argia.eus
INPRIMATU
LANA ETA EUSKARA
2021eko uztailaren 19a
LANA ETA
EUSKARA
Oraingo eta garai bateko lan munduan euskarak izan duen eta duen garrantziaz hausnartu du Jose Maria Zendoiak «Euskonews & Media»ren 31. zenbakian:
«...Baina era berean, ezin da ahaztu industrializazio prozesuak indartu zuen hiri giroan euskarak eduki duela bere babesik nagusienetakoa. Euskararen suspertze mugimendua hirietako klase herrikoiak bultzatu du: langile, administrari, teknikariak etabar izan dira euskararen aldeko ezinbesteko bultzatzaileak. Inmigrazio mugimendua mende honetako 60-70 hamarkadetan eten bazen ere, aurkako norabidea duten bi joera hauek areagotu egin dira zerbitzuen gizarteak gizarte industriala ordezkatu duenean(...)
Etorkizuneko langileak diren ikasleek geroz eta gehiago burutzen dute beren heziketa euskaraz, bezeroek euskarazko zerbitzuak eskatu eta jasotzeko joera gorantz doa eta langile euskaldunek lan harremanak euskaraz egitea, enpresaren kohesiorako bidea izan daiteke. Gaur egun, enpresa askorentzat euskara integratzeak aukera gehiago edukitzea suposa dezake, bai barne jardueran zein kanporako irudian. Hala bada, behintzat, azken mendeetako tendentziak aldatzen ari direla esan dezakegu, agian euskararen gutxitze prozesuan behin betiko inflexio-puntura iritsi garelarik».