DURANGALDERAKO IKASTOLA BERRIA HELBURU

  • irakasle eta gainerako laguntzaileen ahaleginari esker lortutako dirulaguntza Batxilergo eta Lanbide Heziketako Ibaizabal Ikastola prestatzeko izango dira. Aurrekontua ez da kezka bakarra; ikastolako gazteek gaztelerarako joera dute eta jarrera hori saihestu nahi dute.

2021eko uztailaren 19an
Ibilaldiak Durangaldeko harrizko herrian, Elorrion, egingo du parada aurtengoan. Ikastolen festa, Txintxirri ikastolaren festa. Ekainaren 6a egun betea izango da eta horren berri jakiteko prestatu dute web orria (ibilaldia.canal21.com). Internet orrian Elorrio eta aurtengo festari buruzko informazioa dago. Web orria eta irudi kontuaz arduratu dena Txintxirri ikastolako ikasle izaniko Gotzon Garaizabal da. «Aro barrian ikastolak loran» leloa Beñat Gaztelurrutia Abadiñoko bertsolariak asmatu du hastera goazen milurteko berrian ikastolak loratuz doazela plazaratuz.
Ibilaldia girotzeko diskoa ere kalean da. Abesti nagusiaren hitzen egilea Unai Iturriaga bertsolari durangarra da eta Otxandioko Josu Zabalak konposatu du musika. Ahotsa jarri dutenek zerrenda luze bat osatzen dute: PiLTko Rafa Rueda, Karlos «Mahoma» RIPeko kantaria, Sasoi Iluna-ko Txuma Murugarren, Mikel Urdangarin, Su Ta Gar-eko Aitor Gorosabel, Igor Elortza bertsolaria, eta Ikastolako haurrak. Besteak beste, musikarien artean hor dugu Bingen Mendizabal mandolina joz.
CDko beste sei abestietan parte hartu dute honako taldeek: Berrizko Eta zer!, Elorrioko Irao eta Non demontre, Durangaldeko Luhartz, Ene Badako taldeko Eneritz eta Edurtzeta eta azkenik Gorka Knorr.


Txintxirri ikastola

Ibilaldiko protagonistak bertara hurbilduko direnak eta nola ez, ikastola antolatzaileko kide guztiak izango dira.
Elorrioko Txintxirri Ikastolak 0tik 16 urte bitarteko 110 ikasle ditu eta hauek prestatzen 15 irakasle lanean ari dira buru-belarri. 16-20ra bitartekoentzako, ikastolako filosofia bera jarraituko duen Batxilergo eta Lanbide Heziketako Ibaizabal Ikastola prestatzen dihardute. Aurtengo Ibilaldia egitasmo hau martxan jartzeko laguntza da.
Ibaizabal deritzon egitasmo honetan Durangaldeko 3 ikastola (Durangoko Kurutziaga, Zornotzako Andra Mari eta Elorrioko Txintxirri) eta Lea Artibaiko 2 (Lekeitioko R.M. Azkue eta Ondarroako Zubi Zahar) bildu eta Ikastolen ereduan jardungo duen kooperatiba bat osatu dute. Ibaizabal-Lea Artibairen lehenengo ikasturtea irailean hasiko da. Durangon Batxilergoa eta ikastaro ez arautuak eskainiko dituzte eta Markinan Lanbide Heziketa egongo da hasiera batean. Egitasmo honek ezarpen fase hauek izango ditu, datorren urtean hasi eta 2002. urtean amaituko direnak. Hiru Batxilergo izango dira Ibaizabalen: Teknologikoa, Humanistikoa eta Zientifikoa. Eta Heziketa Zikloen eskaintza berriz oso oparoa aurreikusten da.
Duela 2 urte inguru hasi ziren Ibaizabal egitasmoan lanean ikastoletako arduradunak. Diru aldetik sekulako aurrekontua behar du egitasmo honen gauzatzeak. Blanka Lazkanok azaldutakoaren arabera, eraikuntzaren legezko izen emateak 12 milioitako gastua zekarren. Dena den ikastolako arduradunaren esanetan merezi du egitasmo honen alde lan egiteak, zeren gaur egun Irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzen lagunduko baitu. «

Badirudi Euskal Herria euskaldunduta dagoela, baina zoaz karrera bat egitera. Tamalgarria da oraindik karrera batzuk osotasunean euskaraz ezin ikastea
», azaltzen du Lazkanok. «

Gure gazteak ikastolatik irtetean hezkuntza euskaldun baten jarraitzea nahi dugu
».


Hasierako urteak

Euskara eta euskaldun nortasuna berreskuratzeaz kezkaturik zeuden guraso batzuren ardurapean hasi zen Elorrioko Ikastola 1968. urtean. Diktadura garaia zen eta aro hartako ikastola guztiek bezala presioak jasan zituen. Garai hartan 16 ikasle eta irakasle bakarraz (Josune Munitxa gaur ere bertan irakasle dena) osaturiko gela zuten. Pixkanaka irakasle eta ikasle kopurua hasiz joan da eta egun 110 ikasle eta 15 irakasle daude.
Gero eta gehiago dira, nahiz eta erdaldunak izan, bere haurrak D ereduan matrikulatzen dituzten gurasoak. «

Pozik gaude zeren hasieran ama-hizkuntza euskara zuten gurasoek soilik sartzen zituzten haurrak ikastolan, gaur aldiz, % 10aren guraso biak erdaldunak dira
». Gainera eskolaz kanpoko euskara ikastaroak eskaintzen dizkiete gurasoei. Lazkanoren arabera garrantzitsua da helduak euskaraz mintzatzea: «

Elorrion kalean gaztelera asko entzuten da eta guk antzeman duguna da 14-15 urte ingurukoek nagusiak imitatzen dituztela
». Hau guztia saihestu eta irtenbide bat emateko asmotan Ikastola herriko beste ikastetxe eta elkarteekin batera Udal Euskara Kontseiluan sartu da. «

Herriko ekintzak euskaraz izan daitezen eskatu diogu Udalari eta iaz gurasoei zuzenduz beraien haurrak D ereduan matrikulatzeako kanpaina bultzatu genuen
» dio Blanka Lazkano ikastolako zuzendariak.
Ikastolan bertan ere, 3 urte daramatzate euskararen aldeko kanpainak egiten


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den heinean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude