"IRLANDAR BATI TRIKITIXA BARNERAINO SARTZEN ZAIO"


2021eko uztailaren 21ean
H

asteko, zuk zeure burua musika heziketari dagokionez autodidaktatzat daukazu. Zer moduz aurkitzen zara heziketa akademikoa dutenen artean?
Zorte handia daukat musikari oso onekin ari naizelako Alboka taldean, Martin Zarko, Joxan Goikoetxea, eta besteekin. Baina uste dut musika lantzeko bide bakarra ez dela kontserbatorioa. Ez dut irakaslerik izan; eta irakasle batekin, lehenago baina leku berera iritsiko nintzela uste dut. Irakasleak ere ez du zertan beti kontserbatoriokoa izanik. Irlandako musikari on askok ez daki solfeorik. Autodidakta moduan musika lantzea mantsoa da, baina ikastearen satisfazioa ere handia.
Orain, herri musikara ere ondo iritsi daiteke hezkuntza akademikotik: Joxan Goikoetxea batek musikari trebezia teknikoaz gain musika herrikoiaren izpiritua ere menderatu du. Hezkuntza akademikoa gainditu egin du. Ni berriz ez naiz musika klasikoa jotzeko gai, ezin naiz partiturara mugatu, etengabe joan egiten naiz partituratik: partitura bat kanta ikasteko erabiltzen dut, eta ikasi bezain fite kantarekin nire bidea egiten hasten naiz.

Zu eta zure lagunen bidez ezagutu dugu Irlandako musikaz egindako session bat zer den. Gure irakurleei hori zer den ongi esplikatzea nahi nuke.
Hemen ere bada holako aleren bat, Gasteizen Bingen Mendizabalek-eta astero egiten dutena, baina ez da formula ezaguna. Irlandan nahiko ohikoa da elkarren artean ezezagunak diren musikariak elkarrekin ordu luzez aritzea. Arrazoi askorengatik: urtetako esperientziaren gainean eraikitako akordio tazito batzuk daude, eta hautatzen diren tresnak ere konpatibleak dira. Holako saioetan ez dago instrumentu bat besteak baino askoz gehiago entzuten dena, tonalitateak bateragarriak dira, eta Re, Sol eta La tonalitateetan jotzen da ia dena. Instrumentua tonu horietan eroso erabiltzen baduzu, arazorik gabe joko duzu holako talde batena.
Irlandako musikan dabiltzan musikariek –irlandarrak izan ala ez– ehunka piezaz osatutako errepertorioa daukate landua. Errepertorio zabal horrek baimentzen du elkarrekin lasai jo ahal izatea.

Inguru hauetan hilabetean behin biltzen zarete hainbat musikari, Irlandako soinuak jotzeko, batean Mont de Marsanen, bestean Bilbon...
Bai, neguan gutxixeago eta uda partean gehiago. Bilbon bizi den Mike Murphy eta biok aukera izan genuen Iparraldeko eta Frantziako musikari oso onak ezagutzeko, batzuk irlandarrak. Elkarrengandik hurbil samar bizi gara eta bizi garen hiri bakoitzean daukagu gasturik egin gabe jotzeko modua. Kanpotik datozen musikariek gasturik egin gabe jotzeko aukera izan dezatela, hau ere sartzen da aipatzen nizun akordio tazitoaren barruan. Ez dugu etxera dirurik eramango baina sakeletik ipini ere ez.
Oso esperientzia interesgarria da. Musikari asko ezagutzen duzu. Askotan horko tarteetan jakiten duzu zer dagoen kanta baten atzean.

Session
batean musika da foko nagusia, baina ez da gai bakarra. Kanta bat bukatutakoan musikariek jotzeari utzi eta kantei buruz hitz egiten dute askotan; informazio asko transmititzen da horrela, konposatzaileari buruz, kanta beraren aldagarriei buruz, agian hiruzpalau minutuz. Oso era informalean.

