Donejakue bidetik higituz


2017ko azaroaren 28an
Aste honetako ibilbidean arteaz gozatzeko aukera dugu. Txango hau zailtasun gutxikoa eta sobera luzea ez izanik, entrenatu gabeko bizikletazalearentzat ere aproposa izan daiteke. Hau kontuan harturik, Donejakue bidearen ataltxoan arkitektura erromanikoak eskaintzen dizkigun eredu dotoreak lasaitasunez bisitatzea gomendatzen dizuet. Bidearen lehenengo kilometroetan garai bateko sinesmenek zuten garrantzia ageri da; aro horretako bizilagunen mundua hobe ulertzeko aukera dugu. Bigarren atalean berriz, nekazari munduko laborarien lanez gain, gizakiek bere boterea eta ideiak zabaldu eta nagusitzeko eraiki ohi dituzten gotorlekuen aztarnak topatuko ditugu.
Eunate, Erdi Aroko Onat edo Unat izeneko soildutako herrixkaren ondarea dugu (toponimo honek ez du «ehun ate» esan nahi). Eliza honek oin oktogonala du, Torres del Rion dagoenaren antzera. Oin honek Jerusalemgo Hilobi Santuaren antza dauka eta ikerlari batzuen ustez, eliza hilerria izan zen. Beste batzuk aldiz, erromesentzako osasun etxea zela diote. Dena den, Nafarroako bi eredu hauek tenplarioek eraikitakoak izan daitezke. 1170 inguruan eraikita, eredu musulmanaren eragina du; nerbioz osatutako ganga dotorea eta arkodun klaustro oktogonal batez inguraturik dago. Bi ate ditu, bata iparraldera eta bestea sartaldera, aparkatoki aldera, hots, gure ibilbidearen abiapuntu eta norabidean.
Abiapuntuan, batzutan irekita egoten den aterpea dago, hor bertan iturri bat ere bada eta handik 200 metrora askaldegi bat. Gares arteko bideak ez du inolako galbiderik, arrasto edo ikur horiak jarraitzea besterik ez dago-eta. Hasieran eskuineko aldapatxoa igo behar da beste iturri batera arte; handik behera pista hobe bati helduz, errepidera iritsiko zarete. Hau gurutzatu eta aurrerago ezkerrera joz, hilerrira zuzenduko gara, hemendik aurrera asfaltoa dago eta Muruzabalera doan errepideak zeharkatzen duenez, kontu izan. Aldaparen bukaeran Obanos hiribildua dago; jauntxoen egoitza gotikoen ereduak nonahi topatuko ditugu. Herriko eliza neogotikoa da eta antzinakoaren atari bat besterik ez da gelditzen. Baina apika herri honetako berezitasuna, Erdi Aroko infanzoien biltzarraren egoitza dela da; XIII. mendeko agiri dotore batek honen guztien zigiluak zintzilik kontserbatzen ditu.
Ibai terrazatik jaitsi eta errepidea zeharkatu, bide estu batzuetatik Gareseko sarreran diren ostatuetara iritsi arte. Aurrerago ezkerraldetik errepidea utziz erromes aterpea eta Gurutzefika elizara arte, eliza honen berezitasuna aldameneko monastegiarekin elkartzen duen ganga da. Honen azpian XIII. mendeko xake itxurako zutabeak. Kale nagusitik eraikin zibileko eredu ederrak ageri dira, baina ezinbestekoa da Santiagoko parrokia bisitatzea, besteren artean, atari nagusia bost arkiboltaz eratuta dago. Kalearen bukaeran hiribilduari izena ematen dion zubi galanta zeharkatuko dugu. Antso Handiaren garaian eraikia, bere emazteak aginduta.
Zubiaren beste aldean, ezkerrera joango gara, metalezko zubi berrira arte; honela Donejakue bidetik urrunduko gara. Berriz Arga ibaia zeharkatu eta zubi honen bukaeran eskuineko kalea hartuko dugu (5,8 Km), Robo ibaiaren gaineko beste antzinako zubia pasatzeko. Hemendik aurrera ibai ertzetik joanen gara, eta egia esanda, badira toki batzuk nahiko deserosoak; gainera ibaia asko hazi bada, hobe dugu ezkerretik errepidera igo eta Mendigorriara zuzentzea.
(8,1 Km). Pista hobe batekin topo egiterakoan, ezkerretik itzuliko gara errepidera iristeko. Behin asfaltoaren gainean gaudela, eskuinetik segi 10,4 kilometrora arte, ezkerretik irteten den pista hartuz Nekeasko sakanean barneratuz. Hau zeharkatuko dugu, errepide batekin topo egin arte (15km), non Morales baserria eta iturri bat aurki daitezkeen. Zati honetan hainbat bidegurutze gaindituko dugu, baina zuzen jarraituko dugu, nahiz eta 13,2 kilometroan ezkerretik abiatzen dena laburbide bat izan.
Errepidea (17,4 km) utziz, ezkerretik abiatzen den pista batetik abiatuko gara, igoera txiki baten ondoren beste pista bati aurre egin arte. Ibilbidearen ezkerretik Arnotegiko baselizara igotzen da, lurralde honetako gune estrategikora arte. Baseliza bisitatuta eta paisajea ikusi eta gero, nahi duenak jaitsieran eskuinetik abiatzen den beste bidea hartu lezake, Karlistaden garaiko gotorlekuaren aztarnak bisitatzeko. Bide beretik itzuliz, eta zuzen jarraituz, errepidea hartuko dugu mendate batean, handik behera bidegurutzeraino jaitsiz (22km). Eskuineko aldetik helduz, hasierako pista segiko dugu erromesen bidearekin topo egin arte, handik bukaerara ezer gutxi dago eta

Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude