argia.eus
INPRIMATU
IRRATI FORMULAREN ABERTZALETASUNA
2021eko uztailaren 19a
IRRATI FORMULAREN ABERTZALETASUNA
Bazterrak harrotu ditu berriro «honorable» Pujolek. Kataluniako Radio Flaixen estudio berrien inaugurazio ekitaldian (Euskadi Gaztearen baliokidea) zioen mota honetako irratiek «sena eta abertzaletasuna» bultzatzen dutela. Bidenabar, Coperi hiru lizentzia kendu eta gero, irrati ezberdinei oroitarazi zien katalanez emititzeko kuotak bete behar dituztela (programazioaren % 50 eta musikaren % 25). Imajinatzen al duzue Arzallus edo Ibarretxe lehendakaria Euskadi Gazteari buruz halakorik esaten? Ondo legoke. Tamalez, gure errealitatea ez omen da hangoa bezain samurra