Zergatik uste duzu hemen usadio hori ez dagoela?
Tresna ezberdinak elkarrekin nahastuta jotzeko usadio gutxi dago. Txistulariek zailtasunak edukiko lituzkete trikitilariekin jotzeko: askotan tresna Fa sostenidoan daukate, nahiz eta gaur Fa eta Solen dauden txistuak ere ezagutu. Errepertorioaren kontua ere badago: txistulari batek ez du menderatzen trikitilariaren errepertorioa. Albokak errepertorio mugatua dauka, eskala ere bai. Xirulariek badute beren berezitasuna, txalaparta tresna solista samarra da... Tresna bakoitza bere konpartimentuan bizi dela esango nuke.
Talde askok bildu dituzte instrumentu ezberdin horiek, eta gauza inportanteak egin ere bai. Txanbela, Oskorri, Ganbara, Azala, Kazkabarra... hor daude. Baina eszenario batetik publikoari begira planteatutako musika da. Zailagoa da, dirudienez, modu informal batean planteatzea. Gainera, soinu ozena egiten duten tresnak dira, eta horiekin musika kalean egin behar da, etxe barruan horiek konbinatu eta bata besteen gainetik ez jartzea zaila da. Hemen musika kaleko gauza izan da. Zuei ez zaizue hala irudituko, baina Irlandakoaren aldean eguraldia zoragarria duzue, kalera irtetera deitzen duena. Irlandan etxe barruan jo behar duzu, kalean ezin da egon.

Irlandako ostatuetan musika jotzen dela asko aipatzen dute handik ibili direnek.
Egia da. Baina esan behar da hori azken berrogei urteotako kontua dela. Aurretik, etxeetan antolatzen ziren festak. Nik ezagutu ditut, gutxi izan arren. Eta dantza egitera bidegurutzeetan ere biltzen ziren –nik ez dut ezagutu baina dokumentazio asko dago horretaz– askotan soinujole bakar batekin. Baina atzerrira joandako irlandarrek, batik bat Britainia Handira joandakoek, ez zuten non bildurik ostatuetan baizik. Eta han hasi ziren jotzen. Gaur oso normala da.

Hemen ostatu batean jotzen hasten bazara, kalera bidaliko zaituzte...
Ez denetatik. Edateko moduak ere ezberdinak dira. Irlandan gau batean irten eta ostatu batetik atera gabe egongo zara. Hemen ordu erdioro aldatzen dira bezero guztiak, eta horrela jotzea zaila da. Donostian jotzen dugun ostatuan bezeroek bertan geratzeko ohitura dute.

Duela hamalau urte Euskal Herrira etorri zinenean, zer egin zitzaizun benetan deigarri?
Duela hamalau urte artean asko kantatzen zen ostatuetan, eta orain askoz gutxiago. Kanpotar batentzako oso polita da, afari baten ondoren jendea era espontaneo batean kantari hastea. Bi abotsetan, adibidez, beste lekuetan ere abesten da, baina hemen ohitura handia duzue, eta irlandar bat ez da horrela kantzeko gauza.
Bertsolariena izan zen bestea. Lehen aldiz Igeldo herrian entzun nituen, eta esplikatu zidatenean zer ari zen gertatzen, txundituta geratu nintzen. Trikitilariak... edozein irlandar musikarik esango dizu barnera sartzen zaion lehen musika trikitixarena dela, oso ondo konektatzen dugu bere bizitasun horrekin.

Zer iruditzen zaizkizu kalitatez hemengoak, irlandarren aldean?
Hemengo onenak Irlandako onenen mailan daude, hori esan beharra dago. Baina proportzioan, biztanleko musikari gehiago dago han. Gainera, kopuruak oso ezberdinak dira: irlan bakarrik bost milioi biztanle dira, Estatu Batuetan, Kanadan, Britainia Handian... sekulako musikari pila dago. Eta gehiago izateaz gain, musika jotzeko aukera gehiago dute. Ezagutzen ditut hogei urteko trikitilari onak beren tresna kaxatik ateratzen ez dutenak. Hori ez da Irlandan gertatzen. Maila ezberdinetako aukerak dituzu gainera. Musikari txarra baldin bazara, hobe duzu onen session batean ez sartzea, berehala jarriko zaituzte eta zure lekuan; baina seguru badituzula zure mailako guneak.

