KARIBEKO SEKRETUAK DANTZAN

  • zuzendari dutela, ordu erdiko 13 atal egin ditu IGN Bilboko ekoiztetxeak. Emaitza, benetako harribitxia egungo programazio lardaskatuan. Uda aldean izango dira ikusgai.

2021eko uztailaren 20an
Karibe osoa zeharkatu, Kolonbia, Afrikatik pasa eta Manhattanen amaituz egin dute ibilbidea. Zertarako? bizipozaren adierazle diren zenbait musika mota gerturatzeko, hala nola: afroa, latinoa, sona, mamboa, chachacha, merengea, salsa, boleroa, nueva trova, reggaea, feelinga, jazza eta rocka. Aurretik ordea, ikerlan franko egin dute. Sevillako «Indietako artxibo»an miatu dute; baita Dakarren ere. «Conga» eta «tumbadora» delakoak Europako musikekin (Frantzia, Espainia, Ingalaterra eta Holandatik nagusiki) nahastu ziren, egun ezagutzen dugun «afro-amerikar» musika eta kultura sortzeraino.
Musikaren gakoak hobeki ulertzeko izen ezagunak aritu dira aurkezle lanetan: Karibe Hispanoan Gabriel Garcia Marquez Literaturako Nobel sariduna («Makondo»ren bilaketan), Karibe Anglofonoan berriz, Derek Walcott Nobel saridun antillarra eta Aimé Césaire Karibe Frankofonoan, Silvio Rodriguez, Rita Marley, eta abar. Dena den, musikaz haraindi joan nahi du dokumental sortak, Karibeko herrien nondik norakoak ezagutu ditzagun.

«Musika oinarritzat hartu dugu izaeraren isla gisa. Hain zuzen, mezua musikaren bidez pasatzen da, hau da, literatura musikaren baitan dago»
azaltzen digu Jon Intxaustegik.


16:9 FORMATUAN.

Definizioa biziki ona izango da, grabazioa kamera digitalekin egin baita. Europako goi definizioko telebistak eskaintzen duena baino dexente hobea. «Steady-cam» delakoa ere erabili dute. Alderdi teknikoaz «Les Films du Sud» entzutetsua arduratu da. Dokumentalak «FORTA» kanal autonomikoetan emango dira. Estatu Batuetako «Discovery Channel» ere prest agertu da lana erosteko.
Zuzendaria ez ezik, Jon Intxaustegi unibertsitateko irakasle ere izandakoa da. IGN bere ekoiztetxeak dokumental eta publizitate lan ugari eginak ditu 1975ean sortu zenetik. Telebistan «Euskal sortzaileak» dokumental sorta bikaina egin du. (Txillida eta Oteizaren arteko besarkada ahalbidetuz) dokumental arloan 50 lan inguru egin ditu. Besteak beste, epaimahaiaren saria lortu zuten Veneziako Zinemaldian 1986an («Tango, el exilio de Gardel»), 1988an eszenaratze saria Cannes-ekoan eta sari nagusia «Sur»engatik La Habanakoan.

«Zoritxarrez, publizitatea da jaten ematen dizuna. Besteak beste, Expo 92, Joko Olinpikoak eta BBVrentzat egin izan dugu lan»
.


ALDAKETEN ZAIN.

Zonalde istilutsua izan da betidanik Karibe. Konklusio gisa erabili nahian, itxoin egin dute aldaketaren zantzuak antzemateko; alferrik. Intxaustegiren esanez,

«sobietar tropek 1992an Kubatik alde egin zutenean, itxura guztia zuen aldaketak egongo zirela. Baina ez. Halaber, kezkatzeko moduko beste zerbait gertatzear dago: Puerto Rico Estatu Batuen atzaparretan erabat eroriko da laster. Horrek eragina izan lezake Kariberen etorkizunari begira».
Puntatik puntara, 1.350 kilometroko luzera du Kubak, Espainia baino luzeagoa, alegia. Halaxe, hiru atal Kuban burutu dituzte: Iparraldea, La Habana, Guantanamori eskainiz.

«Pisu geopolitiko izugarria du. Egin kontu, Karibeko lurrazalaren % 40 da eta biztanleria ere Karibe osoaren % 60; eta jendea mestizoa da gehienbat. Beste irletako ingelesak ez ziren bertakoekin nahastu, eta frantsesak oso gutxi. Haitin zuriak eta beltzak zeharo bereiziak daude. Espainolak berriz, ez ziren erreprimitu, heldu ziren tokietan mestizoak baitira nagusi
».


ONDARE HISTORIKOA.

Datorren gizaldirako dokumentalak oso baliotsuak izango dira. Jonen irudiko «Euskal sortzaileak» bezalako saioak izan dezakeen fakturaz aparte, balore historikoa du, gure artisten belaunaldia telebistarekin sobera ongi moldatu ez delako. «

Txillida eta Oteizaren irudiak baditugu. Mendiburu edo Balerdi aldiz, zendu egin ziren, haien irudirik ez zela; ezta minutu bat ere grabatua. Orduan, «super 8»tik, zegoen apurra berreskuratu behar izan genuen
».


FIKZIOAREN MUGA.

Dokumentala begirada informatua da, ikusleari bidaiatzen ari dela sentiaraziko diona.

«Alderdi bisuala gure hautua da, baina errealitatearen fikzioa egin arren, gizalegez jokatu behar duzu. Aktore batek eszena bat hamaika aldiz errepikatu behar du sinesgarria izateko. Kalean dagoen batek aldiz, ez du antzezten. Animalien dokumentaletan nola grabatu presta dezakezu, ez dakizu ordea, zer egingo duten. Flahertyk «Nanook» egin zuenean, eskimala zen bere bizitza erakusten zuena. Beste batzuetan, egilea da bere ikuspuntua galbahe baten bidez ematen duena. Guk lehenengo kasuari eutsi diogu, nahiz eta Fidel Castrok baldintza batzuk jarri dizkigun bera filmatzeko».
Generoa kinka larrian dagoela, bide berriak ireki behar izan dira.

«Audientziak bizkarra eman digunez, hain erosoa ez den ekoizpenak egitera eraman gaitu, arinagoak baina fribolizatu gabe; alde bisuala indartuz, baina mamiari uko egin gabe. Espainian esaterako, oso gutxi irakurtzen da, jendeak ondorioak baino iritziak entzun nahi dituelako. Eta dokumentalak errealitatearen zatiak baizik ezin ditzake eman».

PENAK UXATZEKO FESTAN.

Jendearen begirada izan da Jon gehien txunditu duena,

«barruko indar hori ez dut beste inon ikusi. Irri horien atzean benetan zer dagoen. Kontraesana badirudi ere, Garcia Marquezek dio karibearrak baino jende tristeagorik ez dagoela. Barre algaran ikusiko dituzu, beti dantzan, mozkorraldian. Begi ninietan ordea, tristura somatzen zaie. Duela ehun urte esklabuak ziren, ez zekiten nondik zetozen. Guretzako ikasbide polita da, gu haien tokian negar batean hasiko ginateke-eta»

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude