BIHOTZ EKOLOGIKOA ETA AZAL BERDEKO HIRIA

  • ekonomikoak eta sozialak ingurugiroarekiko errespetua gorde behar dute. 1992an,Agenda 21 sinatu zuten hirien artean dago. Gasteizek arima ekologikoa du etakolore berdea; izan ere, estatuko berdegune gehien dituen hiriburua da.

2017ko azaroaren 28an
Gasteiz hiri ordenatua dela eta ongi antolatua dagoela esan ohi da betidanik. Hiria egiteko ahaleginean oso kontuan hartu dituzte ingurugiroa eta ikuspuntu soziala.
Ingurugiroarekiko arreta horri dagokionez, Gasteizi Aalborgeko Eskutitza berresteko gonbidapena egin zioten 1995ean. Sinadura horren bitartez Arabako hiriburuak ingurugiroa zaindu behar duen garapen ekonomiko eta soziala izateko konpromisoa hartu zuen, hiritarren bizi-kalitatea areagotuz eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea arriskuan jarri barik.
Aalborgeko Eskutitza zinatu zuenean Gasteizek harturiko konpromisoetariko bat Agenda Lokal 21 egitea izan zen, hau da, garapen jasangarriarekin zerikusia duten udal-politikak integratu eta antolatzen dituen dokumentua. Agenda Lokal 21 hura iazko uztailaren 31ean onartu zuen Udalak.
Agendan agertzen diren eta Arabako hiriburuak landu behar dituen gaiak hurrengoak dira: hiriko kutsadura, trafikoa eta garraioak, ura, argindarra, industria, hondakinak, urbanismoa, osasuna eta natura.
Gasteizek arlo hauek guztiak zaintzeko konpromezua du.
Trafikoa eta garraioen kasuan, esaterako, Udalaren helburua hiritarrek kotxea gero eta gutxiago erabiltzea da, garraio publikoaren onurako. Egitasmo hau burutu ahal izateko, Udaleko arduradunek hiri-autobusak egoera onean mantendu nahi dituzte. Bestalde, egun, autobusen frekuentziak eta puntualtasuna hobetuko dituen plangintza egiteaz bat, lineak berriro diseinatzen ari dira. Gasteiztarrek kotxea etxean uzteko ahaleginean zerikusi handia dute hirian oinezkoen erabilerarako egokitu dituzten esparruek.
Agenda 21ak industriak sortzen dituen hondakinak eta kalteak saihestea du beste helburuetako bat. Orain arte, Gasteizen finkaturiko enpresa batek ere ez du ingurugiroaren kudeaketarako ziurtagiririk; alabaina, ahaleginak egiten ari dira lortze aldera.
Gasteiztar batek bataz beste 0,7 kilogramo hondakin sortzen ditu egunero. Horri dagokionez, hirian hondakinak (papera, beira, pilak, plastikoak) biltzeko gune berde mugikorrak martxan jarri dituzte, baita arazoaz ohartzeko kanpainak ere. Aurten 800 kontenedore jartzeko asmoa dute.


4.400.000 metro karratu berdegune hirian

Gasteizek ondare natural garrantzitsua du. Parkeen eta lorategien hiria da. 40 bat daude hirian barreiaturik, batzuk oso txikiak eta beste hainbat nahiko zabalak. Handiena San Juan de Arriagako parkea da, 190.000 metro karratu dituela. Naturak Gasteiz aukeratu du bizitzeko eta hiri moderno batek dituen eskakizunekin bat egiten du. 4.400.000 metro karratu berdegune ditu Gasteizek, eta beraz, hiritar bakoitzari 20,5 metro karratu berdegune dagokio. Estatuko hiriburuen artean, Gasteiz da berdegune gehien duena.
Hirian barrena 65.000 zuhaitz inguru daude, 35.000 parketan eta gainontzekoak espaloietan landaturik daude.
Hala eta guztiz ere, ondare natural hori luzaroan mantendu nahi dute eta xede hori betetzeko asmoz Udala zenbait ekintza burutzen ari da eta burutuko ditu etorkizunean. Azken urteotan adibidez, Armentiako basoaren paisaia egokitu dute eta Lamikela mendia oihaneztatu egin dute. Datorren urtean Alegria errekarekin batera Lasarteko zabortegia berriztatu dute.
Hirigintza, Arabako hiriburuak betidanik asko zaindu eta Agenda Lokal 21ean azaltzen den atala da. Udala, urte batzuetatik hona, hiriko eraikinen kalitateaz arduratzen da, eta esate baterako, Alde Zaharreko etxeak eraberritzeko diru asko inbertitu du. Horrezaz gain, etorkizunean egingo diren etxebizitzak ingurugiroa zaintzeko irizpideak, energetikoak kasu, kontuan hartuz eraiki nahi dituzte

Zer uste dute gasteiztarrek?
Agenda Lokal 21ak lantzen dituen gaien inguruan inkesta bat egin zaie gasteiztarrei eta ondoko iritziak eman dituzte:

Hiriko kutsadura: Hiritarren %67k uste du Gasteizen dagoen zarata, trafikoak sortzen duela.