Alboka taldea entzun duenak badaki zein musika egiten duen Alan Griffinek. Taldeen artean, zein tresna konbinazio interesatzen zaizu ezagutu dituzunetatik, edo oraindik egin beharko liratekeenetatik?
Oskorrik lan inportante bat egin du. Asko gustatu zitzaidan Azala ere; haien «Marrutxipi» diskoa ez da oso ezaguna izango baina asko gustatzen zait gaur ere. Trikitixa moldaketa oso interesgarriak ditu. Akordeoia espresibitate handikoa da, baina ez du zertan izanik hemengo musikaren bide bakarra. Akordeoia baino lehenago txistua erabiltzen zen, eta bibolina behar bada; horretaz argazki oso interesgarriak ditu Beltranek Oiartzungo txokoan. Joan den mende bukaeran dantza egiten zen pandero handi bakar baten erritmoan. Polita da iraganean arakatzea.
Tresna guztiak dira politak. Txistua benetan berezia da; nire flautekin saiatzen naiz batzuetan haren antzeko jokoak ateratzen, baina ez da gauza bera, oso posibilitate bereziak ditu hiru zuloko flautak. Txirula ere ederra da. Alboka zoragarria da, afinatua dagoenean. Tresna kontrolagaitza da alboka, une batean dotore ari zaizu eta handik laster ezin duzu menderatu; traizioa egiten ere badaki albokak.

Baina gero instrumentu bakoitza bere mundutxoan bizi dela diozu. Agian bakoitza bere ghettoan bezala?
Begira, hemen musika gertakizun eta ospakizunei loturik dago. Irlandan ez da horrela. Irlandan ia gabon kantarik ez dugu. Han ia edozein kanta jo daiteke edonon eta edonoiz:

reel
bat hartu eta berdin jo dezakezu sukalde honetan goizeko hamarretan edo ostatu batean gaueko hamaiketan, edo mendian. Hemen, aldiz, erromeriarako musika daukazu, gaur trikitixarekin jotzen dena. Bada zeremonietarako musika, herri bateko eta halako egun batekoa. Zenbait dantza egun jakinetan baizik ez da jotzen. Guri, Alboka taldean joanda, herri batean batzuek eskatu ziguten halako doinu jakin bat, herri horretan egun batean bakarrik jotzen zelako. Jo genuen azkenean, eta asko gustatu zitzaien, baina ulertzen didazu... Niretzat berriz, agian Irlandatik etorri naizelako, doinu batek esanahi pertsonal batzuk eduki ditzake baina herri bateko dantza edo gertakizunei lotutako sozialak ez.

Zuk euskal kantutegia asko ezagutzen duzula esan digute. Zein itxura hartzen diozu gure altxor horri?
Horretan aztarrika egin beharra dago. Kantutegian gauza polit asko dago erabiltzen ez dena, kontuan hartu gabe kantutegira iritsi gabe galdu den guztia. Euskal kantu tradizionalak pertsonalitate handia du, eta eroso sentitzen naiz bere baitan. Baina, Hegoaldeko kantari on bati entzuten diot kanta zahar bat eta nekez bereiz dezaket hemengoa den edo hangoa. Hori Iparraldean bestela da, Zuberoan batez ere: bada kantakera bat, bada estilo tradizional propio bat, doinua eta euskalkia menderatzetik haratago doana. Hegoaldeko panderojoleek ere badute dohai hori.
Kantutegian begiratuz, abesti pila handi bat daukazue maitasunezkoa: ez dakit zein obsesio daukazuen euskaldunok maitasunarekin. Jan-edanari buruzko kanta asko daukazue. Kanta politiko oso gutxi. Erromantze gutxi samar. Eta horretan lan garrantzizkoa egin dute Hiru Trukukoek, narraziozko kantak berreskuratzeko, euskalki inportante batean.

Zelta kontzeptuak indar handia izan du azken urteotan gure artean. Zuk aldiz Irlandako musikaz diharduzu beti. Nola bizi duzu mundu zelta horren kontua?
Duela hiru mila urte, zuek euskaldunok kenduta, gainerako europar guztiak zeltak ziren. Baina gaur zelta kontzeptuak askotarako ez du balio. Kulturaz, bretoiak gu bezain zeltak dira, baina gure musikak ez du Bretainiakoarekin zerikusi handirik, Asturiaskoarekin lotura gehiago duela esango nuke. Asturiarrak zeltak al dira? Horretara apuntatzen dira orain batzuk, baina ez dakit bada seguru. Irlandako musikak dudarik gabe askoz zerikusi handiagoa dauka Ingalaterrakoarekin, eta ingelesak ez dira zeltak. Zaku handiegia iruditzen zait zelta kontzeptu hori musikan, ez da batere zehatza, eta berdin bataiatu ahal izango genituzke «Atlantiar kostaldeko musikak» kontzeptuarekin.
Gure musikaren loturak bilatzen hasita, lehenbizi Eskozian duzu pentsatzen; guretzako oso ezberdina da, baina kanpotik erreparatuta antzekoak dira. Kanadako eki itsas bazterrarekin gauza bera gertatzen da, hangoa ere Eskoziakoarekin oso lotua baitago. Eta gero ingelesa, esan behar da: 700 urtez goiti egon gara Ingalaterraren mende, eta horrek uzten du bere arrastoa. Kanta asko inportatu ditugu handik, gero Irlandan beren garapena ezagutu dutenak, eta gaur erabat gureak direnak. Irlandako dantza herrikoienak ez dira Irlandan sortuak, baina irlandartu egin ditugu. Irlandan bertan ezberdintasun asko daude. Eta Eskoziara joanda, Usurbil eta Urdiñarben kantatu zuten Mackenzie ahizpen musika oso gauza zehatza da, eskoziar askori urruti geratzen zaie.

