BIDAIATZEKO GIDAK: MUNDUA GERTURATZEKO

  • Abenturak, beraz, gero eta leku gutxiago aurkitzen du munduan zehar burutzen diren txangoetan. Dena den, bada oraindik bidaiari multzo eder bat opor antolatuei aurre egiten diena.Bere kabuz munduan barrena ibiltzen dena. Deskubritzea gustokoa duena.

2021eko uztailaren 27an
Herrialde ezezagunetara abiatu baino lehen, nolabaiteko dokumentazioa ezinbestekoa zaie abenturazaleei. Informazio hau eskuratzeko hamaika argitaletxek gida bilduma anitz bat kaleratu du. Paperezko gida hauek txangoa antolatzeko erraztasunak emateaz gain, bidaian bertan nondik norakoa zehazteko baliogarriak izango dira.
Nola aukeratu gida bat nahiko buruhauste izan daiteke eskarmentu gutxiko bidaiari batentzat, aukera oso anitza baita. Agian, kontuan izan beharko dugun aurreneko ezaugarria pisua da. Munduari bira ematea, erabat astuna den liburu batekin, ez da batere eroso.


Giden apalategia

Hizkuntza:
Lehenengo eta behin esan behar dugu ez duzula gidarik euskaraz topatuko, ez bada Euskal Herriko naturgune hurbila, eta eremu honetan ere salbuespena izango da. Gidarik hoberenak frantsesez eta ingeleraz daude, nahiz eta gaztelaniaz ere aurki daitezkeen bakan batzuk.

Eremuak:
Aukera anitza izan arren, ez dituzu munduko herri guztiak gidetan aurkituko. Jakina, Europa eta Ipar Amerika izango dira topatzeko errazenak. Afrikak, berriz, ez du gidetan leku askorik. Mediterraneo aldean kokatzen diren herri afrikarrak eta Kenia salbuespenak dira. Afrikako erdialdeari buruz, aitzitik, oso informazio gutxi dago. Afrikarekin batera, Hego Amerika izan daiteke bigarren kaltetua apalategi hauetan. Harrigarria bada ere, Hego Amerikako herrialde guztiek ez dute gidarik.

Egitura:
Bi eredu aurki daitezke. Batetik, informazio idatzi ugari eta zehatza eskaintzen dutenak; eta bestetik, idazkiak argazki, mapa eta infogramaz apainduak dituztenak. Lehenengoei akatsik gabeko datuak eskatuko genizkieke eta bigarrenei, berriz, ikusgarriak izatea. Sarritan, alde ikusgarria jorratzen dutenek informazio gutxiago eskaintzen dute, baina askoz ere atseginagoak dira.


Giden gida

Hauek dira sailkatu ditugun gidak:

Erabilgarriena: Le Guide du Routard:
Frantzian burutzen diren gida hauek ditugu maitatuenak. Bere baitan abentura kutsua gordetzen dute eta ematen diren datuei buruzko iruzkinak oso atseginak dira. Bidaiariaren identifikazioa bilatzen dute bidai xume eta merkeak eskainiz. Ez dira oso lodiak, egileek beren aukeraketa ematen baitute. Haien estiloarekin bat eginez gero, bidaiatzeko lagun bilakatuko dira. Hauetako asko gaztelaniaz argitaratu dira, baina kontuz imitazioekin. Bada

La guia del Trotamundos
izeneko bilduma bat zer ikusirik ez duena jatorrizkoarekin. Gainera azalean ere antzeko irudi bat adierazten da, mundua bizkarrean daraman ibiltaria, hain zuzen. Gaztelaniazko bertsioa aukeratu baino lehen garrantzitsua da benetakoa den egiaztatzea. Denboraren poderioz gida hauek hasierako xarma galdu dutela aitortu behar da.

Biribilena: Lonely Planet:
Australian burutzen diren gida hauek oso zehatzak eta osoak dira. Informazio aldetik, merkatuan aurki daitekeen biribilena. Azken urteotan gaztelaniaz ere aurki daiteke hainbat herrialde. Hala ere, gida hauek duten ezaugarririk nabarmenena informazioaren eguneratzea da. Urtero edo bi urtetik behin gidak berrargitaratzen dituzte datu guztiak gainbegiratuz. Jokaera hau txalogarria da, galtzeko aukera gutxi ematen baitu. Gaztelaniazko bertsioak, ordea, ez dituzte berritzen jatorrizkoaren abiadan. Frantsesezko moldaketa ere nahiko hedatua dagoen arren, ingeleraz idatzita dagoena aholkatuko genuke, liburudendetan dauden fidagarrienak baitira. Ildo beretik, EEBBetako

Moon Travel Handbooks
izeneko gidak argitaratu dira. Zorrotzak eta osoak, hauek ere kalitate handikoak.

