen du aspaldi batean hemen zutitu zela Orreagako Monastegia, 1127 eta 1134 urteen artean egun dagoen tokira goldatu bazuten ere.
Orreaga izanen da akaso bidearen itzalean erromesen izpiritua gehien atxikitzen duen parajea. Hemen, orduko euskaldunek Errolan ordezkari militar frantsesa erahil zuteneko irudiak gogora ekar daitezke haritz erraldoien abarrotsean. Halaber, ederra da arras Orreagako monastegiak duen kolegiata. Antso Azkarra VII.aren gorpua bertan dago hilobiratua; bi metroko gizontzarra, mozarabiarrei berak egin zien Navas de Tolosako gudan aurre, euskaldunon babesean. Garaipen hori izan zen gero Nafarroako armarriaren giltzarria: kateak gurutzaturik ikurriñarako eta erdian diamante esmeralda. Honen bi adierazgarri ere ikus daitezke erregearen zerraldoaren alboan.
Urratsez urrats, Auritz eta Auritzberriko herriak lotuko dira bidera. Karrika nagusiko herri bi; teilatu zorrotzeko etxeak dituzte elurretik babesteko. Aurrerago, Meskiritzeko mendateak lerrokatzen du erromesaren pausoa eta Lintzoain igaro ondoren Erro bailara agertzen zaio begietara. Zilbeti, Zubiri, Esteribarko bailara eta Larrosoaña hartzen ditu gero. Zuriain, Itzotz eta Zabaldika herrixkak daude beranduago, Arreraino. Hemendik, Atarrabia lehendabiziko eta Burlata bigarrenik, Iruñeko hirian barnetaratuko da Magdalenako zubiaren laguntzaz. Noski, hiria bera garrantzitsua izan zen Donejakue biderako eta aunitz dira testigantzak. Katedrala hor dago adibidez, kasko-kaskoan. Arte gotikoaren adibide, 1994 urtean berritu zutenetik, edifizioaren larrua argitsuago ageri da eta margotan jantzirik eskaintzen ditu bere pareta eta zokoak.
Zizur Txikia inguratzen zaio jada hiri zurrunbilotik kanpo eta Erreniegako mendiaren bizkarretan jarraitzen du. Uterga, Muruzabal eta Obanosen barrena, azkenekoz, Gareseko atariraino hurbiltzen da bidea. Somportetik sartu direnak izanen ditu ziurrenik bertan zain.


Yesa aintziratik barrena

Espainia aldetik agertzen da bigarren muturra, Somportetik datorren bidea. Yesa aintziraren bazterretatik Euskal Herriratzen da. Ez bideari lotuta baina eskura ditu ibiltariak, hala nahi izanez gero, Leireko Monastegia eta Xabier Gaztelua. Lehendabizikoan, oraindik ere zutik dirauen oinarrizko eliz erromanikoa ikus liteke. Berari erantsi zaizkio geroko bertze zatiak, egun agertzen duen itxura lortzeraino. Sineskerak dio monastegi honetan Birila abadeak 300 urte eman zituela txori baten xuxurlatzea aditzen, konturatu gabe. Horrexegatik egin zuten saindu abadea, hilezkortasunaren misterioa ulertutakoan. Xabierren sorlekua izandako gazteluarekin egingo dugu topo ondoren. Gaztelu orok beharrezko dituen dorre eta harresiak baditu honek ere.
Jarraian topatzen da Zangoza. Herri hau ibiltarien joan-etorriaren ondorioz eraikitakoa da. Ederrak dira erromesek eraikitako elizak. Aipatzekoa gertatzen da derrigor, Santa Maria parrokia. Izugarriak ditu aurrealdea eta hiruko abside erromanikoa; goiti egiten duen dorrea aldiz gotikoa da. Halaber, azpimarratzekoak dira Santiago eta Salvador elizak, hala nola, Asisko Frantziskoren santutegia. Aibarreko gaina igaro ondoren, egun hutsik dagoen Olatz, Izko, Abintzano eta Ibargoitiko Gatzagak bereganatzen ditu bideak berera. Elo, Otano, Tiebas, Olkotz eta Eneritz dira hurrengoak bide katean. Alta, puntu honetan ibiltariak ezinbertzekoa du geldialdia, Eunateko Santa Maria bertan baitago. Erromesen tradizioak dio eguzkia jalgitzen edota gordetzen ari denean iritsi behar dela Eunatera; ahal izanez gero, gainera, bakarrik, monastegia bera dagoen bezalatsu, zelai zabalean, solte. Robo ibaiaren marmarrak jazten omen du soilik. Hartara, ahalik eta ixilen gerturatu behar zaio.
Egia erran, Eunateren izaeraz ezer gutti dakigu, batzuentzat ospitalea zena, bertze batzuentzat hileta eliza zen. Alta, zortzi aldeko gangagatik eta atarian duen arkuteriagatik harribitxia da Donejaku bidearen bazterretan jalgitzen diren tenpluen artean.
Eta poliki, erromesen arnas erritmoan, Obanos agertzen da gero, berriz ere Gareseko karriketan sartzeko. Hemen, itxaroten egonen dira zenbaitzuk, Ostabat ingurutik etorritakoak, Luzaidetik, Orreagatik, elkarrekin Bianarantz abiatzeko; Euskal Herriari hemen adio, Santiagorako lorratzetan.


