«LA VOZ DE LA MERINDAD», TAFALLALDEKO AHOTSA


2021eko uztailaren 19an
Herri aldizkarien afera azken urteotako kontua da. Nonbait, informazioa zabaldu den heinean, eta edozein muturretan edonongo berri ukaiterik badagoen denbora hauetan, informazioaren globalizazioa aipatzen dela horrenbertzez, leku jakinekoek bertako berriak izateko eskubidea aldarrikatu dute.
Erriberriko merindadean eta Tafallaldeko ordokietan etzanik dauden herri koskorretako gizon eta emakumeek gauza bera egin dutela erran daiteke. Izan ere, hiru zenbaki jadanik, eta hemendik gutxira maiatzari dagokiona kaleratuko dutela, «La voz de la Merindad» hilabetekaria ibilian jarri dute, argitara eman, gaurkotasunezko notizi eta berrietaz landara eskualdeko historiari eta kulturari orrialde franko eskainiaz.


ARRAZOIAK.

Otsailean agertu zuten estraineko zenbakia. Horretan, Rosa Barasoain eskualdeko historialariak aipatzen zuenari lotuta, aldizkari bat ateratzea, erditzea nahi bada, ez dela guztietan gauzarik zailena zioen. Lehendabizikotik bigarren zenbakira ailegatzea, hirugarrenera gero, eta horrela aitzina segi, hauxe dela benetazko erronka. Noski, honek ez du eztabaidarako tarteterik uzten.
Hala eta guztiz ere, eta laugarren bat jadanik labean dagoela, hilabetekariko zuzendari den Maite Lopezengana jo dugu, azal ditzala zeintzuk diren aldizkariaren helburu eta zergatiak: «

Horrelakoetan gertatzen den lez, informazioari dagokionez, eskualdean hutsune bat zegoela pentsatu genuen, gertuko berrien beharra erran nahi baldin bada. Horrela, eskualdean distantziak txikiak izan arren herri batetik bestera, modu batean edo bestean, hauek laburtu nahi ditugu. Amankomunean dugun guztia islatu nahi dugu. Guztiagatik bada, berriz ere `La Voz da la Merindad' argitaratzea pentsatu genuen
».
Berriz, bai. Izan ere bi aurrekari nagusi ditu aldizkari honek historian. Batetik, 1929tik 1937.urtera bitarte karrikaratu izen berdineko argitalpena. Bigarrenik, Merindad moduan ezagurutikoa dago. 1976 eta 1987 urte bitartean agertu zen astekari hau. Azken urte hauetan, aldiz, urtekaria zen, Tafallak abuztua aldera ospatzen dituen jaiekin karrikaratzen zutena. «

Kazetaritzaren tradizioa nabarmena da Tafalla aldean. Merindad astekariaren kasuan oso harrera ona izan du oraino eskualdean. Apika, hau dela eta, gure aldizkari berrirako aitzineko izena berreskuratu dugu, merindade hitza nabarmentzen dela. Bertako jendeak oso gustokoa zuen
».


HISTORIARI ARRETA.

Merindad Kultur Elkarteak argitaratzen duen aldizkari honek eskualdeko historia eta kultura jendeari ezagutaraztea du helburu nagusitzat. Dagoeneko karrikaratu dituzten hiru zenbakietan, horrela, merindadeko kazetaritzaren tradizioa mintzagai duen erreportaje zabala eskaintzen du Rosa Barasoainek.
Martxoari zegokion bigarren zenbakia eta bertan, Iruñean ospatu zen Euskal Herriko Udal Hautetsien Biltzarraren haritik, 1931. urtean Lizarran ospatu zen Udal Batzarraren ingurukoa biltzen du Luis Miguel Escuderok, bertan Erriberrik izandako jokaera aztertzen duela. Apirileko zenbakian berriz, orain dela hogei urte Tafallako udaletxean egin ziren hauteskundeak hautsez garbitzen ditu Maite Lopez zuzendariak berak, demokratikoki aukeratu zen lehendabizikoa izanagatik. Ukitu honetan kokatzen du Lopezek aldizkariaren bereizitasuna: «

Bai, gure herrietako historia berreskuratzea da erronketako bat. Eskualdeko beste aldizkarietatik ezberdintzen gaituen puntua da, nolabait. Honexegatik, zenbaki guztietan tratamendu zabala emanen diegu historiako gaiei. Honetarako zonaldeko historialarien ekarpena dugu. Luis Miguel Escudero, Pedro Mari Flamarique, Jose Mari Esparza, Rosa Barasoain... Aipatuko dut gainera, bide honetan, gure ekarpenak grafikoa ere izan gura duela. Izan ere, aldizkari bakoitzean aitzinako argazki bat tartekatzen dugu. Batetik, aktualitateari begira egonen da aldizkaria, eta hilero hilero, pil-pilean dauden gaiak jorratuko ditu, baina historiak eta kulturak txoko garrantzitsua izanen du
».
Halaber, eta herri aldizkaria den heinean, berriemaleen sarea eratuta dute ia kasik, izatez, zabala baita Erriberri eta Tafalla arteko merindadeak bazterreratzen dituen herrien zerrenda: hegoalderantz Peraltaraino, Baldorba muga izanik iparrean, Artaxona eta Mendigorria ekialdean eta, azkenik, Uxueko San Martin mendialderako abixu. 20 herri koxkor inguru: «