Zehatza: Sin Fronteras/The Rough Guide:
Apalategira heldu berria da eta nahiko ospe bereganatu du. Oraindik ez du herrialde askorik kaleratu, baina daudenak xehetasunez aztertutakoak dira. Kalifornia, Vietnan, Israel, Dublin, Lisboa... ditugu bilduma honen zenbait titulu. Bilduma honen sorburua Londresen dago.

Kulturala: Touring Club Anaya:
Jatorriz italiarrak, Anaya argitaletxeak gaztelaniazko bertsioa salmentan jarri du. Honek historia, kultura eta hainbat datu entziklopediko ematen du. Herrialde berriak ezagutzeko eta kulturen ezaugarriak ulertzeko oso aproposak dira. Argazki asko dauzka.

Ikusgarriak: Acento, El Pais eta Aguilar:
Hiru gida hauek argazkiak, mapak eta infogramak tartekatzen dituzte informazioaren barnean. Honela, bidaiariak begiradaren bitartez hainbat informazio eskuratuko du. Aipagarriak dira eskaintzen diren hiri barruko ibilaldiak. Mapak garrantzi handikoak dira.

Antolatzailea: Everest:
Gida hauek ez dira oso egokiak bidaian eramateko; prestakuntza garaian dira baliogarriagoak. Kanpora irtendakoan ez dute erraztasunik ematen. Gehien bat munduko hiririk nabarmenenak dituzte ikusmiran.
Aukeraketa honez gain, bada gida gehiago ere. Dena den, bidaiatzeko tankeraren arabera, norberak jakin beharko du zer nolako gida aukeratu.


Aldizkariak

Gida liburuak ez dira bakarrak bidaiaren informazioaren arloan, kioskoa gainezka baitago bidaiatzera gonbidatzen gaituzten aldizkariez. Gainera, aldizkari hauen azken joera datu praktikoak eskaintzean datza. Hau da, artikuluari orri praktikoak gehituz, gida txiki erabilgarri bat sortzen dute. Gehienetan, argazki-lana oso zaindua da. Hona hemen gure aukeraketa:

Altaïr:
Udaberri honetan bigarren etapari eman dio hasiera eta hiruhilabetekari bilakatu da. Gainera, hemendik aurrera monografikoak izango dira. Aurreneko zenbakiak Peru izan du gai bakarra. Honela, herri bati buruzko ia 200 orri jartzen dituzte eskura. Hainbat gida liburu baino interesgarriagoa, zalantzarik gabe.

Siete Leguas:
«El Mundo» egunkariak bidaia aldizkari bat plazaratu berri du. Seihilabetekaria da eta merkatuan bigarren zenbakia topa daiteke. Gai anitz eta sinadura ezagunez josita dago.

Península:
Estatu espainiarra eta Portugal ezagutzeko hilabetekaria da. Testu landuak eta irudi erakargarriak dauzka.

El mundo de los Pirineos:
Eremu honi buruzko bihilabetekaria, gida praktikoak zaintzen dituena, mendilerro honetan zehar ibiltzeko ezinbestekoa. Frantsesez, eremu berberari buruz, «Pyrénées Magazine» argitaratzen da. Aldizkari bien artean ez dago loturarik.


Naturguneko bideak

Natura eta mendiko bideak ezagutzeko hamaika gida aurki daiteke. Orain dela hamar urte Bilbon sortu zen Euskal Herrian dagoen argitaletxerik garrantzitsuenetakoa: Sua. Argitaletxe honen bildumak mendi gidak, ibilaldiak, bizikleta bideak eta topogidak eskaintzen ditu, besteak beste. Euskal Herriko mendiak, Pirinioak eta Penintsulako mendikateak dira bilduma honen helbururik nabarmenenak. Sua argitaletxearen bitartez hurbil dagoen natura goza dezakegu, bidea galdu barik.


Harremanetarako gidak

Bidaiatzeko kontuan hartu beharreko giden errepaso hau amaitzeko, hizkuntzak erabiltzeko sortu diren gida liburuak aipatu nahi ditugu, hau da, elkarrizketa bizteko erabil daitezkeen gidak. Badira bi argitaletxe nabarmen: Sua eta Anaya.
Suaren bildumak hogei bat hizkuntz eskaintzen du, munduko herrialde hurrenetako hizkuntzak ere azaltzen direlarik: thai, palestinoa, hindi, indonesioa... esate baterako. Anayak berriz, titulu gutxiago plazaratu du: italiera, alemaniera, portugesa eta ingelera, besteak beste.
Gida hauekin ezin da hizkuntza goitik behera ikasi, baina hainbat erraztasun ematen dute bertokoekin harremanetan jartzeko. Kolono edo turisten hizkuntza baino lehen, bertoko berbak erabiltzea askoz ekologikoagoa da. Gomendagarriak dira biak ere


Azkenak
2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Eguneraketa berriak daude