Gares, elkargune

Aspaldikoek zioten, eta hori dela kausa paratu zioten izena, Finesterren zuela lurrak bere akabera, Atlantiko itsasoaren beldur nonbait. Jomuga hori izanik, Donejakueren bideek bat egiten dute, erran moduan, Garesen. Horrela, sei begiko zubi erromatarrak, Erromesen zubiak alegia, barneratzen ditu herrirat ibiltarien pausoak. Gainera, Santiagorako bide ertzean alboratu diren herri gehientsuenen modura, Karrika Nagusia zabaltzen zaie esker onez hemen ere. Eta berriz ere, Santiagoren izenean, bertze eliz parrokia goratzen da. Eraikinaren barnealdean, halaber, Santiago Beltza atxikitzen duen irudia dute erromes orori erakusteko.
Agerian paratu beharreko bigarren xelebrekeria ere badu Garesek. Horrela, San Pedroko elizan gorderik dagoen Puy Amabirjinaren irudia Txoriaren Amabirjina moduan ere ezaguna da. Nonbait, 1834 urterarte Erromesen zubiaren puntu gorenean kapera bat egon zen zut; bertan ukaiten zuten Puy Amabirjina. Bada, egunero agertzen omen zen txori bat emakumezko irudiaren aurpegia garbitzera, Arga ibaiaren ura xede honetarako baliatuz. Are gehiago, Txoriaren Amabirjinaren kondaira hau agertzen da herriaren armarrian.
Garesetik Mañerura eta hemendik Ziraukira doa bidea. Horrela, batzutan errepide galipota bada bidearen alfonbra, bertzeetan mendi magaletan ahokaturiko bidezidorra dugu. Alabaina, galtzadaren arrastorik ere badago, Ziraukin bezala Villatuertako norantzan. Antzinako gurdien orroa irudimenaren bitartez entzundakoan, Lizarra dago hurre.


Lizarrako ikurrak

1090 urtean eraiki omen zuten Lizarra, eta erromesaldien itzalean arras apaindu zuten hiria Ega ibaiaren hegaletan. Zapateria karrika, Kale Nagusia... Gehiago dira hiria zeharkatzean topatzen direnak baina bi eraikin agerian paratzea ezinbertzekoa da: San Pedro de la Rua eta Erregeen Jauregia, biak ere Lizarrako ikurrak baitira, ezbairik gabe. Hartara, San Pedro de la Ruari dagokionez, aipatzeakoa da bere klaustro erromanikoa; lau alderdikoa baldin bazen ere, egun bik irauten dute. Felipe II.ak 1572 urtean Zalatanborreko Gaztelua lurreratzea manatu zuenean bi hegal deuseztu zituzten. Bestalde, Erregeen Gaztelua ere erromanikoa da. Alta, bera da eliz kutsukoa ez den eraikin erromaniko bakarra Nafarroan.
Lizarratik berehala dago Aiegi, Montejurra mendi entzutetsuaren magalean, eta hemen Iratxeko Monastegia. Garai batean ospitalea zegoen bertan aspaldiko erromesentzat. Aurrera segituz, Doneztebe Deio herriak hartuko du bidearen txanda eta ondoren Los Arcosek; Santzol eta Dorreak atzetik. Ondoren Torres ondoko herrixkak, eta hemen ere geldiunea egiteko aukera. Izan ere, Hilobi Saindua eliza bertan dago, Eunatekoaren bixkia. Erromanikoa ere, zortzi aldeakoa, baina Torresekoak ez du ataririk. Herri barrenean dago eta ondorioz ez dago bakarrik eta ixilik etortzea beharrezkoa dela dioen erritorik.
Ehun kilometro eskasetan, azkenean, Bianak agurtzen du erromesa, Nafarroa utziz. Eta bide batez, Euskal Herria. Aurretik, dena den, ibiltariak Santa Maria basilika ikustatzeko aukera badu, bere handitasunaz gozatzeko. Barrokoa, eredu gertatu zen antzeko eraikinetan.
Donejakuek, hortaz, herriko karrikak ferekatzen ditu, San Felices atetik eta Leizeetako Santa Maria delako baselizatik jada uzteko. Harrizko Zubi ttipi batetik (hori izanik bere izena), Ebro ibaiari egiten dio gain, Logroñoko bideari eusteko, Santiagorantz

