argia.eus
INPRIMATU
IRRATI LIBRE GEHIAGO, IRUÑEAN GUTXIAGO
2021eko uztailaren 16a
IRRATI LIBRE GEHIAGO,
IRUÑEAN GUTXIAGO
Eup! Markina eta Etxebarriko irrati librea
martxan da berriz ere iragan astetik.
Lau bat urtetan ezer ere emititu gabe
egon da Udalak lokala itxi ondoren.
Egun, 107.2 frekuentzian entzuten da
Markinan eta inguruko herrietan.
Ez da berrabiarazi den irrati
libre bakarra. Hernanikoa, Molotoff hain zuzen, entzungai dago duela hilabete batzuk.
Irrati libre hauek argia ikusi duten bitartean, Iruñerriko irratiei gero eta oztopo gehiago
jartzen dizkiete. Euskalerria Irratia
lizentziarik gabe gelditu da eta hori gutxi balitz ere, Euskadi Gaztea eta Euskadi Irratien frekuentzietatik gertu, lizentzia
eskuratu zuten bi irratik emitituko dute:
Net 21ek eta Nafarroako Unibertsitateak.

Euskal Herriko Txotxongilo zentroa, Tolosan.

Musika Garaikidearen Sorkuntzarako Sariak.