Trafikoa eta garraioa: Gasteiztarrek uste dute trafikoa dela Udalak gehien zaindu beharko lukeen ataletariko bat.

Ura: Hiritarren artean uraren kalitatea kezkarik garrantzitsuena da baina berorren kontsumoari berriz ez diote hainbestekoa ematen.

Argindarra: Gasteiztarrek uste dute argindarraren aurrezpenaren eta argindar nuklearraren arazoen inguruan informazio gutxi dagoela.

Industria: Gasteizko bizilagunen ustetan, kutsagarriak ez diren industriak dira hiri bateko ingurugiro-kalitatean eragiten dutenak.

Hondakinak: Hondakinak birziklatzeari garrantzi handia ematen diote gasteiztarrek eta, potentziatu behar den joera dela uste dute hirian birziklapen maila urria delakoan.

Hirigintza: Hiritarren irudiko, ingurugiro-irizpidetan oinarrituriko etxebizitzak eraiki behar dira eta alde zaharrean egin den antzera, eraberritze lanei ekin behar zaie.

Natura: Naturaren babesa da gasteiztarrak gehien arduratzen dituen gaia.

Osasuna: Gasteiztarren % 82 bat dator ikastetxetan eta kirol-gunetan erretzea debekatzearekin.

Ekologia, aisialdia, turismoa...
Gasteizko Udalak parke tematiko bat abian jarri nahi du hiriburuan. Ingurugiro-gune handi bat eraikitzearen ideia 1989tik biraka izan da udaleko bulegoetan. Hamarkada bat geroago Udalak gaia berreskuratu du eta egun, Gasteizen parke tematiko bat jartzea zilegia den ala ez aztertzen ari dira. Ikerketa, estatuko beste parke batzuen proiektuak egin dituen Xabide kooperatibaren esku dago, Price & Coopers multinazionalaren laguntzarekin. Gasteizko parke tematikoaren ikerketa gauzatzeko 50 milioi pezeta inguru dute.
Aipatu enpresak ingurugiro-guneak edukiko lituzkeen aukera ekonomikoak aztertu behar ditu. Ikerketa-proiektuak datorren hilean egon beharko luke bukaturik.
Parke tematikoa kokatzeko hiru aukera aztergai daude baina badirudi azkenean Salburuan izango duela egoitza. Salburua hiriaren ekialdean dagoen lur eremu zabala da. Parkeak izango duen zabalera ez dute ikerketa bukatu arte erabakiko, baina bai 15 eta 32 hektarea bitarteko zabalera izango duela.
Udaleko teknikariek ingurugiro-gune erraldoiak jarraitu behar dituen irizpideak ezarri dituzte.


15.000 milioitik gorako proiektu futurista

Hiru ardatz nagusi izango ditu parkeak: ekologia, baliabide naturalen kontserbazioaren zentzuan; ingurugiroan oinarrituriko estrategiaren diseinua eta kudeaketa; eta hirugarrenik, turismoa, kultura eta aisialdia bultzatuko dituzten ekintzak.
Halaber, Gasteizko parke tematikoak hiru gune izango lituzke. Alde batetik gune nagusia legoke, non, erakusketak, haurtzaindegiak eta entzutoki bat egongo liratekeen. Bigarren gunean, produktu ekologikoak salduko lituzketen dendak, jantokiak eta zineak leudeke. Udaleko teknikarien egitasmoen arabera hirugarren gunea toki zientifiko-ekonomikoa izango da. Gune horretan, EHUk Ingurugiro Zientziak irakasteko gela eta laborategiak atonduko lituzkete.
Horrezaz gain, Gasteizko Udalak etorkizuneko parke tematikoan ur-parke bat edo parke botaniko bat egin nahi du jendea erakartzeko asmoz.
Proiektu futurista hori guztia gauzatzeko 15.000 milioi pezetatik gora behar izango dira. Egitea zilegi den ala ez aztertzen ari diren adituek estatuan egin diren beste batzuk adibidetzat hartu dituzte, esaterako, Port Aventura, Benidormen eraikitzen ari diren Terra Mítica deritzona eta Sevillan dagoen Isla Mágica parkea


Azkenak
2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Eguneraketa berriak daude