Noski, hurbileko kontuak bildu behar ditugu. Eskualde modura amankomunean ditugun gaiak ere arras garrantzitsuak dira aldizkarirako
».


EUSKARA

Gaztelaniazko hitzak dira nagusi eta arro aldizkariaren orrialdeetan. Jakina, Euskal Herriari buruz mintzo eta hainbatetan atzentzen zaion aurpegia baitu merindade honek. Batzuk, nahikoa erdaldun, bertze batzuk euskaldunagoak izan arren; Nafarroako zatikela linguistikoan mistoan bilduak erdiak, eta gainontzekoak erdaldunduta. «

Linguistikoki gure egoeraren jakitun gara
», azaltzen du aldizkariko zuzendariak. «

Baina, egia da, alderdi honetan euskararen berreskurapena gero eta nabariagoa dela. Gure aldetik, zenbaki bakoitzeko euskarazko bi erreportaje edo sartuko ditugu. Berriemaileetan gainera aunitz gara euskaldunak garenak. Hizkuntzaren berreskuratze prozesu honetan aldizkariak beste elementu bat izan nahi du. Herrien deiturak, keinu gisa bada ere, elebidun paratzen ditugu. Zonaldeko euskaldunei ere zutabe bat eskaini behar zaie hurrengo zenbakitik aitzina. Kontua da guztiengana iritsi nahi badugu, gehiena gaztelaniaz izan behar duela derrigorrez, betiere aintzat harturik euskararekin zerikusia duten gai guztiak
». Karrikaratu dituzten hiru zenbakietan horrela, Korrikaren inguruko idazlana agerian dago batean, Tafallako liburutegiaren inguruko berri bat euskaraz bildua bertzean, eta gehiago ere bada.
Doan jendaurreratu zuten estraineko zenbakia. Harpidetza kanpaina paratu zuten ibilian hurrengoetarako eta 1000 pertsona inguru bereganatu nahi dituzte egitasmo honen bitarte. Gainera, eskualdekoak izanagatik ere kanpoan bizi arren, ahaleginak egiten dituzte aldizkaria haiei igortzeko. Bertzela, 300 pezetatan eskura daiteke «La Voz de La Merindad» en labealdi berri honen zenbakia

Aurrekariak

Aurrekari nagusi bi ditu berriz ere argitara eman duten «La Voz de la Merindad» hilabetekariak. Aitzinekoak, eta izen berdinarekin, 1929tik 1937. urte bitartean iraun zuen. Espainiako Gerrate Zibilak antzutu zuen aldizkaria. Kaleetan bizirik egon zen garai hura, alta, bereziak izan zen oso. Alfontso XIII.aren erregetza, Primo de Riveraren diktadura, Berenguerren `diktablanda' moduan ezagututakoa eta 1931an aldarrikatu zen Errepublika, guztiak zeharkatu zituen izkiriaturiko orrialdeak medio. Abertzale kutsua omen zuen gainera ordukoak, PNVren ukitua. Rosa Barasoain historialariaren aburuz, dena den, moderatua zen gehiago, eta edukinek nozpait zalaparta sortu bazuten politikariengan, gehiago izan zen Udaletxearen inguruko kontuengatik, herriko afera soilak zirela eta.
Hartara, 36ko gerra piztu eta urte batean itzali zen «La Voz de la Merindad». Papera falta aipatu zuten arduradunek. Barasoainek udal errepublikarraren eta aldizkariko arduradunen tirabirak aipatzen ditu. Batzuen zentsura batetik, baina baita aldizkariko autozentsura ere. Hondarrekoz, bada, zortzi urteko bideari etena eman zioten.
Bigarren saiakera 1973ko Uztailaren 28an agertu zen, Merindad izenarekin. Eskualdeko berriak bilduz astekaria izan zen hamaika urtez. Haatik, ia kasik itota, urtekaria izatera behartu zutela publizitate ofial ezak, iragarleen presioak... bustidurak zituelako politikarekin, aipatzen du Rosa Barasoainek.
Hirugarren saiakera da oraingoa, labealdi berri batena hortaz,«La Voz de la Merindad» izena atxikituz, merindadea aintzat hartzeko bere osotasunean


Azkenak
2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Eguneraketa berriak daude