argia.eus
INPRIMATU
TELEBISTA ETA EUSKARA
2021eko uztailaren 19a
TELEBISTA ETA
EUSKARA
Euskarazko telebista-katea gehiago egotea beharrezkotzat jotzen duXabier Mendiguren Elizegik «Euskaldunon Egunkaria»n maiatzaren 7an idatzitako artikuluan.
«...Euskaraz telebista-kate bakarra daukagu; frantsesez edo espainolez, aldiz, dozena erdi inguru, gutxienez. ETB2ko saio bat gustatzen ez zaionak ez du protesta egiten: beste botoi bat sakatu eta aukera dexente du zerbait gogokoagoa topatzeko. Euskaraz, jakina denez, ez dago halako aukerarik: ematen dizutena hartu, edo bestela izorratu(...) Arazoa ez da hizkuntza, inondik ere, hizkuntza horrek eskaintzen dituen alternatibak baizik(...)
Jakina, ekonomikoki ezinezkoa da hogei telebista-kate eskaintzea euskaraz, badakigu zenbat garen, baina bi kate euskaraz, posible ez ezik, beharrezkoa dugu gaur egun, gure hizkuntzak aurrera egingo badu(...) Zailtasunak milaka izango dira: politikoak, teknikoak, ekonomikoak, antolakuntzazkoak, baina zailtasun ber-berak izan zituen Labaienek ETB 1 sortu zuenean(...) Gaur inork ez du zalantzan jartzen lehen katea, eta, zorionez, isilduz doaz bigarren katea auzitan jartzen zuten ahotsak. ETB 3 sortzeko une aproposa da, euskaraz funtzionatuko duen bigarren katea, eta han-hemen ari diren herri-telebistekin elkarlanean egingo balitz, hobeto gainera».