argia.eus
INPRIMATU
«TELENORTE»REN ALDAKETA ONERA
2021eko uztailaren 19a
«TELENORTE»REN ALDAKETA ONERA
Nahiz eta euskarazko titularretan maiz akats inozoak egin, txalotzekoa da azkenaldian euskararekiko erakusten ari diren jarrera. Lehengo egunean adibidez, Pako Ibañezen «Oroituz» lan berria aurkezteko bost minutuko erreportajea lañoa landu zuten; Pako, Imanol eta kazetaria euskaraz patxadaz berriketan, gaztelerazko azpitituluekin

«UNO DE LOS NUESTROS»EN ITZULERA
Taxi hori bat New York-eko hotel batera iristen, ze film da? Halakoak asmatu behar dira Hollywoodera bidaia irabazteko; edota filma ikusi beharrean «gazapozale»a izan. Hozkailuan eduki ondoren, Felix Linaresek aurkezle duen zinezaleen lehiaketa uztailean bueltatuko da. Espero dezagun oraingo honetan gehiago irautea

«LA PEÑA DEL VERANO» SAIOA PRESTATZEN
Aski ez dugula sinetsita, uda partean saio «mandeuli» hau pairarazi nahi digute. Txema Montoia eta Jon Uriarte bikotea, Marta Lopez pinpirina lagun dutela («El Informal»eko Inma del Moral imitatu nahian). Besterik ez dagoelako edo, jendeak ikusi egiten du nonbait. Guri behintzat, ergelkeria galanta iruditzen zaigu. Eskerrak zine formatoan den