argia.eus
INPRIMATU
ITZULPENGINTZA MERKATUA
2021eko uztailaren 21
ITZULPENGINTZA MERKATUA
Inaxio Lopez de Aranak euskal itzulpengintzaren lan merkatuko otsoak eta aingeruak astindu ditu Euskonews & Median. SasiABLEak ditu kritikagai eta bestetik, EIZIEren babes lana goraipatzen du:
Ā«Itzulpengintzaren munduko arrisku batez ohartarazi nahi zaituztet, gure lanbide honetan behar baino amarru eta azpijoko gehiago erabiltzen baitira ezein helburu erdiesteko. Zoritxarrez, gainerako lanbideetan ere txakurrak ortozik dabiltza, esaera zaharrak dioen bezala. Itzulpengintza ez da, beraz, lan-munduko ardi beltza. (...) Administrazioko zenbait zerbitzuren pribatizazioarekin batera, azken boladan itzulpen-enpresa batzuk sartu dira instituzioetan, (...) bertako itzulpen-lanak egiteko azpikontrata lortu eta gero.
(...) Itzultzailea, batetik, instituzioetan lan eginagatik ez da sekula funtzionario izango –oposizioak gainditu ezean, behintzat– eta bestetik, itzulpen-enpresak ezarritako lan-baldintza eskasak pairatu behar izaten dituelako. Hori dela eta, sasiETT hauek gero eta itzultzaile gehiagoren lan-duintasuna kolokan jartzen ari dira.
(...) Euskal itzulpengintzan otsoak dauden bezala aingeru jabolerik ere badugu: horra hor EIZIE elkartea, beti euskal itzultzaile guztion hobe beharrez lanean. Ekimen goraipagarria benetanĀ».