Eta Irlanda bertara begira jarrita, duela hamalau urte etorri zinenean nola zegoen eta gaur nola dagoen ikusita, asko aldatu al da uharte hartako gizartea eta bizimodua?
Ekonomiari begiratuta, laurogeiko hamarkadan artean segitzen zuen emigrazioak. Gero, laurogeita hamarretan garapen ekonomiko oso handia gertatu da. Ekonomiarekin batera aldatu da jendearen aldartea ere. Beti Britainia Handiari begira eta haren aurrean gure buruak etengabe definitu behar izatetik –batzuetan imitatuz eta besteetan diferentziatuz, baina beti uharte handiari begira– aurrerapauso handia eman dugu, herri independente bezala heldutasunera iritsi gara. Haurtzarotik eta adoleszentziatik pasa ondoren. Iragan beharreko prozesu bat da. Irlandak bere buruan segurtasun bat du gaur. Gure belaunaldikoek ez genuen, irlandar bezala etengabe justifikatu behar genuen; eta gaurko gazteek ez dute horren beharrik. Lorpen handia da. Garapen horrek bere itzalak ere baditu, noski, eta kriminalitatearen igoera begibistakoa da.
Arlo politikoan ere aurrerapen handia egin da. Orain irlandarrak elkarri irainka ari dira, baina armak utzita, eta urratsa handia da. Denok eman beharko dugu amore zerbaitetan. Inork ez du itzuli nahi duela bost urteko egoerara. Eta orduko esloganek ez digute balio.
Milioi bat lealista daude irlan gureganatu behar ditugunak. Munduan dauden herri guztien artean, Irlandako katolikoetatik hurbilen daudenak Irlandako protestanteak dira. Ipar Irlandako katolikoek zapalkuntza gogorra nozitu behar izan dute urte luzez, eta hauekiko errespetua bermatu beharra dago. Protestanteak ere beren kultur ezaugarri eta guzti onartu beharko ditugu

GERRY ADAMS
«Ausardia, ikuskera eta zuhurtasuna»

JOSE INAZIO ANSORENA
«Bere `Gipuzkoako Soinu Zaharrak' denontzat da aberasgarri»

TXOMIN ARTOLA
«Eszenatokira igotzeko aukera eman zidan gizona»

JUAN MARI BELTRAN
«Ikertzaile, kolekziogile eta musikari gisa, euskal musika tradizioa bizirik mantentzeko giltzarria. Gizaki gisa, bere denbora eta ezagutzkin eskuzabala»

JOXAN GOIKOETXEA
«Inoiz ezagutu dudan musikaririk onenetakoa eta apalenetakoa. Pribilejio bat da berekin aritzea»

AITA DONOSTIA
«Bere lana nik esan dezakedan edozeren gainetik dago; bere liburuek ikerketa eta plazerezko hainbat ordu eman didate»

LIAM OFLYNN
«Gaitarekin maisu handietako bat; pasioari handitasuna lehenesten dio»

JOSEBA TAPIA
«Irlandan musikariak estilo tradizionalean espresibitatez jotzen duenean, `tá sé aige' esaten da (badauka). Tapiak badauka soberan, noski»

BINGEN MENDIZABAL
«Konposatzaile eta moldatzaile handia da, baina, niretzat gaztetxeetan bibolina –batzuetan nirekin– jotzen zuen mutikoa da; berriro joko nuke berekin»

TUIRDHEALACH O CEARRBHALLAIN
«Arparentzako melodien konposatzaile handia»


Azkenak
2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestazioa deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


2025-02-19 | Irutxuloko Hitza
Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldia, iruditan

Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehiza baimenduta egoten jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartu dira Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


Eguneraketa berriak daude