Gizonezkoa, kaleumea eta gaztea
Gero eta gehiago dira Santiagora doazen bisitariak. 1987 urtean 3.000 erromes inguratu bazituen apostuluaren hilobiak berera, 1993 urtean 100.000 ibiltarik hartu zuen norantza hori. Ordukoan ere uztailaren 25a igandean egokitu zen eta 4 milioi pertsona gehiago hurbildu ziren bertaraino, autoz nagusiki. Iaz 25.000 oinezko erromes izan ziren Santiagora heldu zirenak. Nafarroan barrena ibili zirenak aldiz, 15.000 gizon-emakume.
Aurtengoa, Santiago eguna berriz ere domeka izateagatik, Donejakue urtea da, eta aurreko kopuru guztiak gaindituko dituela diote. Alta, zergatik? Zertarako bideari eutsi, hanka zolak larrutuz, baben oinazeaz aitzina egin? Erromesen aholkuetan nagusienak horrelaxe dio alegia: hanka zolak larrutzeko beldurrik ez izateko, eta horrexegatik zapata oinetako erosoak eramateko, hanka ederki ahokatzearren.
10.000 lagunei eginiko galdetegian, 3.158 erromesek arrazoi izpiritualak aipatzen dituzte bidaia egiteko. Erlijioak bultzatuta, halaber, 2.967 pertsona abiatu ziren Santiagora. Kultura ezagutzeagatik izan zen 2.957 erromesen erantzuna eta kirola dela kausa, berriz, 1.897 ibiltarirena.
Halaber, guztien batez bertzekoan oinarrituriko profila ere badu Donejakue bideko erromesak. Hartara, gizonezkoa da, kaleumea eta 30 urte baino guttiago omen ditu. Eguneko, gainera, 21 kilometro ibiltzen omen ditu, atsedena hartu aitzinetik

Aterpe hartzeko hamabi aukera
Nafarroako herrialdeari dagokionez, hamabi dira erromesen ostatu moduan atondu dituzten aterpeak aurtengo Donejakue Bidean; Orreagan dago aurrenekoa eta bertatik 137 kilometrotara dagoen Bianakoa azkenekoa. Tartean, Zubiri, (Orreagatik 22 kilometrora), Larrasoaña (Zubiritik 5 kilometrora), Arre (Larrasoañatik 9 kilometrora), Iruñea (Arretik 5 kilometrora), Gares (Iruñetik 22 kilometrora), Lizarra (Garesetik 21 kilometrora), Los Arcos (Lizarratik 19 kilometroa) eta Torres herrian moldatu dituztenak topa ditzakezu. Bianatik aurrera jarraitzekotan, aukerak ere anitzak dira.
Ohe, sukalde eta bainu zerbitzua da bakoitzean eskaintzen dena eta batzuk musutruk badira ere, ohitura da sos batzuk uztea. Bertzeek berriz, 400 edota 500 pezetako (16-20 libera) ordainsaria eskatzen dute. Dena den, erromesa zarela ziurtatzen duen txartela agertzea derrigorrezkoa da aterpe hauetan lo egin ahal izateko eta txartel hori zure lehendabiziko ostatuan lortu dezakezu. Bidean aitzina egin ahala, ostatuz ostatu txartel honetan zigilua paratzen dute Donejakuen barrena zure arrastoa ziurtatzeko


Azkenak
2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Eguneraketa berriak daude